Kazetaritza
2022/03/14 - 20:34
Erresuma Batuak Assangeren helegitea atzera bota eta AEBetara estraditatzeko atea zabaldu du
Auzia Priti Patel Erresuma Batuko Atzerri ministroaren esku geratuko da orain, baina defentsak prozesuaren beste atal batzuk errekurritzea espero da; beraz, oraindik moteldu daiteke.
2022/03/13 - 22:51
Errusiako tropek fotokazetari estatubatuar bat erail dute, Kieveko poliziaren arabera
Ukrainako agintariek berretsi dutenez, Brent Renaud kazetaria hil dute errusiar soldaduek. Gainera, beste berriemaile bat ere zauritu dute Kiev mendebaldean, Irpinen, izan den tiroketan.
2022/03/13 - 21:50
Kazetari estatubatuar bat tiroz hil dute Errusiako tropek Ukrainan
Zibilen ebakuazioaren berri ematen ari zela hil dute Brent Renaud, Irpineko zubian. 51 urteko kazetari estatubatuarrarekin zeuden herritar ukrainar bat eta Juan Arredondo fotokazetaria. Azken hori ospitalera eraman dute, zaurituta.
2022/03/10 - 14:41
Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloketa salatu du Europako Kontseiluak
Erakunde horretan kazetaritzaren eta kazetarien segurtasuna bermatzeko defentsan diharduen plataformak mezu baten bidez esan du otsailaren 28an atxilotu zuela Gonzalez Poloniako kontraespioitza zerbitzuak.
2022/03/09 - 21:53
Pablo Gonzalez kazetariak lagun bati bidalitako audioak argitara atera ditu Publiko egunkariak
Otsailaren hasieran, Ukrainan ere zerbitzu sekretuek, Polonian bezala, Errusiarentzat espioitza egitea leporatu zioten. Momentu horretan, Gonzalezek lagun bati bidalitako audioak argitara atera ditu Publiko egunkariak.
2022/03/08 - 14:05
Leire Lasa: ''Azken hamarkadetako exodo handienaren protagonistak emakumeak eta haurrak dira''
Polonia eta Ukraina arteko mugan egon den bitartean, Leire Lasa kazetaria txundituta geratu da gerratik ihesi doazen emakume ukrainarren adorearekin eta indarrarekin.
2022/03/08 - 13:42
Ane Irazabal: ''Gizonen kasuan ausardia dena, emakumeen kasuan burugabekeria da''
Ane Irazabalen ustez, gero eta gehiago dira aurreiritziak apurtu eta gerrara joaten diren emakume kazetariak. Askotan, emakume kazetari horiek, historio "humanoagoak" kontatzen dituzte.
2022/03/07 - 21:36
Pablo Gonzalezek espetxetik jakinarazi du ondo dagoela eta errugabea dela
Espainiako kontsulak kazetari euskal herritarrekin hitz egin du astelehen honetan. Familia gutun bidez soilik jarri daiteke harremanetan Pablorekin, eta behin-behineko espetxealdia hiru hilabete barru amaitu arte elkar ikusiko ez dutela ziurtzat ematen dute.
2022/03/06 - 18:41
Gerra testigantzak TikToken? Ukrainakoa da aro digitaleko lehen gerra handia
Mundu digitalean ere gertatzen ari den lehen gerra handia da Ukrainakoa. Sare sozialek garrantzia handia hartu dute. Bi adibide: Zelenski presidenteak mendebaldeko herrialdeei dei egiteko erabili ditu eta hedabide errusiarrei jarritako betoa.
2022/03/06 - 18:19
Pablo Gonzalez kazetaria aske uzteko eskatu dute Nabarnizen
Duela sei egun Polonian, Ukrainako mugatik gertu, atxilotu zuten euskal kazetaria. Espainiako enbaxadatik adierazi dutenez, harremanetan jarri dira berarekin, baina, ez familiak ezta abokatuak ere ez dute horren berririk.
