Kazetaritza
2021/03/09 - 19:41
Pepe Rei ikerketa kazetaria hil da
Gipuzkoako enpresariekin eta Intxaurrondoko kuartelarekin lotutako droga-trafikoaren inguruan egindako ikerketengatik egin zen bereziki ezagun 'Egin' egunkarian.
2021/03/08 - 12:24
Internet da emakume kazetarientzako lekurik arriskutsuena
Emakumeen Eguna dela-eta Mugarik Gabeko Erreportariek egindako txosten baten arabera, emakumezko kazetarien % 73 eremu birtualean sentitzen dira bereziki mehatxatuta, erredakzioetan baino gehiago.
2021/02/27 - 00:04
Saudi Arabiako printze oinordekoak agindu zuen Khashoggiren hilketa, AEBren arabera
Saudi Arabiako Gobernuak errefusatu egin du "erabat" AEBko inteligentzia zerbitzuek kaleratutako txostena.
2021/02/22 - 13:25
"Eskerrak bakar batek jo ninduen. Guztiak nahasiz gero, okerragoa izango zen"
Pablo Haselen alde Bilbon egindako manifestazioaren ostean erasotu zuten Deiako fotokazetariak azaldu duenez, kaputxadunak "manifestazioaren parte" ziren. Dena dela, ez du salaketarik jarriko.
2021/02/22 - 12:58
Kazetarien Elkargoak Bilbon argazkilari bati egindako erasoa gaitzetsi du
Erreportari grafiko bat bere lana egiten ari zen, Haselen espetxeratzearen kontrako protestetan edukiontziak erre izanaren argazkiak ateratzen, pertsona batek buruan kolpe bat eman zionean.
2021/02/09 - 09:56
Gutxienez bi kazetari zauritu dituzte Haitin, manifestazio batean
Gutxienez bi kazetari haitiar zauritu dira Port-au-Prince hirian, oposizioak egindako protesta batean.
2020/12/29 - 15:58
50 kazetari hil eta 400 kartzelatu dituzte aurten munduan
Kazetari gehienak gatazka armaturik gabeko herrialdeetan hil dituzte Mugarik Gabeko Kazetarien Erakundeak egindako txosten baten arabera.
2020/12/22 - 23:33
Euskal kazetariek Zigor Aldama saritu dute
Ekialde Ertaineko berriemaileak Euskal Kazetariak 2020 saria jaso du, covid-19aren pandemiaz egindako estaldura dela eta.
2020/11/26 - 22:02
Rikardo Arregi kazetaritza eta komunikazio sariak banatu dira Andoainen
Arantxa Arzak eta Felix Zubiak Euskadi Irratiko “osasun etxea” irratsaioagatik irabazi dute kazetaritza saria. Komunikazio arloko saria, berriz, “Egunean behin “ jokoarentzat izan da.
2020/11/15 - 19:47
Angel Mari Unzueta hil da, euskarazko irratigintzaren aitzindarietako bat
Gainera, Bilboko Elizbarrutiko bikario jeneral ohiak bake eta bizikidetzarekin konpromisoa agertu zuen.
2020/10/16 - 22:58
Zigor Aldama, Euskal Kazetarien Elkarteko eta Elkargoko 'Euskal Kazetariak' sariduna
Euskal osasungitzako kolektiboa, Rosa Maria Calaf, Jose Manuel Alonso, Luis Calabor, Mikel Lopez Iturriaga eta Gorka Belamendia dira gainerako sarituak.
2020/10/03 - 19:16
Jose Maria Calleja kazetaria zena omendu du Covitek
Consuelo Ordoñezek Mikel Calleja semeari eman dio XIX. Nazioarteko Covite Saria. Semeak gogorarazi du Calleja "ETAren terrorismoaren aurka egon zela gutxiengo absolutu egoeran".
2020/09/17 - 11:13
'Pikara Magazine' aldizkariaren aurkako eraso matxista salatu du Europako Kontseiluak
Ohar batean adierazi duenez, "aurten erredakzio horretako berriemaileei mehatxu egin dieten laugarren aldia da". Testuinguru horretan, taldeak gertatutakoa salatu duela gaineratu du.
2020/09/02 - 11:40
"Charlie Hebdo"k Mahomaren karikatura argitaratu du berriz ere, epaiketa dela eta
2015ean astekari satirikoaren aurka egindako atentatuaz geroztik, bost urte igaro diren honetan, terroristen konplizeen aurkako epaiketen hasiera aitzakia hartuta argitaratu nahi izan dute berriz ere.
2020/08/26 - 12:04
Venezuelako bi poliziaburu atxilotzeko agindu dute, bi kazetari hiltzeagatik
"Ekintzen egile materialen delitu-ekintzak babestu zituzten, eta deuseztasun-akta akastunak egin eta sinatu zituzten, egiazkotasunik ez zutelako", gaineratu du Venezuelako fiskal nagusiak.
2020/08/25 - 15:40
"Prentsa askatasuna mugatzea" egotzi diote Eusko Legebiltzarrari fotokazetariek
Eusko Legebiltzarrean akreditatutako fotokazetariek kritikatu egin dute Legegileen estaldura "soilik euren zerbitzuek" gauzatzeko erabakia.
2020/08/24 - 11:54
Bolsonarok kazetari bati mehatxu egin dio: “Ukabilkadez beteko zaitut”
Bolsonarok kazetari bati mehatxu egin dio 2011 eta 2016 artean Queirozek Michelle Bolsonaro emazteari egindako transferentziengatik galdetu ostean.
2020/08/20 - 13:40
Bilbo, inbertsioa erakartzeko munduko seigarren hiria, 'Financial Times'en arabera
Britainia Handiko talde editorialak mundu osoko hirien indargune ekonomikoak, enpresa-ehuna eta finantza-gaitasunak aztertu ditu zerrenda egiteko.
2020/08/11 - 11:19
'The New York Times'ek 20 urte barru ez du paperezko ediziorik izango
900.000 pertsona baino gehiago daude egunkariaren paperezko ediziora harpidetuta. Horri esker, egunkaria asteko zazpi egunetan inprima daiteke iragarkirik gabe eta irabaziak lortu.
2020/08/03 - 10:21
Joan Mari Torrealdairen aldeko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Usurbilen
Torrealdai ostiralean hil zen, 77 urte zituela. Asteburuan, jende ugari hurbildu da herriko beilatokian jarritako hil kaperara, azken agurra ematera.