Albiste izango dira: Bakearen Nobel saria, EBko goi bilera eta indarrean sartu den 'Soilik bai da bai' legea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bakearen Nobel saria: Norvegiako Nobel Batzordeak goizean jakinaraziko du nork edo nortzuek irabazten duten aurten Bakearen saria. Klima aldaketaren kontrako borroka eta Ukrainako gerra hautagaien artean ageri dira.
- Europar Batasuneko goi bilera: EBren 27 gobernuburu eta estatuburuek bilera dute gaur Pragan, eta gasaren prezioa mugatzeko moduak izango dituzte eztabaidagai nagusi. Adostasunik ez dago, eta Alemaniako plan energetikoak askoren susmo txarrak piztu ditu.
- 'Soilik bai da bai', indarrean: Sexu askatasuna bermatzeko legea, abusuaren eta erasoaren arteko ezberdintasuna ezabatzen duena, gaur sartu da indarrean.