Kazetaritza
2021/10/21 - 12:33
Emakume talde baten protestaren berri ematen ari ziren kazetariei eraso egin diete talibanek
Emakumeen eskubideen aldeko martxa baten berri ematen ari ziren kazetariak kolpatu dituzte talibanek Afganistango hiriburuan.
2021/10/20 - 13:36
Kazetarientzat ere egun historikoa izan zen 2011ko urriaren 20a
Enekoitz Esnaola, Ander Arzak eta Martxelo Otamendik erredakzioan bizi izan zuten ETAren jardunaren amaieraren iragarpena. Une horretan bizi izandakoa kontatu digute.
2021/09/29 - 22:50
David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketak ikertuko ditu Auzitegi Nazionalak
David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra Burkina Fason hil zituzten, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.
2021/09/22 - 12:13
France Bleuko sei langile baztertu dituzte, jazarpen matxistak egin dituztelakoan
Amaia Cazenave kirol kazetariak lanean jazarpenak jasan zituela salatu zuen dokumental batean, eta Radio Franceko zuzendaritzak barne ikerketa bat abiatu du.
2021/09/11 - 16:21
Bolivar Arellano argazkilariak I-11ko hainbat irudi hartu zituen, duela 20 urte
Gogorrena, Amaia Uribe EITB Mediako kazetariari esan dionez, Dorre Bikietatik jauzi egin zuten pertsonen argazkiak hartzea izen zen.
2021/09/09 - 22:40
Kabulgo protestetan atxilotutako kazetariek jasandako torturak erakutsi dituzte
Taqui Daryabi eta Neamat Naghi kazetariak asteartean atxilotu zituzten talibanek, Gobernuaren aurkako protesten berri ematen ari zirenean. Zortzi soldaduk kableekin eta makilekin jipoitu zituztela salatu dute.
2021/09/08 - 18:38
Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak Afganistanen sartzea lortu du
Kabuletik informatzeko bisa duen berriemaile gutxietako bat da. Lehen konexioan, talibanek osatu berri duten gobernuari buruz eta hiriburuan topatutako giroari buruz hitz egin digu.
2021/09/08 - 12:57
Luis del Olmo bilbotar ilustratzailea zendu da
Bilbotar kazetari eta marrazkilariak Don Celes pertsonaia sortu zuen. 99 urte zituela hil da, "El Correo" egunkariak iragarri duenez.
2021/09/03 - 18:28
Olatz Vazquez kazetaria eta argazkilaria zendu da
27 urteko bizkaitarra minbiziaren aurkako eredua bilakatu zen bere esperientzia sare sozialen bitartez erakutsi ostean.
2021/08/22 - 13:34
"Hedabideek indarkeria matxistari eta matxismoari buruzko kontaketa kritikoa egiteko erantzukizuna dute"
Irantzu Varela kazetariak komunikabideetan ikuspuntu feminista falta dela aipatu du, Rocio Carrascoren dokumentala abiapuntu hartuta; eta gabezia horrek indarkeria matxistari buruzko gizartearen pertzepzioan eragina duela adierazi du.
2021/08/19 - 16:41
Monica Bernabek zortzi urtez egin zuen lan Afganistanen
Monica Bernabek gertutik ezagutzen du Afganistanek bizi duen egoera gogorra. Espainiako Gobernuari pertsonalki hainbat emakume Afganistandik ateratzeko eskatu dio.
2021/08/14 - 13:34
Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da
Martinez Odriozola EHUko kazetaritza irakaslea eta Pikara Magazine aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Horrez gain, Euskal Kazetarien Elkargoko presidente izendatu zuten.
2021/08/02 - 01:22
Indarkeria matxistaren berri ematea bezain garrantzitsua da informazioa emateko modua
Askotan, informazio hauen trataerak eta erabilitako terminologiak biktimaren lekukotza ezbaian jarri eta aurreiritziak betikotzen dituztela ohartarazi dute adituek.
2021/05/25 - 09:05
Protasevitx kazetaria Minskeko kartzela batean dagoela baieztatu du Bielorrusiak
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean, osasunez ondo dagoela eta tratu egokia jaso duela adierazi du. Hala ere, hitz horiek presiopean esandakoak direla salatu du Bielorrusiako oposizio buruak.
2021/05/25 - 00:58
Atxilotutako kazetariak ondo dagoela adierazi du, sareetan zabaldutako bideo batean
Roman Protasevitx kazetari bielorrusiarra agertzen den bideo bat zabaldu dute sare sozialetan. Kazetariak makillajea izango luke aurpegiko lesioak eta sudur hautsia disimulatzeko.
2021/05/16 - 13:45
Andrea Momoitio: "Nolabaiteko erreparoa dago bollera mari-mutila irudikatzeko"
Andrea Momoitio kazetariak "lesbiana bizitzeko eta izateko dauden modu guztiak aitortzen dituen ikusgarritasuna" aldarrikatu behar dela adierazi du.
2021/05/10 - 17:15
Nafarroako Unibertsitateak Luka Brajnovic Saria eman dio David Beriain kazetariari
Euren ibilbide profesionalean gizarte-balioen eta pertsonen duintasunaren alde lan egin duten komunikatzaileei ematen dieten saria da.
2021/05/07 - 14:01
Kontzientzia sortzen duten argazkilariei gorazarre, Donostian
Okendo Kultur Etxeak gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei eskainitako erakusketa paratu du.
2021/05/05 - 16:06
Prentsa
Koronabirusak jota utzi ditu lehendik ere arazo latzak zituzten komunikabideak, eta oso gutxi dira galerarik gabe eguneroko lanari eutsi diezaioketenak.
2021/05/03 - 13:03
''Gaur, inoiz baino gehiago, egin dezagun informazioa guztion ondasun''
Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Egunean Euskal Kazetarien Elkarteak egindako bideoa, komunikabide desberdinetako kazetarien parte-hartzearekin.