Kazetaritza
2021/04/28 - 16:43
Gervasio Sanchez: "Sasoi txarrak dira bere kabuz dabiltzan kazetarientzat"
Munduan bere kontura dabiltzan kazetariak gero eta baztertuago daudela komunikabideetan esan dio EITB Mediari Gervasio Sanchez kazetariak.
2021/04/28 - 16:39
David Beriainen eta Roberto Fraileren konpromisoa azpimarratu du familien bozeramaileak
Mikrofonoa eta kamera bezala, arriskua ere lanaren parte zela jakin arren, David Beriain eta Roberto Fraileren hilketak jota utzi ditu bi kazetarien familiak.
2021/04/28 - 14:51
EITB Mediako langileek David Beriain eta Roberto Fraile gogoratu dituzte
EITB Mediaren egoitza guztietako langileek minutu bateko isilunea egin dute 12:30ean, David Beriain eta Roberto Fraile Burkina Fason hildako kazetariak gogoratzeko.
2021/04/28 - 11:34
Alfonso Bauluz: "Burkina Fasoko agintariek eraso terroristatzat hartu dute"
Burkina Fason hildako David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien senideen bozeramaileak erasoa nola gertatu zen azaldu du. Agintariek "ez dute argitu nor izan den".
2021/04/28 - 11:12
Tristura nagusi da Artaxoan, David Beriainen heriotzagatik
Artaxoako udaletxeko banderak haga erdian daude eta hiru dolu-egun ezarri dituzte. Bizilagunak triste daude herrikidearen heriotzagatik.
2021/04/28 - 00:50
David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetariak hil dituzte Burkina Fason
Identifikatu gabeko talde armatu batek hil ditu, ehiza ilegalari buruzko dokumental bat filmatzen ari zirela.
2021/04/27 - 23:39
Atsekabe mezuak Fraileren eta Beriainen heriotzagatik
Euskal kazetarien heriotzaren aurrean, sare sozialak elkartasun mezuz bete dira, eta kazetari nafarraren eta bizkaitarraren lana goraipatu dute askok.
2021/04/27 - 22:49
Sei kazetari eta lau kolaboratzaile erail dituzte munduan aurten dagoeneko
2020an 50 izan ziren. Bestalde, kartzelan 400 komunikatzaile daude eta % 35 igo da kazetari atxilotuen kopurua azken urtean, Mugarik Gabeko Erreportariak Elkartearen arabera.
2021/04/27 - 22:44
Artaxoan eta Barakaldon, Beriain eta Fraileren jaioterrietan, samina da nagusi
David Beriain kazetaria oso ezaguna da herrian eta 2015ean txupinazoa bota zuen.
2021/04/27 - 22:35
Mikel Ayestaranek horrela gogoratzen ditu David Beriain eta Roberto Fraile
Mikel Ayestaran lankideak Roberto Frailerekin ordu luzeak pasa ditu lanean munduko hainbat tokitan. Honela gogoratu du berak Barakaldoko kameraria.
2021/04/27 - 22:28
'Kazetaritza norbaitek jakin nahi ez duena kontatzea da, gainerakoa propaganda da'
Gatazka armatuak, Italiako mafiak, narkotrafikoa… gai ilun eta ezezagunetan murgildu izan da Beriain. Kazetari nafarra jakitun zen, errealitate horiek publikoari helarazteak arrisku handia zekarrela.
2021/04/27 - 20:24
Beriain eta Fraile, eskarmentu handiko erreportariak herrialde gatazkatsuetan
David Beriainek Sudango, Kongoko edo Libiako gatazken berri eman zuen eta FARC gerrillari edo nazioarteko droga trafikoari buruzko dokumentalak grabatu zituen.
2021/04/20 - 19:22
Kazetaritza ere gaixotu egin da mundu osoan covid-19 urtean
Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak kazetaritzaren egoerari eta prentsa askatasunari buruz plazaratutako urteko txostenaren arabera, kazetaritza erabat edo partzialki blokeatuta dago munduko % 75ean.
2021/04/20 - 16:02
Askatasun adierazpena urratzeko aitzakia bihurtu da pandemia hainbat herrialdetan
Egoera oso kezkagarria da Brasilen. Bolsonaro presidenteak kazetarien aurka eginiko adierazpen eta irainek, prentsa askatasuna kolokan jarri dute.
2021/04/15 - 21:52
World Press Photo 2021
Banatu dituzte 2021eko Word Press Photo sariak, argazki kazetaritzaren sari nagusiak. Irabazlea, nola ez, koronabirusarekin lotutako argazki bat izan da, Mads Nissenena.
2021/04/15 - 17:16
Aitor Garmendia euskal argazkilariaren lana saritu dute World Press Photon
Ingurumen ataleko hirugarren saria eraman du “Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe” bere sailak.
2021/03/19 - 13:09
'The New York Times' egunkariak "txapela" hitza erabili du, lehen aldiz
AEBko egunkariak erreportajea egin du Realaren golen berri emateko suziriak botatzen dituen jarraitzailearen inguruan, eta testuan euskarazko berba erabili du estreinakoz.
2021/03/11 - 12:06
Aitor Garmendia argazkilaria, World Press Photo sarietarako izendatuta
Euskal argazkilariak Espainiako txerri haztegietan egindako argazki sorta nazioarteko sariaren Ingurumen ataleko saria irabazteko aukeratuen artean dago.
2021/03/10 - 18:31
Mikel Agirre hil da, EITBko lehen korrespontsala nazioartean
Mikel Agirre Amantegi Belgikan jaio zen eta 1995era arte aritu zen Bruselan EITBko berriemaile gisa.
2021/03/10 - 12:37
Thailandiako lehen ministroak kazetari batzuk ''desinfektatu'' ditu galdera batengatik
Lehen ministroari hiru ministerio-posturen berritzeari buruzko galdera ez zitzaion gustatu. Hori ez dutela galdetu behar adierazi ondoren, esprai desinfektatzailea hartu eta kazetariei bota die.