Kanariak
2020/01/04 - 18:36
Coalicion Canariak Sanchezen inbestiduraren aurka bozkatuko du azkenean
Hala iragarri du Ana Oramas Coalicion Canaria alderdiko diputatuak, hasieran batean abstenituko zirela esan bazuten ere.
2020/01/02 - 15:47
Gizon bat atxilotu dute Kanaria Handiko Las Palmasen ama hiltzea egotzita
Ustez, gizonak Urteberri egunean hil zuen ama, baina oraingoz Polizia Nazionalak ez du gertatutakoari buruzko datu gehiagorik eskaini.
2019/12/30 - 16:06
Europako hiriburuak eta Kanariak aukeratu dituzte euskaldun askok urtea agurtzeko
Gabon zaharra kanpoan igarotzea pentsatu dutenek Europako hiriburuak eta kanariar irlak aukeratu dituzte urteari agur esateko, baita Benidorm ere. Elur gutxi izanik elurretakoek egin dute behera
2019/12/30 - 11:56
Bilbotar batek 721.033 euro irabazi ditu Primitivari esker
6 zenbaki asmatu ditu txartel irabazlearen jabeak. Bilbon bezala, Santa Cruz Tenerifekoan ere kopuru bera eskuratu duen beste boleto bat ere bada.
2019/12/29 - 20:45
124.000 migratzaile iritsi dira Europara 2019an
Kanariar Uharteetara iritsi diren migratzaileen kopuruak %90 egin du gora aurten. Bestalde, ia 1.200 pertsona hil dira Mediterraneoan.
2019/11/25 - 20:18
Emakume bat hil dute Tenerifen, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean
Lehen ikerketen arabera, gizonak labankada bat eman dio lepoan bikotekideari. Gero, arma berarekin bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu.
2019/10/27 - 20:20
Iruñaren eta Kanarien arteko hegaldiak martxan jarri dira 151 bidaiarirekin
Noainera heldu den lehen hegaldia aireportuko suhiltzaileen mangerekin egindako arku batekin jaso dute.
2019/09/30 - 16:57
Gizon batek emakume bat hil du Las Palmasen
Haren bikotekide ohia zen. Gerora, gizonak bere buruaz beste egin du.
2019/09/06 - 19:39
Chillidaren proiektua Tindayan aurrera eramatea erabat baztertu du Fuerteventurak
Egitasmoa 1984an planteatu zuen euskal eskultoreak. Mendia zulatzeko eta tolerantziaren aldeko monumentu handi bat jartzeko asmoa zuen.
2019/09/04 - 08:45
Emakume baten heriotza ikertzen ari dira Tenerifen, hilketa matxista delakoan
Lehen hipotesien arabera, bikotekideak (54 urteko gizona) pozoituta hil zuen, eta bere buruaz beste egin zuen gero.
2019/08/25 - 20:14
Hiru suteetatik bat itzali dute Kanaria Handian
Kanarietako Gobernuko Larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez, abuztuaren 10ean Artenaran piztutako sutea guztiz itzaltzea lortu dute.
2019/08/20 - 12:29
Kanaria Handiko sutea indarra galtzen ari da
Sua ez da Inaguako erreserba-naturalera heldu. 2007ko suteak balore handiko naturagune hori erre zuen.
2019/08/20 - 12:25
Binter airelineak hegaldi zuzenak eskainiko ditu Iruñea eta Kanaria Uharteen artean
Hiru orduko hegaldiak izango dira, eta astean bi aldiz eskainiko ditu. Konpainia horrek ziurtatu duenez, “hiriaren erakargarritasunagorik" hartu dute erabakia.
2019/08/19 - 11:44
8.000 pertsona ebakuatu dituzte Kanaria Handian kontrolik gabe hedatutako suteagatik
Hamasei aireontziren laguntzarekin, 700 langile baino gehiago sua itzaltzeko lanak egiten ari dira.
2019/08/19 - 11:24
Kanaria Handiko sutearen eraginez 5.000 pertsona ebakuatu dituzte
Sutea larunbat arratsaldean hasi zen Vallesecon eta une honetan geldiezina da. 3.400 hektarea kiskali ditu eta zazpi herri hustu behar izan dituzte.
2019/08/18 - 23:36
Kontrolik gabe handitzen ari da Artenarako sutea Kanaria Handian
Suak, Tamadaba balore handiko parke ekologiko naturala ere hartu du honezkero. Suetatik babesteko, 4.000 bizilagun euren etxeak utzi dituzte. Arazoa gero eta handiagoa da.
2019/08/18 - 16:53
Kontrolik gabe hedatzen ari da Kanaria Handiko sutea
4.000 pertsona ebakuatu dituzte suaren ondorioz Kanarietako uhartean. 1.700 hektarea kaltetu ditu, eta bederatzi errepide itxi dituzte.
2019/08/13 - 12:17
Haize boladek zaildu egiten dute Kanaria Handiko sutea kontrolpean izatea
Sutearen perimetroak 23 kilometro inguru izaten jarraitzen du eta erretako hektareak 1.000, 1.300 edo 1.500 artean egon daitezke.
2019/08/12 - 11:00
Kanaria Handiko sutea geldiarazi dute, baina ez dute mendean oraindik
Haize indartsuak sua kontrolatzeko lanak zaildu litzake. Mila pertsona atera behar izan dituzte etxetik eta mila hektarea erre ditu suteak.
2019/08/11 - 15:34
1.000 hektareak su hartu dute Kanarietako Artenara mendi inguruan
Uste denez, ate baten soldatzea izan da sutearen jatorria. Suhiltzaileek esan dutenez, bertako bizilagunak erreskatatu eta errefortzu bereziak bidali dituzte sutea itzali eta kontrolpean izateko