ERC zuzentzeko hautagaitza alternatiboa aurkeztu du 'Nova Esquerra Nacional'ek
'Nova Esquerra Nacional'ek bere programa aurkeztu du gaur, Bartzelonan egindako ekitaldi batean. Taldeak Oriol Junqueras ERC alderdiko buruzagi ohiaren alternatiba izatea bilatzen du.
Hautagaitza berriak "Esquerra Republicanaren hastapenetara, ideologiara eta balioetara itzultzeko" helburua dauka. Hala adierazi dute 'Nova Esquerra Nacional'en bozeramaileek, egindako lehen agerraldian.
Bertan izan dira, besteak beste, Raquel Sans ERCko bozeramaile ohia; Teresa Jorda kontseilari ohia; Marc Aloy Manresako (Bartzelona) alkatea; Alba Camps Parlamentuko diputatu ohia; eta Xavier Godàs Vilassar de Dalteko (Bartzelona) alkate ohia.
Manresako alkateak azaldu du herritarren konfialtza galera berreskuratzeko gakoa "norabide aldaketa" batek konpon dezakeela eta, horretarako, kritika egitea beharrezkoa dela.