Kataluniako erreferenduma
2023/01/31 - 16:08
Puigdemonten estradizioa ukatzeko arrazoiak mugatu ditu Europak
Europako Justiziak bide eman dio Pablo Llarena epaileari euroagindu berri bat eskatzeko. Atxilotze agindu horrek ezin dituela oinarrizko eskubideak urratu eta neurrikoa izan behar duela ohartarazi du.
2023/01/31 - 12:14
Europar Auzitegiak neurri batean arrazoia eman dio Llarenari, Puigdemonten estradizioari bide emanez
Halere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, Gorenak politikari independentisten aurka emandako euroaginduak ez betetzeko aukera izango luke Belgikak, baldin eta Espainiako Justiziak pertsona horien oinarrizko eskubideak bermatzeko "gabezia sistematikoak" dituela frogatuko balitz.
2023/01/31 - 08:12
Egun giltzarria Puigdemonten etorkizunarentzat
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur argituko du Auzitegi Gorenak Generalitateko presidente ohia estraditatzea eska dezakeen.
2023/01/28 - 22:04
ERCren bide-orri politiko berriaren hamar gakoak
ERCk ia aho batez onartu du larunbat honetan, bere 29. Kongresu Nazionalean, ibilbide-orri politiko berria. Besteak beste, adostutako erreferendumaren aldeko apustua egin du, eta gutxieneko baldintzak zein izan beharko liratekeen ezarri du.
2023/01/28 - 21:54
ERCren estrategia aldaketa: gutxienez % 55eko babesa independentzia aldarrikatzeko
ERCk Lleidan egin duen batzar nazionalean datozen lau urteetarako proiektua zein izango duten bozkatu dute. Besteak beste, adostu dute gehiengo zabal batekin hitzarturiko erreferendumean gutxieneko parte hartzea %50ekoa izatea eta baiezko botoek %55 gainditzea independentzia aldarrikatzeko.
2023/01/19 - 15:34
Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu
Katalunian hautsak harrotu ditu Macronek eta Pedro Sanchezek egin duten goi-bilerak. Ez goi bilerak, baizik eta bilera horretan Pere Aragonesek parte hartu izanak.
2023/01/16 - 11:12
Illak ERCri erreferendumaz: "Ez da galdeketarik egongo"
"Banantzen gaituzten dinamikez nazkatuta gaude. Geroz eta gutxiago dira Espainiarekin harremanak sendotzen jarraitu nahi ez duten kataluniarrak", nabarmendu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
2023/01/12 - 22:28
Puigdemont: "Ez naiz eskuburdinak jarrita itzuliko, aske baizik"
Buruzagi independentistak deitoratu du "Espainian berriro frogatu dela justizia politizatuta" dagoela, baina nabarmendu du "borroka amaiera arte" luzatuko duela.
2023/01/12 - 20:22
Puigdemonten itzulerak Kataluniako prozesua eta Junts alderdia berpiztuko lituzke, aditu askoren ustez
Preso ala aske, maiatza aurretik Kataluniako presidente ohia Espainiako Estatuan balego eragin handia izango luke horrek hauteskundeei begira Katalunian eta Espainian.
2023/01/12 - 20:06
Zer agertoki irekitzen ditu Llarenaren azken ebazpenak Kataluniako politikarien balizko itzuleraren aurrean?
71 orrialdeko ebazpenean, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren, Toni Comin, Lluis Puig eta Clara Ponsati kontseilari ohien eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiaren auzipetzea “egokitu” du epaileak.
2023/01/12 - 18:29
''Erbesteratu guztiak bueltatuko dira'', dio Gonzalo Boye Puigdemonten abokatuak
Llarena epaileak sedizio delitua kendu dio Carles Puigdemonti; horren ostean, Boyek, Bruselan, egoeraren gaineko hausnarketa egin du (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/01/12 - 18:24
Gonzalo Boyek ziurtatu du "erbesteratu guztiak itzuliko" direla, baina noiz zehaztu gabe
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren abokatuak uste du "arazoa" ez dela penala, "jazarpen politikoko" gaia dela. "Sedizio delitua ez da existitzen duela hiru urte eta erdi baino gehiagotik", gaineratu du zorrotz.
2023/01/12 - 18:07
Aurten itzuliko da Puigdemont Kataluniara, bere abokatuaren esanetan
Boyek baztertu egin du Auzitegi Goreneko magistratu Pablo Llarenak Generalitateko presidente ohiaren zigorra aldatzea, hots, Puigdemont desordena publiko larriengatik zigortzea, sedizioagatik beharrean.
2023/01/12 - 05:30
Sedizioa indargabetuko dute eta dirua bidegabe erabiltzeko zigorrak txikituko dituzte gaurtik aurrera
Orain 2017ko urriaren 1ean Katalunian egindako erreferendumagatik zigortutako batzuek sedizio- eta bidegabeko eralgitze-delituetatik absolbitzea eskatuko diote Auzitegi Gorenari.
2023/01/11 - 14:41
Sedizioa indargabetuko dute eta dirua bidegabe erabiltzeko zigorrak txikituko dituzte ostegunetik aurrera
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak, bere aldetik, 'Acuamed'eko auzipetuentzat eskatzen duten 40 urtetik gorako zigorra berrikusiko du.
2022/12/27 - 08:58
Aragonesek datorren urtean autodeterminazio erreferendumaren inguruko "akordio handia" lortzea proposatu du
"Barne zilegitasuna" lortu nahi du Generalitateko presidenteak, erreferenduma "Estatuaren aurrean" eta nazioarte mailan defendatzeko.
2022/12/14 - 18:26
Espainiako Gobernuaren alde sozialistak ERCri: "Ez da erreferendumik izango"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Bruselan da, eta Exekutiboaren erantzuna Kongresuko osoko bilkuran izan diren ministroen eskutik etorri da.
2022/12/14 - 15:59
Espainiako Gobernuak erreferenduma egiteko aukera baztertu du
Katalunian erreferenduma egingo dela ukatu du Kongresuak, aho batez. Autodeterminazio referenduma baztertuta, gaur Salvador Illa sozialista katalanen buruak kontsulta baten bidez lortutako itunei buruz galdetzearen alde agertu da.
2022/12/13 - 10:02
ERCk proposatu du erreferendum batean nahikoa izatea % 50eko parte hartzea, eta botoen % 55 baiezkoa izatea
Espainiako Gobernuarekin adostutako independentziari buruzko erreferendum proposamena eramango du Esquerrak urtarrilean egitekoa duen kongresura. Montenegroko independentzia erreferenduma hartu du eredu moduan.
2022/12/12 - 20:06
PSOEk, UPek eta ERCk diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituaren erreforma adostu dute
PSOEk, Unidas Podemosek eta Esquerra Republicanak diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituaren erreforma adostu dute, ateak itxita, Kongresuko Justizia Batzordearen lantaldearen bilera batean. Hori dela eta, sedizio delitua bertan behera utzi du legeak.