Pere Aragonès
2022/04/22 - 08:56
Aragonesek ohartarazi du Espainiako Gobernua eror daitekeela Pegasus auziagatik erantzun egokia ematen ez badu
Generalitateko presidentearen arabera, Europako beste herrialde batzuetan, horrelako espioitza politiko kasu batek, gobernuko hainbat kideren kargugabetzea ez ezik, gobernu osoa erortzea eragingo zukeen. Gainera, Espainiako Defentsa ministroaren adierazpenak ez direla nahikoak azpimarratu du.
2022/04/21 - 15:55
"Espioitza eskandalu larriena"ren aurrean, erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu dio Aragonesek Estatuari
Kataluniako presidentea Pegasus malwarearekin zelatatuak izan diren taldeekin bildu da Kongresuan. Ikertzeko eskatu dio Sanchezi, "jakiteko nortzuk zelatatu dituzten, nork eman zuen agindua eta zergatik". "Gobernuan dugun konfiantza hutsaren hurrengoa da", ohartarazi du.
2022/04/21 - 15:50
Pere Aragones espioitza salatu duten alderdiekin elkartu da Kongresuan
Pere Aragonès Kataluniako presidentea Diputatuen Kongresuan bildu da espioitza salatu duten alderdi independistetako ordezkariekin.
2022/04/21 - 13:58
Espioitza ikertzeko eta erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu dio Kataluniako Parlamentuak Gobernuari
ERC, Junts, CUP eta En Comun Podem taldeek egin dute adierazpenaren alde. PSCk ez du babestu, berak aurkeztutako zuzenketak ez direlako onartu.
2022/04/20 - 17:22
Sekretu Ofizialen Legea, lege anakronikoa garai berrietan
Sekretu Ofizialei buruzko 9/1968 Legea da, gai batzuk "sailkatu" edo "erreserbatu" izaera emateko bide eman eta, hain zuzen, CNIren jarduera babesten duena.
2022/04/19 - 22:46
Aragonesek ohartarazi duenez, espioitzak Espainiako Gobernuarekin duen harremanari "kalte" egingo dio
Generalitatearen arabera, Aragonesen telefono mugikorra 2020ko urtarrilean jasotako mezuen bidez infektatu zuten, Sanchezen inbestidura aurrera ateratzeko negoziazioen garaian.
2022/04/19 - 21:15
Pegasusen espioitza ikertzen ez badu, Espainiako Gobernuarekiko harremanak izoztuko dituela esan du Aragonesek
Pere Aragonesek ohartarazi duenez, Kataluniako Gobernuak Gobernu zentralarekin duen harreman politikoa "kaltetuta" dago buruzagi independentisten ustezko espioitza dela eta. Sanchezen Gobernuari kasu honen erantzukizunak argitzeko eskatu dio, bi gobernuen arteko konfiantza berrezartzeko.
2022/04/19 - 18:57
Puigdemontek eta Junquerasek espioitza salatuko dute Espainia, Frantzia, Suitza, Luxenburgo eta Alemanian
Datozen egunetan kereilak aurkeztuko dituztela iragarri dute Puigdemontek eta Junquerasek. Bestalde, Puigdemontek Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari "premiaz ekin" eta Espainia kontuak ematera behartzea eskatu dio.
2022/04/19 - 15:17
Hauek dira Pegasus eta Candiru programekin ustez espiatu dituzten independentistak
The Citizen Lab ikerketa zentroaren arabera, 51 eraso izan dira Pegasus programarekin, hamabi saiakeraz gain. Espiatu dituzten zerrenda politikari independentista katalanek osatzen dute gehienbat; Arnaldo Otegi eta Jon Iñarritu ere bertan azaltzen dira.
2021/12/27 - 00:05
Aragonesek ohartarazi du "alternatibak" bilatuko dituela elkarrizketa mahaiak huts eginez gero
"Gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateari uko egingo ez diogun bezalaxe, ez diogu uko egingo Kataluniaren independentziari", adierazi du presidentak.
2021/12/23 - 19:53
Epaileek baimena eman dute Katalunian etxeratze-agindua ezartzeko, edukierak murrizteko eta bilerak mugatzeko
Murrizketa berriak 14 egunez egongo dira indarrean, gauerdi honetatik hasita. Halaber, covid ziurtagiria erabiltzen jarraitzeari oniritzia eman diote epaileek.
2021/12/21 - 21:29
Kataluniako murrizketak Estatuko erkidego guztietara zabaltzea eskatuko du Aragonesek
Generalitateak etxeratze-agindua ezarri, gaueko aisialdiaren itxi eta bilerak eta edukierak mugatu nahi ditu. Eusko Jaurlaritza Estatu osoan neurri berberak hartzearen alde agertu da. Erkidegoetako presidenteak asteazken honetan (16:30) batzartuko dira.
2021/12/18 - 20:49
Murgiltze linguistikoa blindatzeko eskatu dute milaka pertsonak Bartzelonan
Somescola hezkuntza plataformak deitutako manifestazioan, Kataluniako eskola eredua defendatu dute azken epaien ostean. Izan ere, epai horiek ikasgaien % 25 gazteleraz eskaintzera derrigortzen zituzten zenbait ikastetxe.
2021/12/13 - 12:07
Iñigo Urkulluk eta Pere Aragonesek aldebiko bilera egin dute Gironan
Pere Aragones Generalitateko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria Alpen (Girona) bildu dira, Pirinioetako Lan Elkartearen 39. Osoko Bilkuran.
2021/12/09 - 17:19
Lehendakariak eta Pere Aragones Generalitateko presidenteak bilera egingo dute astelehenean, Katalunian
Topaketa Puigcerda udalerrian izango da; bertan izango dira biak, Pirinio Atlantikoetako Lan Batzordearen bileragatik.
2021/11/22 - 21:13
Parlamentak aurrekontuen tramitazioa onartu du En Comu Podemen abstentzioari esker
ERCren eta JxCaten 65 botoak eta En Comu Podemen zortzi abstentzioak nahikoak izan dira PSC, Vox, CUP, Cs eta PPCk aurkeztutako osoko zuzenketak baztertzeko.
2021/10/28 - 23:54
Estatuko Aurrekontuak babesteko, Kataluniako mahaian urratsak ematea jarri du baldintzatzat Aragonesek
Bestalde, hurrengo erreferenduma Estatuarekin adostearen alde agertu da, "nazioarteko komunitatearen onarpena izan dezan eta emaitza aplikatu dadin".
2021/10/15 - 23:00
Kontu Auzitegiaren fidantzak ordaintzeko bi milioi euro jarri ditu ERCk, enbargoak saihesteko saiakeran
Kontu Auzitegiak eskatutakoaren (5,4 milioi) zati bat jarri du ERCk, Generalitateak Institut Catala de Financesen bidez aurkeztutako abalak ostegunean atzera bota ondoren.
2021/10/01 - 13:00
Pere Aragones, U-1aren laugarren urteurrenean: ''Kataluniak berriro bozkatuko du''
Generalitateko presidenteak Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa defendatu du, ezeri uko egin gabe, eta U-1a "itzulerarik gabeko puntua" dela uste du.
2021/09/29 - 16:47
Kataluniako independentisten estrategia ezberdinak agerian geratu dira politika orokorreko osoko bilkuran
Batasunaren eta koalizioaren kultura aldarrikatu ditu Juntsek, argi utziz gobernu barruan ez dutela menpekotasunik onartuko. Pere Aragonesek txalotu egin du Juntseko bozeramailearen hitzaldia.