DENBORALEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loiu eta Kanariak lotzen dituzten hegaldiak atzeratuta, eguraldi txarragatik

Lanzarotetik eta Kanaria Handitik gaur Loiura abiatu behar zuten hegaldiak, oraingoz, bertan behera utzi dituzte. Loiutik Tenerifera eta Kanaria Handira joatekoak zirenak ere, atzeratu egin dituzte.
Bilboko Aireportua. Argazkia: EiTB.
Bilboko Aireportua. Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.

Azken orduotan Kanariar Uharteetan izaten ari diren euriteek eta haizeteek arazo ugari sortu dituzte hango aireportuetan. Besteak beste, Bilboko Aireportua eta Kanariak lotzen dituen hegaldietan atzerapenak eragin ditu denboraleak.

Lanzarotetik eta Kanaria Handitik gaur arratsaldean Loiura abiatu behar zuten hegaldiak, oraingoz, bertan behera utzi dituzte. Loiutik 20:00etan Tenerifera eta Kanaria Handira joatekoak zirenak ere, atzeratu egin dituzte 23:00ak arte.

Denboralea

Goizean goiz hasi dira arazoak Kanarietako aire-trafikoan. Aenak jakitera eman duenez, 16:00etatik 18:00ak bitartean itxita egon dira Tenerifeko aireportuak, iparraldekoa eta hegoaldekoa.

Kanaria Handiko, Lanzaroteko eta Fuerteventurako aireportuetara bideratu dituzte Tenerifen lur hartzekoak ziren hegaldiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X