Kazetaritza
2022/03/04 - 22:32
Pablo Gonzalezen abokatuak eta familiak gezurtatu egin dituzte espioitza akusazioak
Zerbitzu sekretuen egoitzatik Reszowko kartzelara eraman dute Pablo Gonzalez, baina han ere ezin du inor ikusi. Abokatuak eta familiak gezurtatu egin dituzte espioitza akusazioak, eta tramiteak arintzeko eskatu dute.
2022/03/04 - 20:56
Pablo Gonzalezen emazteak espioitza akusazioak ukatu ditu: "Zure senarra espioi dela esatea…"
Oihana Goirienak senarraren berri laster izatea espero du, baina egoerak "beldur" ematen dio, akusazio "larriak" direlako, "10 urte arteko" espetxe-zigorra ekar diezaiokeelako.
2022/03/03 - 22:00
Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea: 'Kartzelan egon beharko du epaiketa izan arte, 3 hilabete barru'
Otsailaren 28an, goizean deitu zion Pablo Gonzalezek berak emazteari atxilotu egin zutela eta abokatua jakinaren gainean jartzeko esanez. Geroztik bere berririk ez. Gaur bertan, Poloniako epaile batek behin-behinean espetxeratzeko agindua eman duela jakin du Oihanak.
2022/03/03 - 21:34
Pablo Gonzalez kazetaria behin-behinean espetxeratu dute Polonian, espioitza egotzita
Duela lau egun atxilotu zuen Poloniako Poliziak Ukrainako mugatik hurbil, eta harrezkero inkomunikatuta dago. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Gonzalo Boye abokatuak adierazi du akusazioa "zentzugabea" dela.
2022/03/03 - 15:14
Errusiako komunikabideek debekatuta dute ''gerra'', ''inbasio'' edo ''eraso'' hitzak erabiltzea
Gerraren aurkako protestak ere badira Errusia, baina oso mugatuak, gobernuak oso gogor egiten baitu manifestarien kontra. Azken astean 7.600 lagun atxilotu dituzte.
2022/03/03 - 14:00
Pablo Gonzalezen inkomunikazioa gaur bukatzea espero du sendiak
Polonian atxilotutako kazetariaren emazteak azaldu duenez, Espainiako Gobernua ez da haiekin harremanetan jarri, baina kontsulatura atxiloketaren inguruko "hitzezko komunikazio ofiziala" heldu da.
2022/03/02 - 13:16
Pablo Gonzalezen abokatuak ezin izan du oraindik Polonian atxilotutako kazetariarekin hitz egin
(Jatorrizkoa gaztelaniaz). Gonzalo Boyek salatu duenez, Gonzalezek "atxilotuta eta desagertuta" jarraitzen du, bere lana egiteagatik. Espainiako Gobernuari exijitu dio Poloniako zerbitzu sekretuei berehala askatzeko eskatu diezaiola.
2022/03/01 - 17:20
Pablo Gonzalez kazetariak Polonian atxilotuta jarraitzen du, bere abokatuak salatu duenez
Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak askatzeko eskatu du, "informatzeko eskubidearen urraketa honen" aurrean. Eusko Jaurlaritzak "kezka" adierazi du, eta EH Bilduk arazoa konpontzeko Espainiako Gobernuaren "inplikazio falta" salatu du.
2022/02/28 - 13:59
Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian
Bere abokatuak esan duenez, bere lana egiten ari zenean atxilotu du Poloniako Poliziak. Gonzalez Ukrainako gerraren inguruan informatzen ari zen.
2022/02/14 - 10:18
Hainbat artistak mural bat margotu dute Mexikon, eraildako sei kazetarientzat justizia eskatuz
Artista talde batek mural bat margotu du Mexiko Hiriko Erroma auzoan, aurten hil dituzten sei kazetariengatik justizia eskatzeko eta informatzeko askatasuna exijitzeko.
2022/02/09 - 15:46
Ane Irazabalek jaso du Alejandro Echevarria Fundazioaren komunikazio balio berrien saria
Anek munduko hainbat tokitan, Ekialde Hurbilean, Afrikan, eta Europan egindako lana goraipatu dute. Batez ere gizartean gertatukoa kontatzeko erakutsi duen konpromisoa azpimarratu dute.
2022/02/05 - 15:47
Bermeoko Itsuki irratiak seinalea eten du 37 urteko ibilbidearen ostean
Azken 12 urteetan bi lagunek eraman dute komunikabidea. Baina diru faltak estututa, ixtera behartuta daude, herritarren zoritxarrerako. Ez dira garai errazak tokiko komunikabideentzat.
2022/02/01 - 15:52
Urtea hasi zenetik lau kazetari hil dituzte Mexikon
Roberto Toledo erreportaria tiroz hil dute Michoacanen, bere lantokiko aparkalekuan.
2022/01/26 - 13:02
Prentsak elkarretaratzea egin du Mexikon, hiru kazetariren heriotza salatzeko
Mexikoko milaka kazetari eta ekintzaile herrialde osoko kaleetara atera dira segurtasun faltagatik protesta egiteko eta agintariei prentsa defendatzea eskatzeko, astebete baino gutxiagoan bi kazetari hil ostean.
2022/01/25 - 09:31
Joe Biden Fox Newseko kazetari bat iraintzen harrapatu dute
Joe Bidenek "puta seme inozoa" deitu dio Peter Doocy kazetariari, azaroan egingo diren hauteskunde legegileetan Estatu Batuetako inflazioa bere alderdiarentzat "oztopo politikoa" izan zitekeela galdetu dionean.
2021/12/21 - 15:05
Lucia Martinez, Pikara Magazine eta Berria, 2021eko Emakunde Sariak
Epaimahaiak "genero-ikuspegia duen komunikazio jarduna" saritu nahi izan du, "unibertsitate-prestakuntzatik hasi eta aplikazio praktikoraino"
2021/12/16 - 14:44
2021ean inoizko berriemaile gehien daude atxilo hartuta munduan
2021ean, gainera, 46 kazetari hil dituzte, nahita, kasurik gehienetan. Azken hogei urtetako kopururik baxuena bada ere, esan nahi du astero-astero kazetari bat hiltzen dutela munduan. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak urteko txostenean jasotako datuak dira.
2021/11/16 - 16:27
"Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta" Joan Mari Torrealdairen hil ondorengo liburua aurkeztu dute
"Egunkaria"k 2003an itxi zuten arte eman zituen urratsak biltzen ditu lanak. 2015ean hasi zen Torrealdai liburua prestatzen, eta ia amaituta zuenean laguntza eskatu zion Joanmari Larrarteri.
2021/11/01 - 18:15
Begoña del Teso: "Gezurti hutsa naiz, baina jendeak gustuko ditu nire elkarrizketak"
Aitortu digu ez dakiela elkarrizketak egiten, iruzurti hutsa dela, baina argi duela bere helburua: "irakurle eta entzuleak ez aspertzea". Begoña del Tesok gezurraren gorazarrea egin digu Euskal Kazetariak jaso berritan: "Gezurra ezinbestekoa da bizitzeko, baita hiltzeko ere"
2021/10/24 - 22:38
EITBk jarraipen berezia egingo dio Glasgown izatekoa den COP26 bilerari
Hodei Arrausi ETBko kazetariak ahalik eta emisio gutxien sortuz egingo du Glasgowra bidaia, COP26 bileraren inguruan informatzeko. Bizikletaz, trenez eta ferryz egingo du datorren larunbatean abiatuko den eta hamar egunekoa aurreikusten den bidaia.