Kanariak
2020/11/30 - 09:38
Arguineguingo kanpamendua hutsik geratu da hiru hilabete eta bederatzi egunen ostean
Atzo utzi zuten Arguineguingo kaiko kanpalekua bertan geratzen ziren azken 27 gizonek. Duela aste batzuk 2.600 pertsona inguru bildu ziren kaian.
2020/11/25 - 15:38
Zortzi migratzaile hil dira Lanzaroten, zihoazen txalupa ondoratuta
Irauli eta ondoratu den ontzian 36 magrebiar zihoazen eta 28 atera dira bizirik.
2020/11/25 - 09:38
Lau pertsona hil dira Lanzaroten, portura iristear zirela patera iraulita
Lau gizon hil dira bart Lanzaroteko iparraldeko kostaldean, Orzolako portutik metro gutxira magrebiar jatorriko 30 bat migratzaile zeramatzan patera irauli denean.
2020/11/25 - 08:26
Zortzi pertsona hil dira Lanzaroten, patera bat irauli eta hondoratuta
Atzo gauean lau migratzaileren gorpuak aurkitu zituzten. Gaur goizen, lehen argi izpiekin, bilaketari ekin diote berriro, eta beste lau gorpu aurkitu dituzte.
2020/11/21 - 15:54
Kanarietara heldutako migratzaileak hoteletan banatu dituzte
Badaezpadako konfinamendua egiten ari dira azken egunetan Kanariar uharteetara heldu diren milaka etorkinak. Irtenbidea behin behinekoa da.
2020/11/20 - 21:52
Espainiak migratzaile zaurgarrienak soilik eramango ditu Kanarietatik Penintsulara
Eusko Jaurlaritza aurten irletara iritsi diren 18.000 migratzaileetatik 60 hartzeko prest agertu da.
2020/11/20 - 21:42
Etorkinentzeko 7.000 plaza jarriko dituzte kanpamenduetan Kanaria uharteetan
Horrekin batera, heltzen ari direnen %90, euren herrialdeetara itzultzeko moduan direla esan du Escrivá ministroak. Ez lukete harrera programan sartzeko aukerarik izango.
2020/11/19 - 15:33
1.700 etorkin baino gehiago daude oraindik Arguineguineko portuan
Gurutze Gorriak ematen die lehen harrera. Zauriak, erredurak edota traumatismoak dituzten begiratu ondoren, poliziaren ardurapean jartzen dituzte, filiazioa hartu eta Covid testak egiteko.
2020/11/19 - 09:43
Arguineguinen zeuden migratzaileak Barranco Seco kanpalekura iristen hasi dira
Instalazio berria Lurreko Armadaren laguntzarekin eraiki da eta 800 plaza ditu.
2020/11/18 - 15:48
Roberto Basterreche zeberioztarrak koordinatzen ditu Kanarietako erreskate lanak
Roberto Basterrechek adierazi duenez, une larriena, migranteak salbamendu ontzira igo behar direnean ematen da.
2020/11/18 - 15:45
Arguineguineko kaia husten hasiko dira gaur
Uhartearen iparraldera eramatea erabaki dute, instalazio militar batera, baina batzuk joan ahala iristen dira etorkin gehiago.
2020/11/18 - 10:26
Apartamentu turistikoetan ostatu eman diete Arguineguin utzi duten 200 migratzaileri
Migratzaileak Las Palmasera eraman zituzten aurrena, Espainiako Gobernuak ordezkaritza duen plazara, eta gaua kalean igaro ez zezaten, uhartearen hegoaldera lekualdatu zituzten.
2020/11/18 - 10:09
Arguineguin utzi zuten etorkinei bungalow batzuetan eman diete ostatu
Poliziak Arguineguin uzten utzi ostean, Marokoko 139 migratzaile Gobernuak Las Palmasen duen Ordezkaritzaren aurrean bildu ziren.
2020/11/17 - 21:51
240 bat migratzaile aske utzi dituzte Arguineguinen
2000 pertsona baino gehiago daude pilatuta, baldintza txarretan. Hain dago jende asko, poliziak 200 bat bertatik atera ditu arratsaldean. Egoera jasanezina dela diote.
2020/11/17 - 15:41
ETBko lantalde bat Arguineguinen da hango egoera larria gertutik ezagutzeko
Urtea hasi zenetik 17.000 etorkin iritsi dira Arguineguinera, azken hilabetean 8.000. Aterpetzeko instalazioak gainezka daude eta egoera gero eta larriagoa da.
2020/11/16 - 15:38
Urritik hona bikoiztu egin da Kanarietara heldutako migratzaileen kopurua
Bideoa: Urritik hona bikoiztu egin da Kanarietara heldutako migratzaileen kopurua. Arguineguineko portuan 2.000 migrante daude pilatuta "egoera iraingarrian", Kanariako arduradunen hitzetan.
2020/11/13 - 21:41
Ia 16.000 migratzaile heldu dira aurten Kanaria Uharteetara
Migratzaileen beste ibilbide bat Afrika mendebaldetik Kanaria uharteetara doa. Atlantikoa da bidea. Ihesbide hori indartu egin da pandemiaren eraginez.
2020/10/31 - 16:03
Espainiako hamaika autonomia erkidego daude muturreko arrisku egoeran
Balear eta Kanariar uharteez gain, Galizia eta Extremadura baino ez daude irekita. Etxeko konfinamendua mahai gainean jarri dute Gaztela eta Leonek eta Kataluniak.
2020/10/30 - 13:59
Konfinamendu perimetrala ezarri dute Estatuko autonomia erkidego ia guztietan
Oraingoz ez dute mugikortasuna mugatu Extremaduran, Balear Uharteetan eta Kanarietan. Madrilek mugikortasuna Domu Santuko eta Almudenako zubietara mugatu du.
2020/10/29 - 19:42
Gutxienez 140 pertsona hil ziren Kanarietara bidean hondoratu zen patera batean
Senegal parean hondoratu zen ontzia, eta erreskate taldeek 59 pertsona onik ateratzea lortu zuten.