Hauteskundeen ostean "autonomiaren josturak hausteko" deia egin du Torrak
Quim Torra Auzitegi Gorenak kargugabetutako Generalitateko presidenteak Kataluniako hauteskundeen ostean "autonomiaren josturak hausteko" deia egin zuen atzo, igandea, baina independentziarako bideak "jende askoren sakrifizioak" eskatzen dituela onartu zuen.
"Independentzia sakrifizioa da; jende askoren sakrifizioa da. Bestela, sakrifizio indibidualak dira", gaineratu zuen.
TV3ko elkarrizketa batean, JxCat, ERC eta CUP alderdiei plan bat adosteko eskatu zien, Kataluniako hauteskundeetan botoen % 50 baino gehiago lortzen badituzte independentziarako bidean zer pauso emango dituzten zehazteko. "Lehenago jarri behar gara ados, ez geroago, % 50 xahutzea bakarrik falta baita", azpimarratu zuen. Hori dela eta, bide orria zein izango den zehazteko "argitasuna" eskatu zien hiru alderdiei. "Alderdien esku nago lan egiteko eta gutxieneko akordio estrategiko batera iristeko", gaineratu zuen.
Quim Torraren esanetan, bera inhabilitatu ondoren, alderdi independentistek bestela jokatu beharra zuten, Parlamentuan berak zuen eserlekuari eusten saiatu behar baitzuten, eta "oso gaizki" hartu du diputatu izateari uztea. Kataluniako Parlamentuak hala jokatu izan balu desobidetu izana egotziko ziotela planteatuta, hauxe erantzun du: "Bai, eta? Desobeditu egin behar dugu".
Torrak bereziki deitoratu zuen bere agintaldian alderdi independentisten itunak egin izana PSCrekin: "Ezin dut ulertu". Denok koherenteak izatera behartzen gaituen independentzia prozesuan gaude", gaineratu zuen.
Bestalde, gaitasungabetzea kostatu zitzaion pankarta mantentzearen alde egin zuen. "Generalitateko balkoia balkoi bat baino askoz gehiago dela iruditu zitzaidan. Seguruenik, arrazoi horregatik izan ez balitz, beste batengatik izango zen", esan zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskararen babesa indartzeko erreforma onartu du
Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aldaketak, EAJk bultzatua, hizkuntza eskakizunen segurtasun juridikoa indartu nahi du. Testua aurrera atera da EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, eta PSEk, Eusko Jaurlaritzako EAJren bazkideak, kontrako botoa eman du.
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.