Kanada
2022/02/11 - 22:11
Kanadakoen antzeko murrizketen aurkako blokeoak jasotzeko prestatu da Paris
Ehunka ibilgailu elkartuko dira Frantziako hiriburuan, pandemiagatik ezarritako murrizketen eta txertoen aurka. Kanadako kamioilariek eragindako Ottawako blokeoa hartu dute eredu.
2022/02/11 - 22:11
AEBk eta Erresuma Batuak herrikideei Ukraina berehala uzteko eskatu diete
Hego Korea, Herbehereak, Danimarka, Norbegia, Letonia edo Estonia bezalako herrialdeek ere gauza bera eskatu diete euren herritarrei. Europar Batasunak, ostera, funtsezkoak ez diren langile diplomatikoei Ukrainatik alde egiten utziko die, herrialdearen egoera berriz aztertu ondoren.
2022/02/11 - 13:35
Kanadako Gobernua murrizketen aurkako "legez kontrako blokeoei" aurre egiten saiatzen ari da
Trudeauk krisi kabinetea deitu du Askatasunaren Konboiak antolatutako protesten eragina gutxitzeko, "merkataritza, lana, ekonomia eta gure komunitateak arriskuan jartzen dituelako".
2022/02/07 - 11:01
Ottawak larrialdi egoera ezarri du derrigorrezko txertaketaren aurka kamioilariek egindako protestengatik
Milaka manifestarik bat egin dute azken hamar egunetan Ottawako "askatasunaren konboiarekin", herrialdeko txertaketa-murrizketa guztiak bertan behera uztea eskatu duen mugimenduarekin.
2022/01/31 - 11:22
AEBko muga zeharkatzen duten kamioilarien derrigorrezko txertaketaren aurkako manifestazioa Kanadan
Milaka manifestarik herrialdeko txertaketa-murrizketa guztiak bertan behera uztea eskatu dute. Trudeau presidenteak "onartezintzat" jo ditu adierazpen horiek, eta "txertoa hartu edo muga zeharkatzeari utzi" behar diotela berretsi du.
2021/12/31 - 10:44
AIk herrialde aberatsen eta farmazeutikoen "porrota" salatu du, txertaketaren inguruko "desorekengatik"
Urteko balantzea egiterakoan, Amnistia Internazionalak kritikatu du milaka milioi pertsona utzi dituztela "bizitzak salbatzen dituen sendagairik gabe".
2021/12/29 - 11:39
Omikron aldaerak % 11 igo ditu covid kasuak munduan, baina heriotzak jaitsi egin dira
Abenduaren 20tik 26ra 4,9 milioi kasu atzeman ziren planetan, azken zazpi hilabeteetako kopururik altuena, hildakoak 44.000 izan ziren bitartean.
2021/11/18 - 13:18
Kanadako Britainiar Columbiak larrialdi egoera ezarri du uholdeengatik
Columbia Britainiarrak larrialdi egoera ezarri du uholdeen eta luizien ondorioz. Uholde hauek milaka pertsona inkomunikatuta utzi dituzte, oinarrizko zerbitzuak geldiarazi dituzte eta gutxienez hildako bat eragin dute.
2021/11/17 - 09:48
Euriteek uholde handiak eragin dituzte Kanadan
Gutxienez pertsona bat hil da eta beste bi desagertuta daude Vancouverreko ipar-ekialdera luizi batek hainbat auto harrapatu ostean.
2021/11/10 - 21:37
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/11/10 - 19:07
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/10/19 - 21:40
Herrien autodeterminazio demokratikorako mekanismo bati buruzko eztabaida abiatu dute Europar Batasunean
Gatazka independentistak konpontzeko eta prozesu horiek legalki bideratzeko "tresna instituzional" bat aurkeztu dute ERC, EAJ, Junts, EH Bildu eta Sinn Feineko eurodiputatuek, besteak beste.
2021/09/21 - 12:41
Trudeau lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu Kanadako hauteskundeak, hirugarrenez
Alderdi Liberalak agintean jarraituko du; hala ere, ez du gehiengo absolutua lortu, eta, ondorioz, gutxiengoan gobernatu beharko du.
2021/08/15 - 21:07
Kanadak hauteskunde aurreratuak deitu ditu irailaren 20rako
2019an, liberalek Parlamentuko Beheko Ganberako 338 eserlekuetatik 157 eskuratu zituzten; beraz, azken bi urteetan, gutxiengoan gobernatu behar izan dute.
2021/07/04 - 14:27
Gutxienez 500 pertsona hil dira Kanadan, muturreko bero-boladagatik
"Bero kupula" delakoa izugarrizko tenperatura altuak, ehunka sute eta uholdeak eragiten ari da.
2021/07/02 - 12:24
Dozenaka sute piztu dira Kanadan, bero-boladaren eraginez
Azken egunetako beroak suteak eragin ditu Kanadan. Une honetan, 78 baso-sute daude piztuta Britainiar Kolunbian.
2021/07/02 - 12:22
Ehunka pertsona hil dira Kanadan eta AEBn bero boladaren eraginez
Ekainaren 25etik muturreko tenperaturak erregistratu dituzte Iparramerika mendebaldean, baina orain bero bolada erdialdean ere antzematen hasi dira. Suteak ere piztu dira han eta hemen.
2021/06/30 - 10:50
Bero-boladak 100 pertsona baino gehiago hil ditu lau egunetan Kanadan
Kanadan izandako tenperaturarik altuena neurtu dute astearte honetan. Termometroak 49,5 ºC-ra iritsi dira Lytton udalerrian, Britainiar Columbian.
2021/06/30 - 09:19
100 pertsona inguru hil dira Kanada astintzen ari den bero boladaren eraginez
Inoizko tenperaturarik altuena neurtu dute astearte honetan Kanadan: 49,5 ºC.
2021/06/13 - 17:27
Kanadako Konstituzioaren aldebakarreko aldaketa proposatu du Quebecek
Quebeceko Gobernuak lege-proiektu bat aurkeztu du frantsesari pisu legal handiagoa emateko eta "nazio" terminoa sartzeko. Trudeauren Gobernuak argi berdea eman diezaioke.