Kanariak
2019/06/13 - 12:15
Eskola autobus bat balaztarik gabe geratu eta ezponda batetik erori da
Autobusak 35 bidaiari zeramatzan istripuaren unean. Gidariaren trebetasunari esker hiru lagun bakarrik zauritu dira.
2019/05/31 - 12:18
Gizon batek emakume bat hil du Kanaria Handian
Amaren berri ez zuela, kezkatuta, etxera joan zen atzo alaba eta bertan topatu zuen emakumea, eskopeta batekin egindako tiroekin. Gizonak bere buruaz beste egin zuen.
2019/05/31 - 10:51
Emakume bat eta bere bikotea hilik aurkitu dituzte Kanaria Handian
Suzko arma batek eragindako zauriak zituzten biek buruan. Guardia Zibila indarkeria matxista kasu berri bat den ikertzen ari da.
2019/05/06 - 14:41
Migrazioaren erronkari elkarlanean erantzuteko eredua proposatu dute 8 administraziok
EAEk, Nafarroak, Kataluniak, Melillak, Kanariek, Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriak eta Atikak egin dute bat Share Proposamenarekin.
2019/04/24 - 21:47
Gizon batek bikotekidea eta semea hil ditu Tenerifen
Ama eta semearen hilotzak kobazulo batean topatu dituzte gaur. Aita atzo atxilotu zuten, desagerpenaren berri izan ostean.
2019/04/12 - 13:30
Gizon batek ustez emaztea hil du Kanaria Handian
45 urteko gizona atxilotu egin dute eta epailearen aurrera noiz eramango zain dago. Aurreikusitakoaren arabera, aurki deklaratu beharko du ustezko hilketagatik.
2019/02/20 - 13:21
Atxilotu egin dute baimen batean ihes egin zuen presoa
Juan Francisco Mejia 22 urteko espetxe-zigorra ari zen betetzen Palmas I espetxean 2004ean emaztea hiltzeagatik. Abenduaren 28tik desagertuta zegoen.
2019/01/14 - 12:44
Lanzaroten desagertuta dagoen gaztearen senarrak esan du emakumea hilda aurkitu zuela
Urte Berri egunean emaztea etxean hilda aurkitu zuela eta gorpua itsasora bota zuela esan dio atxilotuak Poliziari.
2018/11/19 - 09:25
Olatu batek Tenerifeko eraikin bateko hainbat balkoi hautsi ditu
Garachico herrian, 39 pertsonak euren etxeak utzi behar izan zituzten olatu handien eraginez. Horietako batek, hirugarren solairu bateko balkoia apurtu zuen.
2018/08/14 - 10:53
Tenerifeko ospitale batean sua piztea egotzita emakume bat atxilotu dute
Tenerifeko La Candelaria ospitaleko sutearen eraginez, larrialdietako gunea hustu behar izan zuten. Emakume bat atxilotu dute sua piztea egotzita.
2018/07/18 - 01:28
Tenerifen hilik topatu zuten emakumea bikotekideak hil zuen
Autopsiaren aurretiazko txostenaren arabera, emakumea itota hil zen; eta 3 eta 5 urteko alabak itolarriaren asfixiaz.
2018/07/16 - 18:44
Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen.
2018/06/27 - 16:06
Bost gizon atxilotu dituzte Kanaria Handian, adingabe bat bortxatzea leporatuta
Antza denez, adingabea drogatu zuten erasotzaileek. Atxilotuetako batek mugikorrarekin grabatu zuen sexu-erasoa, eta horietako bat adingabea da.
2018/06/23 - 19:38
Ia 800 etorkin erreskatatu dituzte Gibraltarko itsasartean, Alboranen eta Kanarietan
Gainera, Saharaz hegoaldeko beste 18 etorkinen bila dabil Guardia Zibila Gibraltarko itsasartean, horietako 10 patera batean daude, eta beste zortziak, berriz, arraun-ontzi batean.
2018/06/11 - 14:14
Kanaria Handiko leherketan hildako emakumearen heriotza indarkeria matxista kasua da
40 urteko emakumea ostiralean hil zen haren etxebizitzan izandako leherketan.
2018/02/26 - 14:57
Azken egunetako euriteek arazo larriak sortu ditu Kanariar Irletan
Aireportuak itxita egon dira eta gaur hasi dira lehenenego euskalherritarrak Billbora iristen. Diotenez, ohituta daude eurira, baina bidaia, eguzkia eta beroa aurkitzeko egin dute.
2018/02/25 - 19:07
Loiu eta Kanariak lotzen dituzten hegaldiak atzeratuta, eguraldi txarragatik
Lanzarotetik eta Kanaria Handitik gaur Loiura abiatu behar zuten hegaldiak, oraingoz, bertan behera utzi dituzte. Loiutik Tenerifera eta Kanaria Handira joatekoak zirenak ere, atzeratu egin dituzte.
2018/01/20 - 12:07
Emakume bat hil du labankadaz ustez haren senarrak Tenerifen
Espainian 2018an izan den lehendabiziko hilketa matxista da. Senarra larri dago erietxean, ihesean zihoala izandako trafiko istripu baten ondorioz; biktimak salatuta zuen.
2017/11/01 - 19:24
Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Tenerifen
Ustezko hiltzailea atxilotu dute, eta ikerketa bere gain hartu du emakumeenganako indarkeria kasuak ikertzen dituen La Lagunako auzitegiak.
2017/08/06 - 22:30
Gizonezko batek bikotekidea hil du Tenerifen
Gertaera larunbatean jazo da, eta Poliziak gaur baieztatu duenez, genero-indakeriarekin lotutako kasua da. Ustezko hiltzailea atxilotuta dago.