2022/03/04 - 22:32
Pablo Gonzalezen abokatuak eta familiak gezurtatu egin dituzte espioitza akusazioak
Zerbitzu sekretuen egoitzatik Reszowko kartzelara eraman dute Pablo Gonzalez, baina han ere ezin du inor ikusi. Abokatuak eta familiak gezurtatu egin dituzte espioitza akusazioak, eta tramiteak arintzeko eskatu dute.
2022/03/04 - 20:56
Pablo Gonzalezen emazteak espioitza akusazioak ukatu ditu: "Zure senarra espioi dela esatea…"
Oihana Goirienak senarraren berri laster izatea espero du, baina egoerak "beldur" ematen dio, akusazio "larriak" direlako, "10 urte arteko" espetxe-zigorra ekar diezaiokeelako.
2022/03/03 - 22:00
Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea: 'Kartzelan egon beharko du epaiketa izan arte, 3 hilabete barru'
Otsailaren 28an, goizean deitu zion Pablo Gonzalezek berak emazteari atxilotu egin zutela eta abokatua jakinaren gainean jartzeko esanez. Geroztik bere berririk ez. Gaur bertan, Poloniako epaile batek behin-behinean espetxeratzeko agindua eman duela jakin du Oihanak.
2022/03/03 - 21:34
Pablo Gonzalez kazetaria behin-behinean espetxeratu dute Polonian, espioitza egotzita
Duela lau egun atxilotu zuen Poloniako Poliziak Ukrainako mugatik hurbil, eta harrezkero inkomunikatuta dago. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Gonzalo Boye abokatuak adierazi du akusazioa "zentzugabea" dela.
2022/03/03 - 15:14
Errusiako komunikabideek debekatuta dute ''gerra'', ''inbasio'' edo ''eraso'' hitzak erabiltzea
Gerraren aurkako protestak ere badira Errusia, baina oso mugatuak, gobernuak oso gogor egiten baitu manifestarien kontra. Azken astean 7.600 lagun atxilotu dituzte.
2022/03/03 - 14:00
Pablo Gonzalezen inkomunikazioa gaur bukatzea espero du sendiak
Polonian atxilotutako kazetariaren emazteak azaldu duenez, Espainiako Gobernua ez da haiekin harremanetan jarri, baina kontsulatura atxiloketaren inguruko "hitzezko komunikazio ofiziala" heldu da.
2022/03/02 - 13:16
Pablo Gonzalezen abokatuak ezin izan du oraindik Polonian atxilotutako kazetariarekin hitz egin
(Jatorrizkoa gaztelaniaz). Gonzalo Boyek salatu duenez, Gonzalezek "atxilotuta eta desagertuta" jarraitzen du, bere lana egiteagatik. Espainiako Gobernuari exijitu dio Poloniako zerbitzu sekretuei berehala askatzeko eskatu diezaiola.
2022/03/01 - 17:20
Pablo Gonzalez kazetariak Polonian atxilotuta jarraitzen du, bere abokatuak salatu duenez
Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak askatzeko eskatu du, "informatzeko eskubidearen urraketa honen" aurrean. Eusko Jaurlaritzak "kezka" adierazi du, eta EH Bilduk arazoa konpontzeko Espainiako Gobernuaren "inplikazio falta" salatu du.
2022/02/28 - 13:59
Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian
Bere abokatuak esan duenez, bere lana egiten ari zenean atxilotu du Poloniako Poliziak. Gonzalez Ukrainako gerraren inguruan informatzen ari zen.
2022/02/14 - 10:18
Hainbat artistak mural bat margotu dute Mexikon, eraildako sei kazetarientzat justizia eskatuz
Artista talde batek mural bat margotu du Mexiko Hiriko Erroma auzoan, aurten hil dituzten sei kazetariengatik justizia eskatzeko eta informatzeko askatasuna exijitzeko.