Albiste izango dira: Kataluniako kontseilari berriak, Durangoko Azokaren aurkezpena eta Statkraften proiektua
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Kataluniako kontseilari berrien kargu hartzea: Lau familia politikotatik (CDC, PSC, Podem eta ERC) datozen zazpi kontseilari berriak gaur jabetuko dira karguaz, Generalitateko Jauregian 09:00etan egingo duten ekitaldian.
- Durangoko Azokaren aurkezpena: Landakogunean, 10:00etatik aurrera, Durangoko Azokaren 57. edizioa aurkeztuko dute. Bertan, aurtengo erronkak eta nobedadeak azaltzeaz gain, leloa eta irudia aurkeztuko dituzte.
- Statkraften proiektua azaltzeko lehen batzar irekia Azpeitian: Statkraft enpresak gaur, urriaren 11n, emango ditu Azpeitian Piaspe proiektu eolikoari buruzko xehetasun guztiak. Batzar herrikoi eta irekia izango da, eta Statkrafteko ordezkariak eta Azpeitiako Udaleko kideak izango dira bertan. Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu antzokian izango da batzarra 19:00etan, eta herritarrei proposamena azaltzeko egingo den lehen bilera izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Kaleratze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"