Tentsioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk eta Erresuma Batuak herrikideei Ukraina berehala uzteko eskatu diete

Hego Korea, Herbehereak, Danimarka, Norbegia, Letonia edo Estonia bezalako herrialdeek ere gauza bera eskatu diete euren herritarrei. Europar Batasunak, ostera, funtsezkoak ez diren langile diplomatikoei Ukrainatik alde egiten utziko die, herrialdearen egoera berriz aztertu ondoren.
Jake Sullivan Etxe Zuriko segurtasun nazionaleko aholkularia. Argazkia: EFE
Jake Sullivan Etxe Zuriko segurtasun nazionaleko aholkularia. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuek herrikideei Ukrainatik datozen 24 edo 48 orduetan ateratzeko eskatu diete. Gainera, bertan geratzea erabaki duten estatubatuarrak erreskatatzeko soldaduak "gerra zonaldean" jarriko ez dituela ohartarazi du Washingtonek.

Jake Sullivan Etxe Zuriko segurtasun nazionaleko aholkulariak agerraldia egin du, estatubatuarrei Ukrainatik berehala alde egitea eskatzeko. Joe Biden presidenteak ez ditu soldaduen "bizitzak arriskuan jarriko" erreskate operazioetan, Sullivanek ohartarazi duenez.

Era berean, Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak bere herritarrei Ukraina "berehala" uzteko eskatu die, baita Hego Koreak, Herbehereek eta Israelek ere.

Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak agiri batean azaldu duenez, herrikideek "alde egin beharko" lukete hegaldi komertzialak dauden bitartean. Gainera, Ukrainara ez bidaiatzea eskatu du.

Larunbat honetan, gauza bera egin du Espainiako Kanpo Arazoetako ministerioak, Ukrainan dauden espainiar biztanleei gomendatuz herrialdea uzteko.

Beste zenbait herrialdek ere eskatu diete euren herrikidei Ukraina uzteko. Hori izan da Hego Korea, Japonia, Israel, Herbehereak, Danimarka, Norbegia, Letonia, Estonia, Alemania, Italia, Suedia edo Belgikaren kasua.

Europar Batasunak, ostera, funtsezkoak ez diren langile diplomatikoei Ukrainatik alde egiten utziko die, herrialdearen egoera berriz aztertu ondoren.

Peter Stano EBko Atzerri bozeramaileak baieztatu duenez, funtsezkoak ez diren langile diplomatikoei "herrialdetik at telelana" egiteko aukera eman diete. Kieveko ordezkaritzaren ebakuazioa ez dela argi utzi du Stanok.

Estatu Batuek 3.000 soldadu gehiago bidaliko dituzte Poloniara

AEBko Administraritzak 3.000 tropa gehiago bidali arazi ditu Poloniara, fronte hori indartzeko Ukraina eta Errusiaren arteko tentsioa gorantz doan heinean. Washingtonetik beldur dira epe laburrean inbasio bat izango ote den.

Frontea indartu duten egun berean, Antony Blinken Estatu idazkariak eta Etxe Zuriak ohartarazi dute Errusiak eraso militarra egin lezakeela Ukrainako hiriburuan, Kieven.

Datozen orduetan, Joe Bidenek telefono bidezko elkarrizketa izango du Vladimir Putinekin, Ukrainako tentsio gorakorraren inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X