Kazetaritza

2022/10/25 - 16:45
Pablo Gonzalezen kasuan gehiago inplikatzeko eskatu diote 150 kazetarik eta legelarik Espainiako Gobernuari
Madrilen, 150etik gora kazetari eta legelarik babestutako gutun bat eraman dute Atzerri ministeriora, Pablo Gonzalezen kasuan esku hartzeko eskatuz. Poloniak atxilotuta daukan kazetariaren egoera erabat bidegabea dela salatzeaz gain, Gonzalez lehenbailehen Espainiaratzea eskatu dute.

2022/10/14 - 20:10
Pablo Gonzalezek jaso du Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dute Gonzalez inkomunikazio erregimenean dagoela Polonian espetxeratuta eta oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak.

2022/10/07 - 23:01
Errusiarren esku dauden guneetan informatzearen arriskua
Ukrainako gerran irekitako beste fronte bati erreparatu nahi diogu: komunikabideen borrokari. Kiev eta Moskuren arteko propaganda-pultsua gorenean dago, eta itzalpean, proiektuak sortzen ari dira Errusiak okupatutako eremuetan ukrainarrei informazioa gerturatzeko. Lan arriskutsua garaiotan.
2022/10/01 - 17:12
Ander Landaburu kazetaria hil da
Kazetaria Algortan hil da minbiziak jota, 77 urte zituela. Parisen jaioa, Agirre lehendakariaren erbesteko lehendakariorde izandakoaren semea zen, eta Gorka Landaburu kazetariaren anaia. Triple A talde eskuindarraren eta ETAren mehatxu zuzenak jaso zituen, eta alde egin behar izan zuen.
2022/10/01 - 16:09
Ander Landaburu kazetaria hil da, 77 urte zituela
Komunikatzaileak EITB taldeko hainbat irrati eta telebista saiotan parte hartu izan zuen.
2022/09/27 - 17:00
Poloniako Justiziak atzera bota du berriro atxiloaldia luzatzearen aurka Pablo Gonzalezek jarritako helegitea
Otsailaren 28an atxilotu zuten euskal kazetaria Polonian, Ukrainako gerrari buruzko informazioa lantzen ari zela.
2022/09/25 - 16:28
Pablo Gonzalezen giza eskubideak errespeta daitezela eskatu dute Euskal Herriko prentsako zuzendariek
Ia zazpi hilabete igaro dira Pablo González kazetaria Polonian preso dagoenetik espioi errusiarra izatea egotzita. Orain arte ez dute inolako frogarik aurkeztu. Gaur, Euskal Herriko hainbat hedabidetako zuzendariek Gonzalezen egoera salatu dute.

2022/09/25 - 12:41
Pablo Gonzalezen giza eskubideak errespeta daitezela eskatu dute ahoz batez euskal prentsako zuzendariek
Polonian sei hilabete atxilotuta daraman kazetaria aske utz dezaten eta prozesu judizial gardena izan dezan aldarrikatu dute Berria, Gara, Deia, Correo, Diario Vasco, Noticias de Álava, Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Navarra kazeten zuzendariek igande honetan zabaldutako ohar baten bidez.