Katalunia
2024/09/21 - 10:24
PSOE Puigdemontekin elkartu da Suitzan Juntsekin duen harremana bideratzen saiatzeko
Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuak Kongresuan izan duen azken porrotaren ostean iritsi da bilera. Juntsek, PPrekin eta Voxekin batera, alokairu kontratuak arautzeko proposamenaren aurka bozkatu zuen.
2024/09/19 - 13:49
Puigdemont atxilotu ez zutela eta, deliturik ote dagoen ikertzeko eskatu die Llarenak Bartzelonako epaitegiei
Auzitegi Goreneko epaileak ez du eskumenik gertatutakoa ikertzeko, eta Kataluniako presidente ohia atxilo hartzeko "oztoporik" ez zegoela argudiatuta, auzia Bartzelonako epaitegien esku utzi du.
2024/09/16 - 14:08
Konstituzionalak txosten bat eskatu du erkidegoek Amnistia Legearen aurkako helegitea sar dezaketen jakiteko
Zalantzan jarri du arauak "autonomiaren eremuari" eragiten ote dion, eta baldintza hori nahitaezkoa da autonomia batek Estatuko lege baten aurkako helegitea jarri ahal izateko.
2024/09/11 - 21:30
Milaka lagun batu dira Katalunian Diada eguneko manifestazioetan
ANCk deituta, eta Omnium Cultural eta beste erakunde batzuen babesarekin, alderdi independentisten batasuna eskatu dute bost hiritan egin dituzten bost mobilizazio nagusietan.
2024/09/11 - 13:31
EH Bilduk eta EAJk aurten ere babesa adierazi diote Kataluniako herriari, Diadan
EAJ eta EH Bildu Rafael Casanovaren omenezko monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan ordezkatuta egon dira Diada egunean.
2024/09/09 - 22:35
PPren gobernu autonomikoek eta Garcia-Page sozialistak Amnistia Legearen aurkako helegiteak aurkeztu dituzte
PPren esku dauden erkidegoak konstituzio-kontrakotasun helegiteak aurkezten ari dira. Madril, Kantabria, Aragoi, Andaluzia, Murtzia, Galizia eta Valentziako gobernuek jarri dituzte jada eta besteak prestatzen ari dira. Horiekin batera, Gaztela-Mantxako gobernu sozialistak ere jarri du helegitea.
2024/09/07 - 18:30
Sanchezek esan du finantzaketaren eztabaida ez dela lurraldeen artekoa, "ereduen artekoa baizik"
Espainiako presidenteak aurreratu duenez, azaroan PSOEk Sevillan egingo duen Kongresu Federalean bere burua aurkeztuko du berriro PSOEren idazkari nagusi izateko, "optimismorako garaia" baita.
2024/09/07 - 12:56
''Edozein giza gazteluren oinarriak indarra, oreka, kemena eta sen ona dira''
Kataluniako bere casteller taldea faltan botatzen zuen hemen Arnauk. Euskal Herriko lehen casteller taldea sortu berri du, eta dagoeneko 100 kide ditu. Astero biltzen dira entseatzeko, baina haurrak behar dituzte giza gaztelua osatzeko.
2024/09/03 - 13:07
Estebanek uste du Estatuak betebeharrak dituela Kanarietan
Horregatik, ulertu egin du bertako Gobernuaren erreakzioa, baina PPri leporatuz ez duela lagundu. EAJren bozeramaileak "Estatu osoan gogoeta egitea" eskatu du, migratzaileen iritsiera antolatzeko.
2024/09/02 - 15:16
Turull, Puigdemonten ihesari buruz: "Bartzelonan egon ginen arratsaldeko zortziak arte"
Juntseko idazkari nagusiaren esanetan, Puigdemontek Illaren inbestidura-saiora joateko asmoa zuen, baina polizia-dispositibo "neurrigabea" ikusita, alde egitea erabaki zuen. Hainbat etxebizitzatan ezkutatu zen.
2024/08/29 - 21:13
Monterok Kataluniako finantzazio bereziari buruzko azalpenak emango ditu Senatuan
Ogasun ministroak agerraldia egingo du Goi Ganbaran, PPk kontrolpean duen Mahaiak eskatuta, PSCren eta ERCren arteko akordioaren zati hori azaltzeko.
2024/08/29 - 15:26
ERC zuzentzeko hautagaitza alternatiboa aurkeztu du 'Nova Esquerra Nacional'ek
ERCko bozeramailea izandako Raquel Sansek, Teresa Jorda kontsailari ohiak eta hainbat alkatek aurkeztu dute hautagaitza, "Esquerra Republicanaren jatorrira itzultzeko" helburuarekin.
2024/08/28 - 18:18
PSCren Gobernuak ERCren Diadaren diseinua mantendu du, "guztiontzat" pentsatuta dago eta
Silvia Paneque bozeramailearen arabera, Aragonesen Gobernua "egungo une politikoarekiko eta irailaren 11n izan zitezkeen egoerekiko sentibera" izan zen Kataluniako egun nazionalaren ospakizunak prestatzean.
2024/08/26 - 22:23
PPko presidenteek PSOEri egotzi diote autonomiak "eredu konfederal asimetriko" batez ordezkatzea
"Baroi" popularrek manifestu bateratu bat idatzi dute Kataluniako finantzazio bereziaren kontra, "berdintasun eta elkartasunik eza" ekarriko duelako.
2024/08/26 - 15:51
Puigdemonti ihes egiten laguntzeagatik atxilotutako hiru mossoak baztertu egin dituzte
Behin-behinean kargugabetu egin dituzte, ikerketak aurrera jarraitzen duen bitartean. Atxilotutako agenteetako bat Kataluniako presidente ohiak ihes egiteko erabili zuen autoaren jabea da.
2024/08/22 - 13:56
Esquadra Mossoek "akatsak" onartu dituzte Puigdemont atxilotzeko dispositiboan
Pablo Llarena Kataluniako auziko instrukzio epaileak eskatu bezala, Esquadra Mossoek Puigdemont atxilotzeko antolatutako dispositiboari buruzko txostena bidali diote.
2024/08/20 - 16:38
117 urterekin zendu da Maria Branyas, munduko emakumerik zaharrena
Lotura zuen Iruñearekin, Kalifornian jaio bazen ere, eta Katalunian bizi, Josep Branyas nafarraren alaba zen. Tomiko Itooka japiniarra da horain munduko pertsonarekin zaharrena, 116 urterekin.
2024/08/19 - 15:00
Puigdemontek Llarena salatu du, BJKNaren aurrean amnistiari buruzko helegiteak atzeratzea egotzita
Salaketaren arabera, epaileak "disziplina arau-haustea egin du", Prozedura Kriminalaren Legean zehaztutako epea "asko luzatu" eta "behin eta berriz urratzeagatik".
2024/08/17 - 14:50
Biktimak protagonista Rambletako atentatuaren zazpigarren urteurrenean
Biktimak, senideak eta erakundeetako ordezkariak elkartu dira lore eskaintza eta minutuko isilunea egiteko. Furgoneta batek dozenaka lagun harrapatu eta 16 hil zituen.
2024/08/16 - 15:44
Muga ibilgailu baten atzeko eserlekuan eserita gurutzatu zuela kontatu du Puigdemontek
Generalitateko presidente ohiak artikulu batean azaldu duenez, abuztuaren 6an sartu zen Katalunian, eta ezkutatuta egon zen bi egun geroago, Salvador Illaren inbestiduraren atarian, Bartzelonako ekitaldian agertu zen arte.