Kantabria
2023/02/20 - 17:37
Garraioetako Estatu idazkariak eta Renfeko presidenteak kargua utzi dute, trenen polemikaren ostean
Kantabriarako eta Asturiaserako zabalera metrikoko tren berriek sortutako polemikaren ostean iritsi da iragarpena.
2023/02/17 - 18:32
Revilla eta Urkullu otsailaren 27an bilduko dira Santander eta Bilbo arteko trenari bultzada emateko asmoz
Bilera Arku Atlantikoko Batzordearen markoan egingo dute. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen hitzetan, bi agintariak "trena existitzeko asmoan bat eginda" daude.
2023/02/06 - 20:22
Lehen kargugabetzeak tuneletan sartzen ez diren trenengatik
Adifek Ikuskaritzako eta Teknologiako titularra kargutik kendu du, Garraio ministroak iragarritako auditoriaren emaitzaren zain. Renfek gauza bera egin du materiala kudeatzeko egungo arduradunarekin.
2023/02/04 - 19:15
Garraio ministroak "berehalako kargu-uzteak" iragarri ditu Kantabriako eta Asturiaseko trenen akatsengatik
Gainera, barne-ikuskaritza agindu du Renfen eta Adifen, "gertatutakoa zehatz-mehatz jakiteko". Dirudienez, Adifeko sareari buruzko adierazpenak zekartzan galiboetan izan da jatorrizko arazoa.
2023/02/03 - 21:20
Renfek 31 tren atzeratu ditu, tuneletatik igarotzea eragozten zuen neurri akats baten ondorioz
Renferen arabera, Adifen azpiegituren dokumentuan zegoen akatsa. 21 tren Kantabriarentzat ziren, gainerako hamarrak, Asturiasentzat.
2023/02/03 - 20:10
Kantabriako eta Asturiasko tuneletan sartzen ez diren trenak ekoiztea eskatu zion Renfek CAFi
Akatsa CAFek berak atzeman zuen. Orain, tren berrien ekoizpenak bizpahiru urteko atzerapena izango du, proiektu osoa berriz egokitu arte.
2023/01/21 - 20:12
Espainiako Gobernuak barkamena eskatu die ETAkoak zirelakoan torturatu eta hil zituzten hiru gazteren familiei
Atzo Almerian egindako ekitaldi batean, Memoria Demokratikoko Estatu idazkariak eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak erreparazio diplomak eman zizkieten hiru familiei.
2023/01/17 - 21:55
Santillana del Marreko (Kantabria) zoologikoko animaliak ebakuatu dituzte
Laredon ere uholdeak izan dira eta eskola guztiak bertan behera utzi behar izan dituzte.
2022/12/11 - 09:50
Armiñonen zein Iparraldeko eta Kantabriako mugetan arreta eskatu du Trafiko zuzendaritzak, zubia amaitzean
10 eguneko makro zubian, 400.000 joan-etorri aurreikusi ditu Eusko Jaurlaritzak A-8an, Kantabriako noranzkoan; 240.000, AP-8 autobidean Iparralderantz, eta 255.000, Armiñongo lotunean.
2022/12/02 - 13:37
Jaurlaritzak 895.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubi luzean, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan
Bereziki, arretaz gidatzea gomendatzen da puntu hauetan: Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan.
2022/11/30 - 17:07
86 urteko Portugaleteko bizilagun bat hil da Kantabrian, A-8an, ibilgailua iraulita
Anero parean gertatu da, Ribamontan al Monte udalerrian, 13:50ean. Gizona bakarrik zihoan, eta bere ibilgailua bidetik irten da, irauli aurretik.
2022/11/18 - 22:44
Herri-epaimahaiak homizidioagatik erruduntzat jo du Castroko krimenaren egilea
Epaimahaiak senidetasun larrigarria ere onartu du. Fiskaltzak eta akusazioek hilketa delitua eskatzen zuten, eta 15 urtera murriztu dute zigor eskaera.
2022/11/17 - 15:27
Akusatuaren abokatuak estaltze delitua eskatu du Carmen Merino errugabea jotzen ez badute
Estaltze delituagatik 6 hilabete eta 3 urte bitarteko kartzela zigorra ezar liteke. Merinok bete ditu dagoeneko 3 urte kartzelan. Fiskalarentzat argi geratu da akusatuak Carmen Mendoza lagunari edo biktimaren anaiari egotzi nahi izan diela hilketa.
2022/11/17 - 10:12
Ondorioak eta azken txostenak aurkeztuko dira gaur Jesus Mari Barandaren heriotzaren epaiketan
Akusatuak azken hitzak esateko aukera ere izango du. Fiskaltzak 25 urteko espetxe zigorra eskatuko du akusatuarentzat eta akusazio partikularrak espetxe zigor iraunkor berrikusgarria. Defentsak, berriz, absoluzioa.
2022/11/11 - 14:37
Castroko hilketaren autopsiak "kriminalitate susmo handia" utzi du agerian
"Gorpuaren % 92 desagertuta dago. Heriotzaren kausa zein den ezin dugu esan, baina ezinezkoa da naturala izatea", adierazi du auzitegi-medikuak. Lepoa hil ostean moztu ziotela gaineratu du.
2022/11/11 - 10:52
Castroko hilketaren epaiketan perituen txanda izango da gaur
Forentseek autopsiaren inguruko argibideak eman beharko dituzte gaur epaitegian. Jesus Mari Barandaren gorpua ez da oraindik agertu eta buruhezurra bakarrik aztertu ahal izan dute.
2022/11/09 - 15:37
Castron senargaiari lepoa mozteagatik akusatutako emakumea "lasai eta botikak hartuta" zegoen
Lagun batek mezu bat jaso zuen, ustez, Barandarena, desagertu eta gero: "Oso gustura nago, txerri bat putzu batean bezala". Epaiketak ostegunean jarraituko du egiteke dauden lekukotzekin: fiskalaren bat eta defentsaren lau.
2022/11/08 - 15:59
Hainbat lekukoren arabera, Carmen Merinok harreman txarra zuen biktimarekin
Besteak beste, hildakoaren lehengusuak, 2019ko apirilean haren desagerpena salatu zuenak, bere harremana "oso txarra" zela esan du, eta Jesus Mari "gustura ez" zegoela adierazi du.
2022/11/08 - 15:36
Burua gordeta zuen lagunak esan du paketeaz nazkatuta zegoelako zabaldu zuela 2019ko irailean
Carmen Merino akusatuak gaur bukatu du bere deklarazioa. 2019ko irailean Carmen Mendoza lagunak txilioka deitu ziola adierazi du, bere etxera joateko esanez. Hara iristean lagunak opari bat zuela esan ziola kontatu du.
2022/11/08 - 10:45
Jesus Mari Barandaren ustezko hiltzaileak deklaratzen jarraituko du gaur
Lehen saioan Carmen Merinok ukatu egin zuen gizonaren garezurra zuen kaxa lagun bati eman izana. Akusatuaz gain, lekukoak ere gaur hasiko dira deklaratzen.