Kantauri itsasoa
2023/09/18 - 14:49
Espainiar Estatuko lehen itsas aerosorgailu flotatzailea martxan jarri dute Armintzan
Gaur martxan jarri duten DemoSHAT plataforma kostaldetik bi miliara dago, eta 2 MW sor ditzakeen turbina bat du, 2.000 etxeren urteko kontsumo elektrikoaren baliokidea.
2023/09/18 - 13:52
Urkulluk Euskadik berriztagarrien alde egindako ''apustu irmoa'' azpimarratu du: ''Ez dugu B planetarik''
Lehendakariak esan du "inori ez zaiola gustatzen" azpiegitura horiek etxetik gertu egotea, eta "guztion onura" interes partikularraren gainetik jartzearen alde egin du. Iñigo Urkulluk Bermeon egin ditu adierazpenok, Saitecek sortutako itsas haize-sorgailu flotatzailearen prototipoaren aurkezpenean.
2023/09/13 - 12:52
Bainua hartzen ari ziren lau gazte bizkaitar erreskatatu dituzte Santoñan, akituta eta hipotermiak jota
Horietako bi adingabeak ziren. Erreskatatu zituztenean, koltxoneta gainean zihoazen, ibaiaren bi bazterren artean urak "hainbesteko indarra" zuela jakin gabe.
2023/09/08 - 23:42
Lapurreta bolada Bizkaiko portuetan
Santurtzi, Lekeitio eta Bermeoko marinelak eta ontzi txikien jabeak nazkatuta daude portuan gertatzen ari diren lapurretekin. Lapurrek lapurtutako guztia merkatu beltzean saltzen dute.
2023/09/07 - 07:00
“Epe motzean itsasoko energien erabilera asko handituko da”
EHUko Ingeniaritza Eskolak antolatuta, ozeanoetako energietan adituak diren 400 zientzialari eta agente baino gehiago Bilbon bildu dira egunotan. Olatuen eta mareen bidez sortutako energiaren inguruko azken berrikuntzak azaldu dira EWTEC kongresuan.
2023/09/06 - 12:24
Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura maximo historikora iritsi da
Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura erregistratzen hasi zenetik inoiz izan duen mailarik altuenean dago orain. 2023ko abuztuaren 15etik aurrera, munduko ozeanoen % 27k bero-bolada bat izan dute.
2023/09/02 - 19:59
Itzuli da argindarra Deba erdigunera, ia 24 ordu eta gero
Gudarien Plazan dagoen argindar-sorgailua urak harrapatu zuen atzo 18:00ak aldera eta argindarrik gabe geratu ziren erdigunean. Arazoa behin eta berriro gertatzen dela adierazi du alkateak eta konponbidea eskatu dio Iberdrolari.
2023/08/22 - 13:32
Ehunka marmoka hil erretiratu dituzte Kontxako hondartzan itsasertzetik
Baliteke tamaina txikiko marmoka horiek itsasoko uraren tenperatura altuagatik sartu izana Donostiako badian, egun hauetan 25 gradu ingurukoa baita.
2023/08/21 - 16:29
25 graduren bueltan dago itsasoaren gainazaleko tenperatura euskal kostaldean
Datozen egunetarako ere tenperatura altuak aurreikusita daudenez, ura berotzen jarraitzea espero dute adituek. Batezbestekoak ere gora egin du azken 20 urteotan. Gradu bat beroago dago ur-azaleko temperatura.
2023/08/19 - 23:23
Hondoratutako ontzien bitxikeriak, itsasoak gordetako sekretuak eta urpekarien esperientziak biltzea helburu
Duela 115 urte Bilbotik Lekeitiorako bidea hasi zuen San Antolin ontziak. Zoritxarrez, baina ez zen inoiz portura iritsi eta ez zen ontziaz ez bertan zihoazen bost lagunez ezer gehiago jakin. Orain, urpekari talde batek ontziaren istorioa kontatzea erabaki du, eta proiektu berri bat martxan jarri.
2023/08/19 - 13:26
Euskal kostaldean orkak begiztatu dituztela ohartarazi du Itsas Salbamenduak
Zetazeoekin elkarreraginik izanez gero, lasai egotea gomendatzen da, baita itsasontziaren abiadura jaistea, 112 telefonoarekin edo Itsas Salbamenduarekin harremanetan jartzea, eskuak lematik kentzea kolpeak saihesteko eta zunda itzaltzeko, baina UHFak eta posizioko GPSak piztuta mantentzea ere.
2023/08/12 - 15:21
Europa mailako energia berriztagarrietan "erreferentziazko herrialde" gisa ikusten du Tapiak Euskadi
Atzo Bizkaiko kostaldean ur gaineko itsas aerosorgailua aurkeztu ondoren, Garapen Ekonomikoko sailburuak azpimarratu du aurrerapauso "oso garrantzitsua" dela trantsizio energetikorako.
2023/08/11 - 16:37
Aerosorgailu bat jarri dute Bizkaiko kostaldean, Armintzatik bi itsas miliara
Datozen asteetan kableak lotuko dituzte eta irailean zehar aerosorgailuak sortuko duen energia lehorrera bidaliko dute. Errota honek bi urteko probaldia izango du eta 2.000 etxebizitza hornitzeko adina energia sortuko du. Lehen urratsa da, dena ondo bidean, 2026an Geroa parkea abian jartzeko.
2023/08/10 - 22:03
100etik gora karabela portuges jaso dituzte Donostiako hondartzetan
Protokoloa martxan jarri zutenetik lehen aldiz, bandera gorria jarri dute Zurriola hondartzan.
2023/08/04 - 21:28
Kontxan agertutako karabela portuges txikiak, ziur aski, Bizkaiko Golkoan jaiotakoak dira
Txanpon baten tamaina dute Donostian agertu diren karabela portugesek. Denboraleak bultzatuta heldu dira eta, ziurrenik, datozen egunetan gehiago helduko dira.
2023/08/03 - 13:54
Denboraleak olatu handiak utzi ditu Donostian
Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxi du Donostiako Udalak itsas denboraleagatik, 4 metrorainoko olatuak espero baitira; oinezkoak kontu handiz ibil daitezke.
2023/08/02 - 22:30
Euskal patroi batek gidatutako belaontzi bat atzeman dute Kantauri itsasoan, kokaina kantitate handiarekin
Lau tripulatzaileak atxilotu dituzte. Bi tona kokaina (70 milioi euro inguru balio du) aurkitu dituzte, nazioarteko uretan.
2023/08/02 - 17:32
Antilla hondartzatik ihes egin du jendeak haize aldaketaren ondorioz
Orioko (Gipuzkoa) hondartzan uda giroaz gozatzen ari zirenak babesleku bila irten dira, 15:00ak aldera, eguraldia aldatu denean.
2023/08/02 - 09:08
Abisu horia gaurtik ostiralera olatuengatik
Zehazki, Euskalmetek abisuak aktibatuko ditu nabigaziorako arriskuagatik eta olatuek Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean izango duten inpaktuagatik. Gainera, Aemetek abisu horia ezarriko du gaurko Erriberan tenperatura altuengatik.
2023/07/25 - 17:48
Euskal Elkargoak eta Akitania Berriko eskualdeak olatuen energiaren parke berria sortu nahi dute
2030.urterako prest egotea da xedea, Biarritz eta Angelu artean, itsaso zabalean, eta horrelako lehena izango da Frantziako Estatuan.