Kataluniako Generalitatea

2022/10/11 - 09:36
Kataluniako Gobernuko zazpi kontseilari berriak gaur jabetuko dira karguaz
Kargu hartze ekitaldiaren ostean (09:00), exekutiboak bilera egingo du. Aragonesek legealdiari eusteko erronka du aurrean, aurrekontuetatik hasita. Oraindik ez ditu babesak bermatuta.
2022/10/10 - 14:27
Kataluniako alderdiak posizioak finkatzen hasi dira ERC eta Juntsen gobernu hausturaren ostean
Pere Aragones presidenteak kontseilari berriak izendatu ditu eta bihar hartuko dute kargua. Gutxiengoan duen egoera goxatzeko, bere alderdiko ordezkariez gain, PSC, CDC eta Podemosko ordezkari ohiak aukeratu ditu bere gobernurako. 7 guztira.

2022/10/10 - 11:25
Aragonesek CDC, PSC, Podem eta ERC alderdietatik datozen zazpi kontseilariak izendatu ditu
Asteartean, 09:00etan, kargu berriaz jabetuko dira kontseilariak, eta JxCaten aurreko kontseilariek Kataluniako Gobernutik ateratzea erabaki ostean utzitako lekua beteko dute.
2022/10/09 - 11:36
Aragones ixtear da ERCrena bakarrik izango den Gobernua, asteartean biltzeko asmoz
Orain arte, Gobernuak 14 sail izan ditu, eta erdiak Juntseko kideen esku zeuden. ERCko kideek jada iragarri dute ez dela beste alderdietako kiderik egongo Gobernuan, eta ez dutelako PSCrekin negoziatuko babes bila.
2022/10/08 - 17:12
Aragonesek "oso aurreratua" du Gobernu berria, "adituak" izango dituena
ERCk iragarri du datorren "aste hasieran" egon litekeela behin betiko osatua. Turullek, JxCaten buruak, hauteskundeen eta konfiantza-galdearen artean erabakitzeko deia egin dio.
2022/10/08 - 17:00
Gobernu berria osatzen ari da Aragones presidentea, Juntsek alde egin ondoren
ERCk iragarri duenez, baliteke "datorren asteko hasierarako" Gobernu osatuta izatea. Hauteskundeak deitzeko eta konfiantza-mozioa egiteko eskatu dio Turullek Generalitateko presidenteari.

2022/10/07 - 23:11
Aragonesek baztertu egin du bozak aurreratzea: "Arduragabea litzateke herrialdea Gobernu barik uztea"
Generalitateko presidenteak iragarri du datozen egunetan izendatuko dituela Kataluniako Gobernuko kontseilari berriak. Aragonesek gainerako alderdiei maila emateko eskatu die, egonkortasuna bermatzeko: "irabazten duena herrialdea izatea".
2022/10/07 - 19:20
JxCatek Gobernu koalizioa hautsi du, eta oposiziora igaroko da
Laura Borras JxCateko presidenteak adierazi du Pere Aragones Generalitateko presidenteak "zilegitasun demokratikoa" galdu duela, koalizio-gobernu baten buru izateko saiakeran "porrot" egin duelako, eta Parlamentuan konfiantza-galde egitea eskatu du.
2022/10/05 - 12:35
Roger Torrent eta Kataluniako Parlamentuko Mahaia epaitzen hasi dira Bartzelonan, ustezko desobedientziagatik
Autodeterminazioaren aldeko eta monarkia gaitzesteko bi ebazpen tramitatzea eragozten zuten Auzitegi Konstituzionalaren ohartarazpenei entzungor egiteaz akusatuta daude.
2022/10/04 - 12:53
Borrasek, Kataluniako Gobernuaz: "Ez da koalizio gobernu bat, talka egin duen gobernua baizik"
JxCat alderdiko presidenteak oso hitz gogorrak izan ditu ERCren eta Aragonesen kontra. "Akordioa betetzeko eginahalak egin ditugu, eta ezetza topatu dugu uneoro. Baliteke ERCk beste itun batzuk edukitzea PSOErekin, eta horiek lehenestea", esan du.
2022/10/03 - 23:06
JxCatek militanteei egingo dien galdera: 'Nahi al duzu Juntsek Kataluniako Gobernuko kide izaten jarraitzea?'
Gaur, Pere Aragones Generalitateko presidenteak ez du ontzat eman JxCaten azken proposamena.
2022/10/03 - 22:38
JxCatek militanteei: «Nahi duzu Juntsek Kataluniako Gobernuko kide izaten jarrai dezan?»
JxCatek Kataluniako Gobernuko kide izaten jarraitzea nahiago duten galdetuko die militanteei ostegunean eta ostiralean egitekoa den barne galdeketan.
2022/10/02 - 23:02
Aragonesek eta Turullek hurbilketa bat aztertu dute, arrakastarik gabe, haustura giroan
Aragonesen eta Turullen arteko harreman diskretuak negoziatzeko azken ahalegina izan da gaur gauean, Juntsek bere oinarriei kontsulta bat deitu aurretik ezarri zuen epea amaitu baino lehen.
2022/10/01 - 21:58
U-1eko aginduaren ''zerbitzura'' jartzeko eskatu dio Carles Puigdmontek Kataluniako Gobernuari
Generalitateko presidente ohiak aldarrikatu duenez, "independentismoak lotuta egon behar badu, izan dezala alderdien eta erakunde independentisten arteko eztabaida-mahai batera".
2022/10/01 - 20:53
Oihuak eta txistuak Kataluniako Gobernuaren kontra U-1aren ospakizunetan
Jordi Gaseni Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidenteak "alde guztiei ahaleginak" eskatu dizkie Kataluniako Gobernua eutsi ahal izateko. Manifestazioaren parte-hartzaileek txistualdia eskaini diote Gaseniri hitzaldiari.

2022/10/01 - 16:16
Pere Aragonesek ez du arratsaldean deitutako manifestazio bateratuan parte hartuko
U-1eko erreferendumaren 5. urteurrena ospatzeko manifestazioa egingo dute larunbat arratsalde honetan Bartzelonan. Kataluniako presidenteak ez du bertan parte hartuko; ERCren ordezkaritzak, bai, ordea.
2022/10/01 - 15:36
Ospakizunak Bartzelonan, U-1eko 5. urteurrenaren harira
2017ko urriaren 1ean Kataluniako Gobernuak hautestontziak atera zituen independentziaz galdetzeko. Data eta ondorengo polizia-karga bortitzak gogoratzeko ekimenak izan dira Katalunia osoan.
2022/10/01 - 09:30
Kataluniako independentzia erreferendumaren bosgarren urteurrena: 'Saiatu zena ia ezinezkoa zela ikusi da'
Marc Vidal Catalunya Radioko kazetariak Kataluniako testuinguru politikoa nola aldatu den aztertu du eitb.eusen, U-1etik bost urtera: "Gaur egun, bizi izan zena errepikatzea oso zaila dirudi".
2022/09/30 - 23:40
Junqueras: "Independentismoa orain duela hamar urte baino askoz indartsuagoa da"
Arantza Ruizek '12 minutos' saioan egindako elkarrizketa batean, Junquerasek esan du ez dela unerik kritikoena, ezta kasualitatez ere. "Une kritiko asko bizi izan ditugu, eta egungoa baino askoz ere larriagoak", erantsi du.

2022/09/30 - 11:09
Carme Forcadell: “Juntsek Gobernuan jarraitzea nahiko nuke”
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak Junts Gobernuan mantentzearen aldeko jarrera erakutsi du.