Kazetaritza
2021/05/01 - 01:25
Roberto Fraileren eta David Beriainen hilotzak iritsi dira helmugara
Valdespino Ceron herrian (Leon) hobiratuko dute kazetari bizkaitarra. David Beriainen gorpua, berriz, Artaxoara iritsi da eta txaloka jaso dute.
2021/04/30 - 11:32
David Beriainen eta Roberto Fraileren gorpuak Madrilera heldu dira
Burkina Fason hildako bi kazetarien gorpuak ekartzeaz arduratu den Espainiako Armadaren hegazkina Torrejon de Ardozeko aire-basera iritsi da.
2021/04/29 - 23:32
Merezimenduaren Domina emango die Espainiako Gobernuak Beriaini eta Fraileri
Burkina Fason eraildako bi kazetarien hilotzak ostiral goizean iritsiko dira Madrilera, Atzerri Ministerioak iragarri duenez.
2021/04/29 - 15:44
Nafarroako Parlamentuak David Beriain eta Roberto Fraile gogoratu ditu
Unai Hualde Legebiltzarreko presidenteak ordezkatzen duen "erakundearen eta gizartearen elkartasuna eta aitortza" helarazi die familiei.
2021/04/29 - 12:22
Eusko Legebiltzarrak Burkina Fason hildako kazetariak gogoratu ditu
Legebiltzarkideek minutu bateko isilunea egin dute Rory Young kooperatzailearekin batera Burkina Fason erahildako David Beriain eta Roberto Fraileren omenez.
2021/04/29 - 11:20
Espainiako Gobernuak aurreikusi du ostiralean iritsiko direla kazetarien gorpuak
David Beriainen eta Roberto Fraileren hilotzak bart heldu dira Burkina Fasoko hiriburura, eta bertatik Defentsa Ministerioaren hegazkin batean ekarriko dituzte etxera.
2021/04/28 - 22:43
Artaxoako bizilagunek elkarretaratze isila egin dute bi kazetarien hilketa gaitzesteko
David Beriainen herrian, Artaxoan, hiru dolu egun deitu dituzte eta gaur bizilagunek elkarretaratze isila egin dute, eraildako kazetariaren familia bertan zela.
2021/04/28 - 22:36
Mayte Carrasco kazetaria: 'Inork egon nahi ez zuen tokian zeuden'
Gervasio Sanchez eta Mayte Carrasco kazetariekin hitz egin dugu David Beriainen eta Roberto Fraileren inguruan.
2021/04/28 - 22:30
Beriain eta Fraile kazetarien gorpuak ostiralean ekarriko dituzte Burkina Fasotik
David Beriainen eta Roberto Fraileren hilotzak bart heldu dira Burkina Fasoko hiriburura, eta bertatik Defentsa Ministerioaren hegazkin batean ekarriko dituzte etxera.
2021/04/28 - 22:10
Nafarroako Unibertsitatean hilketak salatu dituzte minutu bateko isilunearekin
Beriain ondo ezagutzen dute unibertsitatean, bertan lizentziatu baitzen 1999an. Harrezkero, kazetariak fakultatearekin izan duen harremana oso estua izan da.
2021/04/28 - 16:43
Gervasio Sanchez: "Sasoi txarrak dira bere kabuz dabiltzan kazetarientzat"
Munduan bere kontura dabiltzan kazetariak gero eta baztertuago daudela komunikabideetan esan dio EITB Mediari Gervasio Sanchez kazetariak.
2021/04/28 - 16:39
David Beriainen eta Roberto Fraileren konpromisoa azpimarratu du familien bozeramaileak
Mikrofonoa eta kamera bezala, arriskua ere lanaren parte zela jakin arren, David Beriain eta Roberto Fraileren hilketak jota utzi ditu bi kazetarien familiak.
2021/04/28 - 14:51
EITB Mediako langileek David Beriain eta Roberto Fraile gogoratu dituzte
EITB Mediaren egoitza guztietako langileek minutu bateko isilunea egin dute 12:30ean, David Beriain eta Roberto Fraile Burkina Fason hildako kazetariak gogoratzeko.
2021/04/28 - 11:34
Alfonso Bauluz: "Burkina Fasoko agintariek eraso terroristatzat hartu dute"
Burkina Fason hildako David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien senideen bozeramaileak erasoa nola gertatu zen azaldu du. Agintariek "ez dute argitu nor izan den".
2021/04/28 - 11:12
Tristura nagusi da Artaxoan, David Beriainen heriotzagatik
Artaxoako udaletxeko banderak haga erdian daude eta hiru dolu-egun ezarri dituzte. Bizilagunak triste daude herrikidearen heriotzagatik.
2021/04/28 - 00:50
David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetariak hil dituzte Burkina Fason
Identifikatu gabeko talde armatu batek hil ditu, ehiza ilegalari buruzko dokumental bat filmatzen ari zirela.
2021/04/27 - 23:39
Atsekabe mezuak Fraileren eta Beriainen heriotzagatik
Euskal kazetarien heriotzaren aurrean, sare sozialak elkartasun mezuz bete dira, eta kazetari nafarraren eta bizkaitarraren lana goraipatu dute askok.
2021/04/27 - 22:49
Sei kazetari eta lau kolaboratzaile erail dituzte munduan aurten dagoeneko
2020an 50 izan ziren. Bestalde, kartzelan 400 komunikatzaile daude eta % 35 igo da kazetari atxilotuen kopurua azken urtean, Mugarik Gabeko Erreportariak Elkartearen arabera.
2021/04/27 - 22:44
Artaxoan eta Barakaldon, Beriain eta Fraileren jaioterrietan, samina da nagusi
David Beriain kazetaria oso ezaguna da herrian eta 2015ean txupinazoa bota zuen.
2021/04/27 - 22:35
Mikel Ayestaranek horrela gogoratzen ditu David Beriain eta Roberto Fraile
Mikel Ayestaran lankideak Roberto Frailerekin ordu luzeak pasa ditu lanean munduko hainbat tokitan. Honela gogoratu du berak Barakaldoko kameraria.