2021ean inoizko berriemaile gehien daude atxilo hartuta munduan
Guztira 46 kazetari (42 gizon eta 4 emakume) hil dituzte 2021ean munduan lanean ari zirela. Azken 20 urteetako daturik baxuena da hori, Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) urteko txostenaren aurkezpenean gaur adierazi dutenez.
Hala ere, kartzelan dauden erreportarien kopuruak marka hautsi du, 2021ean % 20 igo baita atxilo dauden kazterien zenbatekoa, aurreko urtearekin alderatuta. 488 dira gaur egun espetxean, horietako 60 emakumeak dira; beste 65 berriemailea bahituta daude eta bi desagertuta daude.
RSFk azpimarratu du 1995ean urteko balantzea egiten hasi zirenetik, "inoiz" ez dela izan hain handia atxikitako kazetarien kopurua. Arrazoien artean aipatu dute, Myanmarreko egoera, izan ere, otsailaren 1eko estatu kolpearen ostean, batzorde militar bat sortu zen han; Bielorrusian, Alexander Lukashenkoren berrautaketaren ondoriozko errepresioa ere aipatu dute; bai eta Txinan, Hong Kongen kontrola "areagotu" izana ere.
Hala, Txinak bosgarren urtez jarraian "munduko kazetarien kartzelarik handiena" izaten jarraitzen duela azaldu dute, 127 kazetari daude han espetxean. Atzetik, Myanmar (53), Vietnam (43), Bielorrusia (32) eta Saudi Arabia (31) daude.
Txina da, gainera, emakume gehien kartzelatzen dituen herrialdea; gaur egun, 19 emakume kazetari daude kartzelan. Myanmarren bederatzi emakume daude kartzelan, lau Vietnamen eta hiru Iranen.
RSFk Zhan Zhan kazetari txinatarraren egoera nabarmen du, 2021eko RSF saria jaso duena. 2020ko maiatzaren 14tik kartzelan dago, lau urtera kondenatuta; Arriskuan du bizia, Zhan-ek, gose greba partzialari ekin baitzion epaiaren aurka protesta egiteko eta egoera kritikoan dago. Urriaren amaieran, 40 kg-ko pisua zuen (1,77m neurtzen du), ezin zen mugitu, ezta burua laguntzarik gabe garbitu ere.
"Arbitrarioki espetxeratutako profesionalen datu oso altu horiek munduan diktadurek izan duten gorakadaren isla, krisi pilaketaren eta erregimen horien eskrupulu faltaren isla dira", azaldu du Christophe Deloire RSFko idazkari nagusiak.
"Agian, indar harremanen esparru geopolitiko berri baten emaitza ere badira, erregimen autoritarioek ez baitute errepresioa mugatzeko presio nahikorik jasaten", adierazi du Deloirek, RSFk bere webgunean argitaratutako txostenaren arabera.
Kazetari bat hiltzen dute astero
Bestalde, 2003tik lehen aldiz 50etik beherakoa da hildako kazetarien kopurua, eta hori "gatazka armatuen intentsitate txikiagatik" eta "prentsa askatasunaren aldeko erakundeen mobilizazioagatik (RSF, esaterako)" izan dela uste dute.
Hala ere, RSFk azpimarratu du zifra horrek erakusten duela kazetari bat hiltzen dutela astero munduan bere lanidean aritzeagatik, eta gogorarazi du, dituzten datuen arabera, hil aurretik seinalatuak izan zirela kazetari horiek.
Ildo horretan, azken urtean kazetari gehien hil dituzten herrialdea Mexiko dela esan du, zazpi kazetari erail dituzte han aurten; Afganistanen sei (horietako hiru emakumeak). Indian eta Yemenen, aldiz, launa kazetari hil dituzte.
Erakundeak azpimarratu duenez, bost kazetaritik hiru ofizialki gerran ez dauden herrialdeetan hil dituzte, eta Europar Batasunean (EB) ere, kazetaritzan aritzeko munduko gunerik seguruena zena, eragina izan du kazetarienganako jazarpenak.
Gatazkan dauden zonaldeetan hildako kazetarien artean David Beriain eta Roberto Fraile daude, Burkina Fasoko ekialdeko ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat egiten ari zirela erailak. Danish Siddiqui argazkilari indiarra, 2018ko Pulitzer Saria irabazi zuena eta talibanek Afganistanen egindako eraso batean hil zutena ere aipatu dute.
Bahituei dagokienez, kopurua % 3 igo da 2020tik, eta 65 dira gaur egun (60 tokikoak eta bost atzerritarrak). Sirian daude kazetari bahitu gehien (44). Atzetik, Irak (11), Yemen (9) eta Mali daude, azken honetan bahiturik dute Olivier Dubois kazetaria.
Estatu Islamikoa da bahiketa horien erantzule nagusia (28 kasutan), hau da, % 40 baino gehiago mundu mailan. Azkenik, bi kazetari desagertuta daude, Jorge Moltzin Centlal eta Pablo Felipe Romero mexikarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.