Kazetaritza
2022/02/09 - 15:46
Ane Irazabalek jaso du Alejandro Echevarria Fundazioaren komunikazio balio berrien saria
Anek munduko hainbat tokitan, Ekialde Hurbilean, Afrikan, eta Europan egindako lana goraipatu dute. Batez ere gizartean gertatukoa kontatzeko erakutsi duen konpromisoa azpimarratu dute.
2022/02/05 - 15:47
Bermeoko Itsuki irratiak seinalea eten du 37 urteko ibilbidearen ostean
Azken 12 urteetan bi lagunek eraman dute komunikabidea. Baina diru faltak estututa, ixtera behartuta daude, herritarren zoritxarrerako. Ez dira garai errazak tokiko komunikabideentzat.
2022/02/01 - 15:52
Urtea hasi zenetik lau kazetari hil dituzte Mexikon
Roberto Toledo erreportaria tiroz hil dute Michoacanen, bere lantokiko aparkalekuan.
2022/01/26 - 13:02
Prentsak elkarretaratzea egin du Mexikon, hiru kazetariren heriotza salatzeko
Mexikoko milaka kazetari eta ekintzaile herrialde osoko kaleetara atera dira segurtasun faltagatik protesta egiteko eta agintariei prentsa defendatzea eskatzeko, astebete baino gutxiagoan bi kazetari hil ostean.
2022/01/25 - 09:31
Joe Biden Fox Newseko kazetari bat iraintzen harrapatu dute
Joe Bidenek "puta seme inozoa" deitu dio Peter Doocy kazetariari, azaroan egingo diren hauteskunde legegileetan Estatu Batuetako inflazioa bere alderdiarentzat "oztopo politikoa" izan zitekeela galdetu dionean.
2021/12/21 - 15:05
Lucia Martinez, Pikara Magazine eta Berria, 2021eko Emakunde Sariak
Epaimahaiak "genero-ikuspegia duen komunikazio jarduna" saritu nahi izan du, "unibertsitate-prestakuntzatik hasi eta aplikazio praktikoraino"
2021/12/16 - 14:44
2021ean inoizko berriemaile gehien daude atxilo hartuta munduan
2021ean, gainera, 46 kazetari hil dituzte, nahita, kasurik gehienetan. Azken hogei urtetako kopururik baxuena bada ere, esan nahi du astero-astero kazetari bat hiltzen dutela munduan. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak urteko txostenean jasotako datuak dira.
2021/11/16 - 16:27
"Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta" Joan Mari Torrealdairen hil ondorengo liburua aurkeztu dute
"Egunkaria"k 2003an itxi zuten arte eman zituen urratsak biltzen ditu lanak. 2015ean hasi zen Torrealdai liburua prestatzen, eta ia amaituta zuenean laguntza eskatu zion Joanmari Larrarteri.
2021/11/01 - 18:15
Begoña del Teso: "Gezurti hutsa naiz, baina jendeak gustuko ditu nire elkarrizketak"
Aitortu digu ez dakiela elkarrizketak egiten, iruzurti hutsa dela, baina argi duela bere helburua: "irakurle eta entzuleak ez aspertzea". Begoña del Tesok gezurraren gorazarrea egin digu Euskal Kazetariak jaso berritan: "Gezurra ezinbestekoa da bizitzeko, baita hiltzeko ere"
2021/10/24 - 22:38
EITBk jarraipen berezia egingo dio Glasgown izatekoa den COP26 bilerari
Hodei Arrausi ETBko kazetariak ahalik eta emisio gutxien sortuz egingo du Glasgowra bidaia, COP26 bileraren inguruan informatzeko. Bizikletaz, trenez eta ferryz egingo du datorren larunbatean abiatuko den eta hamar egunekoa aurreikusten den bidaia.
2021/10/21 - 12:33
Emakume talde baten protestaren berri ematen ari ziren kazetariei eraso egin diete talibanek
Emakumeen eskubideen aldeko martxa baten berri ematen ari ziren kazetariak kolpatu dituzte talibanek Afganistango hiriburuan.
2021/10/20 - 13:36
Kazetarientzat ere egun historikoa izan zen 2011ko urriaren 20a
Enekoitz Esnaola, Ander Arzak eta Martxelo Otamendik erredakzioan bizi izan zuten ETAren jardunaren amaieraren iragarpena. Une horretan bizi izandakoa kontatu digute.
2021/09/29 - 22:50
David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketak ikertuko ditu Auzitegi Nazionalak
David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra Burkina Fason hil zituzten, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.
2021/09/22 - 12:13
France Bleuko sei langile baztertu dituzte, jazarpen matxistak egin dituztelakoan
Amaia Cazenave kirol kazetariak lanean jazarpenak jasan zituela salatu zuen dokumental batean, eta Radio Franceko zuzendaritzak barne ikerketa bat abiatu du.
2021/09/11 - 16:21
Bolivar Arellano argazkilariak I-11ko hainbat irudi hartu zituen, duela 20 urte
Gogorrena, Amaia Uribe EITB Mediako kazetariari esan dionez, Dorre Bikietatik jauzi egin zuten pertsonen argazkiak hartzea izen zen.
2021/09/09 - 22:40
Kabulgo protestetan atxilotutako kazetariek jasandako torturak erakutsi dituzte
Taqui Daryabi eta Neamat Naghi kazetariak asteartean atxilotu zituzten talibanek, Gobernuaren aurkako protesten berri ematen ari zirenean. Zortzi soldaduk kableekin eta makilekin jipoitu zituztela salatu dute.
2021/09/08 - 18:38
Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak Afganistanen sartzea lortu du
Kabuletik informatzeko bisa duen berriemaile gutxietako bat da. Lehen konexioan, talibanek osatu berri duten gobernuari buruz eta hiriburuan topatutako giroari buruz hitz egin digu.
2021/09/08 - 12:57
Luis del Olmo bilbotar ilustratzailea zendu da
Bilbotar kazetari eta marrazkilariak Don Celes pertsonaia sortu zuen. 99 urte zituela hil da, "El Correo" egunkariak iragarri duenez.
2021/09/03 - 18:28
Olatz Vazquez kazetaria eta argazkilaria zendu da
27 urteko bizkaitarra minbiziaren aurkako eredua bilakatu zen bere esperientzia sare sozialen bitartez erakutsi ostean.
2021/08/22 - 13:34
"Hedabideek indarkeria matxistari eta matxismoari buruzko kontaketa kritikoa egiteko erantzukizuna dute"
Irantzu Varela kazetariak komunikabideetan ikuspuntu feminista falta dela aipatu du, Rocio Carrascoren dokumentala abiapuntu hartuta; eta gabezia horrek indarkeria matxistari buruzko gizartearen pertzepzioan eragina duela adierazi du.