Kantabriako eta Asturiasko tuneletan sartzen ez diren trenak ekoiztea eskatu zion Renfek CAFi
Adifek egindako akats baten ondorioz, Renfek Kantabriako eta Asturiasko tuneletan sartzen ez diren trenak eraikitzea eskatu zion CAF gipuzkoar enpresari. Horrenbestez, Renferentzako tren berrien ekoizpenak bizpahiru urteko atzerapena izango du, korapilo osoa konpondu arte.
2019ko urtarrilean, 31 tren erosteko kontratuaren baldintzak publikatu zituen Renfek, Adifek emandako galibo datuak oinarri hartuta, eta 2020ko ekainean, CAFi esleitu zion.
Ekoizpenari ekin baino lehen, baina, Beasaingo konpainia ohartu zen tren horien neurriak ez zirela sartzen trenbidearen hainbat tuneletan. Horregatik, prozesu osoa gelditu zen. Kontratua 250 milioi eurokoa da.
Testuinguru horretan, Xavier Flores Espainiako Gobernuaren Garraio Ministerioko Azpiegitura idazkariak aitortu egin du "arazoa" izan dutela Kantabriarako eta Asturiaserako eskatutako trenetan, eta adierazi du Renfe lanean ari dela CAFekin "lehenbailehen" konpontzeko.
Horren esanetan, Feveren lineak (lehen, konpainia horrek kudeatzen zituen linea hauek) "oso bereziak" dira, eta bertako tunelak "ohi baino txikiagoak" dira. Horregatik, linea horietarako tren berriek "txikiagoak" izan beharko lukete.
Orain, CAFek enpresa espezializatu bat kontratatuko du, proiektu osoa berregokitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek eskaeren jaitsieragatik
Ormuzeko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaerak asko jaitsi zaizkiolako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Medikuen Greba Batzordeak baieztatu egin du greba mugagabea abiatuko dutela irailean
Medikuen Sindikatuak azaldu duenez, erabakia "hartuta" du jada Greba Batzordeak, eta, orain, "hasiera data" zehaztea falta da.
BBVAren errekurtsoa atzera bota eta Bilboko dorrean amiantoaren eraginpean egondako langile baten ezintasuna berretsi dute
Auzitegiak berretsi egin du BBVAko langile baten lanbide-gaixotasunagatiko ezintasun absolutua, eta berretsi egin du minbiziaren lan-jatorria, hainbat hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon ondoren, Kale Nagusiko 1. Dorrean; beste txosten batzuen arabera, berriz, eraikin berari lotutako kasu gehiago daude.
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek hirirako sarbidea itxi dute, San Mamesen
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek bederatzigarren greba-astea hasi dute, lan-baldintza hobeak eskatzeko.