Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kostaldea alarma gorrian egongo da goizaldean nabigaziorako arriskuagatik

Gainera, Euskalmetek alerta laranja aktibatuko du kostaldeko inpaktuagatik, eta Kantauri isurialdean abisu horia izango da haizeagatik.
Olatuak Zarautzen, larunbat arratsaldean.
Olatuak Zarautzen, larunbat arratsaldean. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Euskalmetek gauerdirik aurrera aktibatuko du alarma gorria nabigaziorako arriskuagatik itsasoko lehenengo bi milietan, eta alerta laranja olatuen inpaktuagatik kostaldean. Biak igandeko 9:00ak arte egongo dira aktibatuta.

Olatuaren altuera adierazgarriak 7 metroak gaindituko ditu, eta mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak, 7-8ko indarrarekin, itsaso oso zakarra edo itsaso handia eragingo du. Beraz, alarma gorria egongo da aktibatuta, nabigaziorako arriskuagatik. 9:00etatik aurrera alerta laranja bilakatuko da, eta 15:00etan abisu horian geratuko da.

Astelehenean, ordea, berriz aktibatuko da alerta laranja. Olatuaren altuera adierazgarriak 5 metroak gaindi ditzake.

Kostaldeko inpaktuari dagokionez, Euskalmetek ohartarazi du pasealeku eta malekoietan zipriztin eta olatu-zaparrak eroriko direla, eta olatuek itsasertza gaindituko dutela itsasgoraren inguruan. Goizeko itsasgora 6:11n izango da, eta, orduan, itsas-uholdeak garrantzitsuak izango dira. 9:00etatik 20:00etara, abisu horia bilakatuko da, eta astelehenean zehar ere berriz aktibatuta egongo da.

Abisu horia haizeagatik Kantauri isurialdean

Gainera, Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia egongo da aktibatuta haizeagatik, gauerditik 9:00etara. Haizeguneetan, haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki kostaldean. Bertan 110 km/h-koa gaindi dezakete. Haizeguneak ez diren tokietan, 80 km/h-tik gorako abiadura izan dezakete haize-boladek.

Aemetek ere abisu horia aktibatu du igandeko 9:00etara arte, 80 km/h-ko haize-boladengatik, Nafarroako Kantauri isurialdean. Astelehen goizean, abisu horia Pirinioetara zabalduko da, 9:00ak arte, eta foru erkidegoko erdialdera, 8:00ak arte.

Azkenik, Pirinioetan abisu horiarekin jarraitzen dute elurragatik, igandeko 8:00ak arte. 1100 metrotik gora 5 zentimetrokoa izan daiteke elur pilaketa 24 orduetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X