Kantauri itsasoa
2021/03/31 - 14:08
Itsasgorak harrapatutako 3 gazte erreskatatu ditu Ertzaintzaren helikopteroak Muskizen
Hiru gazteak itsasgora baten ondorioz harrapatuta geratu dira Pobeñan, Muskizen (Bizkaia).
2021/03/30 - 16:11
Itsas-beherak irudi ikusgarriak utzi ditu Santa Klara irlan
Urteko marearik bizieneko eguna da gaur eta irudi ikusgarriak utzi dituzte. Donostian, Santa Klara irlara ia ia belaunetik gora busti gabe joan daiteke. 12:30etan izan da itsas-behera.
2021/03/13 - 15:01
Abisu horia aktibatu dute 5 metrora arteko olatuak egon daitezkeelako
15:00etan sartuko da indarrean abisua eta gauerdira arte iraungo du.
2021/03/11 - 19:20
Enbataren ondoren, lauzpabost metroko olatuak larunbatera arte
Abisu horiak jarri dituzte kostan olatu handiengatik, eta tenperaturaren beherakada nabarmena izan da.
2021/03/11 - 19:13
Horrela sartu da enbata euskal kostaldean
Enbatak tenperaturak nabarmen jaistea eragin du eta euria ekarriko du datozen orduetarako.
2021/02/20 - 14:58
30 animaliatik gora agertzen dira urtero kostaldean hondartuta
Abendu eta apiril artean geratzen dira gehienak, denboraleen ondorioz. Gehienak zetazeoak eta pinipedioak dira, baina marrazoak eta dortokak ere hondartzatik irten ezinik geratzen dira.
2021/02/18 - 11:05
Desagertutako gizonaren bilaketari ekin diote berriz, Hondarribian
Irungo 67 urteko gizon horren familiak asteartean salatu zuen desagerpena, Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
2021/02/18 - 09:42
Hondarribiko kala batean desagertutako gizon baten bila ari dira
Desagertua 67 urteko gizon bat da, Irungo bizilaguna. Bilaketa Hondarribiko Fraileen hondartzan ari dira egiten (irudiak: @UvrErtzaintza).
2021/02/16 - 21:26
Hasi da ofizialki berdelaren kanpaina
Aurten, Brexitagatik, iazko kuotaren %90 arrantzatu ahal izango dute. Iaz izurriteak bete-betean harrapatu zuen berdelaren kanpaina.
2021/02/15 - 10:39
Astearte honetan hasiko da berdelaren kanpaina iazko kuotaren % 65arekin
Hilabete eta erdi iraungo du gutxi gorabehera. Kostaldetik oso gertu arrantzatzen dute berdela, beraz, aurki helduko dira lehen harrapaketak.
2021/02/10 - 22:00
Kantauriko arrantzaleek 2 milioi kilo hegaluze gehiago harrapatu ahal izango dute
Europar Batasunak hegaluzearen kuota % 12 eta erdi handitzea proposatu du. Ia 38.000 tonaraino.
2021/02/06 - 20:51
Hondarribian desagertutako arrantzalea bilatzeari utzi diote
Bederatzi egun pasa ondoren, bilaketa bertan behera geratu da, baina larrialdi zerbitzuek "erne jarraituko dute". 49 urteko arrantzalea itsasora erori zen Jaizkibel mendiaren kostaldean.
2021/02/01 - 17:59
Berdelaren iazko kuotaren % 65 harrapatu ahal izango dute arrantzaleek
Txitxarroaren, bakaladaren, arraiaren eta bisiguaren kasuan, berriz, 2020ko kuotaren % 25 arrantzatu ahal izango dute.
2021/01/30 - 19:34
Kostaldea alarma gorrian egongo da goizaldean nabigaziorako arriskuagatik
Gainera, Euskalmetek alerta laranja aktibatuko du kostaldeko inpaktuagatik, eta Kantauri isurialdean abisu horia izango da haizeagatik.
2021/01/30 - 18:16
Hondarribin desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak bertan behera, eguraldiagatik
Ostegunean, olatu kolpe baten ondorioz, harkaitz baten gainetik uretara erori zen gizonezkoa. Itsasoaren egoeraren erruz, Ertzaintzaren urpekariek ezinezkoa dute murgiltzeak egitea.
2021/01/29 - 20:09
Hondarribian itsasora eroritako arrantzalea bilatzeko lanak, bertan behera
Antza denez, olatu kolpe batek eraman zuen arroketan zegoen arrantzalea. Ostegunean desagertu zen eta oraindik ez dute topatu.
2021/01/28 - 15:45
Alerta laranja egongo da larunbatean, olatuengatik, eta abisu horia haizeagatik
Alerta laranja 15:00etatik aurrera egongo da indarrean, zazpi metroko olatuak espero baitira. Abisu horia ordu berean aktibatuko da, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.
2020/12/29 - 01:00
'Bella' ekaitzak 131 km/h-ko haize-boladak eta 14 metrorainoko olatuak utzi ditu EAEn
Astearte honetan 7 metroko olatuak espero dira kostaldean, eta elur-maila 600 metrotara jaitsiko da barnealdean. Egun osoan alerta laranja egongo da indarrean, itsasaldeko arriskuagatik.
2020/12/28 - 21:54
Olatu batek Zarauzko arraunlari bat gogor jo du Orion eta 8 metrotik behera erori da
Zarauzko polizia etxeko herritarren babeserako patruila batek Orioko (Gipuzkoa) malekoian olatu batek eraman duen gazte bat erreskatatu du.
2020/12/28 - 20:57
Mutrikuko olatu handiak, drone batetik ikusita
Bittor Murguzur eitb.eus-eko erabiltzaileak drone batekin grabatu du Bella borraskak Mutrikun utzi duen denborale bortitza.