Kataluniako Generalitatea
2021/02/19 - 22:09
ERCk eta JxCat-ek hasi dute negoziazioa, "aukera historikoa" aprobetxatzeko asmoz
ERCrentzat "oso positiboa" izan da lehenengo batzarra, eta "independentismoaren garaipena eta Estatuko botereen porrota" nabarmendu dituzte.
2021/02/19 - 11:15
Gobernu "independentista eta ezkertiar" baten alde egin du ERCk
CUPek, bestalde, baldintzak jarri ditu JxCatekin balizko akordioak lortzeko negoziazioan: segurtasun politikek "180 graduko aldaketa" ematea eta Miquel Samper Barne kontseilaria ordezkatzea.
2021/02/17 - 21:58
ERCk eta CUPek abiatu dituzte Kataluniako Gobernua osatzeko negoziazioak
Bi alderdiak bat datoz hauteskundeei buruzko analisian: independentismoa indartu egin da eta gorakada ezkerretik iritsi da.
2021/02/15 - 22:33
Gobernu berria JxCat, CUP eta En Comu Podem alderdiekin osatzen saiatuko da ERC
Salvador Illak ere bilera-sorta abiatuko du, baina ia ez du aukerarik izango, indar independentista guztiek baztertu baitute PSCrekin gobernu-itunik egitea.
2021/02/15 - 02:25
Balizko itunak: Gobernu independentista edo koalizio ezkertiarra
Kontsultatu hemen hauteskundeen emaitzek ahalbidetzen dituzten aliantza posibleak.
2021/02/15 - 01:57
Inbestidurara aurkeztuko direla iragarri dute Illak eta Aragonesek
Independentziarantz pausoak emateko, elkar ulertzea eskatu die Juntsek ERCri eta CUPi. CUP Junts, ERC eta En Comu Podemekin harremanetan jarri da dagoeneko, akordioak adosteko asmoarekin.
2020/11/29 - 20:50
Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra, 2018ko U-1eko istiluengatik
CUPek, ANCk eta SEPCek gaitzetsi egin dute epaia eta gogor krititako dute Kataluniako Generalitea akusazio partikularra izan izana kasu honetan.
2020/10/21 - 14:25
Otsailaren 14ko hauteskundeen atzerako kontaketa ofizialdu du Torrentek Parlamentuan
Saioaren hasieran, Torrentek parlamentari guztien aurrean esan du ez dutela Kataluniako Gobernua zuzentzeko hautagairik, alegia, Quim Torraren ordezkorik.
2020/10/16 - 20:08
Urriaren 21ean, Kataluniako hauteskundeen erlojua martxan
Quim Torra presidente ohia ordezkatzeko hautagairik ez dagoela jakinaraziko dio Roger Torrent Parlamentako presidenteak Ganberari.
2020/10/05 - 11:21
Hauteskundeen ostean "autonomiaren josturak hausteko" deia egin du Torrak
Auzitegi Gorenak kargugabetutako Kataluniako presidenteak argitasuna eskatu die alderdi independentistei, hauteskundeetan botoen % 50 gainditzen badute zer egingo duten adosteko.
2020/10/02 - 12:24
Inbestidurarik ezean hauteskundeak otsailaren 14an izango direla esan du Torrentek
Parlamentuko presidenteak talde politikoekin bilera-sorta abiatuko du ostiral honetan, presidente izateko “benetako aukerak dituen” hautagairen bat dagoen egiaztatzeko.
2020/10/01 - 13:56
''Torraren inhabilitazioa Kataluniako autogobernuaren aurkako eraso larria da''
EAJk eta EH Bilduk adierazpen bateratua sinatu dute Eusko Legebiltzarrean, Quim Torra Generalitateko presidentearen gaitasungabetzea gaitzesteko.
2020/09/30 - 22:43
Torrak haustura eta desobedientziarako deia berretsi du bere agurrean
Generalitateak Quim Torraren ordezkatze-dekretua onartu du, eta horrela Aragones presidenteordeak hartu ditu presidentzia funtzioak. Torrak Parlamentuko saioan parte hartu du gaur.
2020/09/30 - 17:11
Torraren aulkia hutsik geratu da Gobernu Kontseiluan, inhabilitazioa salatzeko
ere Aragonesek goizean hartu ditu Generalitateko presidente ardurak. Eta jarduneko Generalitatea lanean hasi da iada.
2020/09/29 - 16:26
Amnistia legea eskatu dio Torrak Espainiako gobernuari
Independentismoa jazarpen onartezina jasaten ari dela salatu du, baina espainiako gobernuarekin negoziazio mahaian eserita jarraitzeko prest agertu da.
2020/09/29 - 13:11
Kataluniako gatazka konpontzeko amnistia eta elkarrizketa aldarrikatu ditu Torrak
Kataluniako presidente kargugabetuak Lledonerseko espetxean dauden preso independentistak bisitatu ditu. Gatazka politikoa konpontzeko amnistia eta autodeterminazio eskubidea ezinbestekotzat jo ditu.
2020/09/29 - 10:39
Protestak Bartzelonan, Torraren gaitasungabetzearen kontra
Esquadra Mossoek bost pertsona atxilotu dituzte Bartzelonako erdigunean izandako istiluetan desordena publikoak egotzita.
2020/09/29 - 00:39
Mobilizazioak Katalunian, Torra babesteko
Quim Torrari urtebete eta erdiko zigorra ezarri diote, eta dagoeneko Generalitateko presidente kargua utzi behar izan du. Mobilizazioak deitu dituzte Kataluniako herri eta hirietan.
2020/09/28 - 22:41
EAJk eta EH Bilduk erabakia gaitzetsi dute eta elkartasuna helarazi diote Torrari
Halaber, lehendakariak neurrigabea deritzo Torrari ezarritako zigorrari. EAJk eta EH Bilduk ere Auzitegi Gorenaren erabakia gaitzetsi dute.
2020/09/28 - 22:35
Torraren lekua Pere Aragonès presidenteordeak hartuko du, baina funtzio mugatuekin
Quim Torra Kataluniako presidentea gaitasungabetuta, inbestidura berri baterako epeak abian jarriko dituzte eta, presidentegairik ezean, bozak izango dira berriz.