heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ander Landaburu kazetaria hil da, 77 urte zituela

Komunikatzaileak EITB taldeko hainbat irrati eta telebista saiotan parte hartu izan zuen.
Iragarkia
Kazetaria Algortan hil da minbiziak jota, 77 urte zituela. Parisen jaioa, Agirre lehendakariaren erbesteko lehendakariorde izandakoaren semea zen, eta Gorka Landaburu kazetariaren anaia. Triple A talde eskuindarraren eta ETAren mehatxu zuzenak jaso zituen, eta alde egin behar izan zuen.
18:00 - 20:00
Ander Landaburu kazetaria hil da

Ander Landaburu kazetaria hil da larunbat honetan, 77 urte zituela, Getxoko Algorta auzoan, gaixotasun luze baten ondorioz.

Komunikatzailea, Gorka Landaburu kazetariaren anaia ere bazena, gaur urteroko ekitaldia ospatuko duen Mario Onaindia Fundazioaren sortzaile eta batzordekideetako bat izan zen.

Parisen jaioa, Xabier Landabururen, Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteko lehendakariorde izandakoaren, semea zen. Cambio 16 aldizkarian eta El País egunkarian lan egin zuen urte luzetan. Gainera, Burgoseko epaiketaren berri eman zion mundu osoari Reuters agentziatik.

Haren konpromisoan, Triple A talde eskuindarraren eta ETAren mehatxu zuzenak jaso zituen, eta alde egin behar izan zuen. Izan ere, ETAren jarduera terroristaren aurkako borrokagatik izan zen ezaguna, eta gaia jorratzen duten 1980 (2014) eta Traidores (2021) film dokumentaletan parte hartu zuen.

Bere lan ugarien artean dago 2011n ETB2n aurkeztu zuen "La noche de crónicas" saioa. Era berean, Radio Euskadin ohiko kolaboratzailea izan zen, eta analista lana egin zuen, nazioarteko kazetaritzari buruzko bere tartean.

Komunikazioaren munduko hainbat pertsona ezagunek Landabururen heriotza deitoratu dute. Dani Alvarezek "kazetari bikaina" eta "herrialde honetako familia duin eta eredugarri" bateko kidea izan zela esan du.

Bestalde, Kazetarien Euskal Elkargoak doluminak agertu ditu "europarzaletasunarekin, egiarekin eta historiarekin konprometitutako" kazetaritzat jotzen duenaren heriotzagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X