COP15 Biodibertsitatearen gaineko Konferentzia hasi da, espezieen galeraren aurkako akordio baten bila
196 herrialdetako ordezkariak daude bilduta asteazkenetik Montrealen (Kanada) COP15 Biodibertsitate Biologikoaren gaineko NBEren Konferentzian; NBEk "anbizio handiko" akordio "errealista" espero du adostea bertan, planeta osoan espezieen galerari geldiarazteko, kontuan izanik hori lortzeko denbora "amaitzen" ari dela. COP15ean 20 helburu baino gehiago ari dira negoziatzen, eta tartean 30x30 izenekoa dago; horrek ekarriko luke 2030erako lur masako eta ur masako gutxienez % 30 babestuta egongo litzatekeela.
Hainbat datu argitaratu dituzte zenbait iturrik azaltzeko zergatik den horren beharrezkoa Gobernuek esku hartzea. IPBESek, biodibertsitateko NBEren plataforma zientifikoa bera, kalkulatu du milioi bat espezie baino gehiago desager litezkeela mundu mailan, hamarkada honetan, anbizio handiko neurriak abiatu ezean. Munduko Ingurumenerako Funtsak, baina, berriki emandako datu batean, adierazi du 10 milioi espezie desager litezkeela. 2022an, BirdLife International erakundeak Munduko Hegaztien Egoeraren gaineko Txostena aurkeztu du; horretan, 10.000 espezie hegazti aztertuta, ondorioa da hegazti espezieetako % 12,5 mehatxatuak direla. Espainiar Estatuan, hegazti espezieetako % 25 dira mehatxatuak, SEO/BirdLife erakundeak argitaratutako azken Liburu Gorriaren arabera.
Testuinguru horretan, Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak adierazi du ekosistemek pairatzen duten degradazioak urtero hiru bilioi dolarreko galera ekar lezakeela 2030eko amaierarako, hau da, urtero ia 953.000 milioi euro. Gizarte jarduerak lur masako % 75i eragin dio, eta ozeanoetako % 66ri, eta hezeguneetako % 85 baino gehiago galdu egin da.
Natura babesteko "helburu handiak"
Gauzak horrela, hainbat GKEk egin dute akordiorako deia, COP15 hasi aurretik. Greenpeacek eta SEO/BirdLifek "helburu handiak" galdegin dizkiete herrialdeei , Natura babesteko marko globala ados dezaten.
Greenpeace taldearen iritziz, COP15eko akordioak jaso beharko lituzkete, esplizituki, zeintzuk diren herri indigenen eta tokiko erkidegoen eskubideak eta eginkizunak biodibertsitatea mundu mailan babesteko, aurretiko baimena era emanda. Hori litzateke COP15ek bere helburua lortzeko modu bakarra, eta, gainera, helburuak ezartzeko, bidezko finantzazioa egon beharko litzateke. Herrialde garatuenek, urtero, gutxienez 100.000 milioi dolar eman beharko lizkiekete garapen bidean dauden herrialdeei.
SEO/BirdLifek nabarmendu duenez, helburuak "espezifikoak, neurtzeko eta lortzeko modukoak, garrantzitsuak eta aldi baterakoak" izan behar dira. Horien jomuga emaitzak izan beharko lirateke, eta ekintza izan beharko lukete oinarri.
Negoziatzen ar diren akordioak, besteak beste, eta 30x30 izeneko helburuaz gain, pestizidak gutxiago erabiltzea edo biodibertsitatea kaltetzen duten ekintzarako subsidioak kentzea proposatzen du. Dena dela, akordioaren zirriborroak hainbat paragrafo ditu parentesi artean, eta horrek esan nahi du oraindik ez daudela itxita. Campaign for Nature GKEak, horrez gain, gaitzetsi du Konferentzia hasi aurreko bileretan ez dutela aurrerapen nabarmenik egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.