Kazetaritza
2023/04/26 - 21:40
Judith Zubia, Mattin Urbieta, Iñaki Sanz eta Aitor Garmendia CAF-Elhuyar sarien aurtengo irabazleak
2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dituzte.
2023/04/24 - 20:47
"Periodismo y ciudadanía. El reto de la confianza" izeneko jardunaldia, apirilaren 26an, Bilbon
Caixabankek Bilboko Astarloa kaleko 7. zenbakian duen egoitzan izango da ekitaldia, 18:30ean. Besteak beste, Dani Alvarez kazetariak parte hartuko du solas-mahaian.
2023/04/20 - 23:16
Michael Schumacherren familiak kereila jarriko du adimen artifizialarekin sortutako elkarrizketa batengatik
Hala esan diete familiako ordezkariek Alemaniako hainbat hedabideri, 2013an eski-istripu larri bat izan zuen pilotu ohiaren jarraitzaileen artean elkarrizketak haserrea sortu ondoren.
2023/04/20 - 13:44
World Press Photok gerrari, klima krisiari eta sufritzen ari direnen abandonuari begiratu die
Argazkilaritza sari ospetsuek lau saridun nagusiak iragarri dituzte. Urteko argazki onena Evgny Maloletka argazkilariak Ukrainan, Mariupoleko setioan, hartutako bat da.
2023/04/17 - 14:55
25 urteko kartzela zigorra ezarri diote Kara-Murza Errusiako opositoreari, traizioa egotzita
Kazetaria Kremlinen kontrako ahots kritikoenetakoa da, eta bi aldiz pozoitu dute. Urtebete zeraman preso, traizioa eta beste delitu batzuk leporatuta.
2023/04/08 - 15:31
AEBko Armadak Iraken hildako Jose Cousoren anaia: ''Gerra- krimena izan zen''
20 urte igaro dira Palestina Hotelean lanean zebilen telebista-kameraria hil zuela AEBko tropek botatako misil baten ondorioz. Justizia aldarrikatzen jarraitzen du familiak. David haren anaiarekin elkartu gara.
2023/04/08 - 09:00
20 urte dira Jose Couso kameraria Iraken hil zutela
AEBetako tanke batek nazioarteko kazetariak zeuden Palestina hotelaren aurka eraso egin zuen. Pentagonoak "etsaien erasoen aurkako" ekintza izan zela adierazi zuen. Espainiako Justizia saiatu zen hiru militar estatubatuar auziperatzen, baina kasua artxibatu egin zuten.
2023/04/08 - 09:00
20 urte dira Jose Couso kameraria Bagdaden hil zutela
Galizian jaiotako kameraria Irakeko inbasioaren berri ematen ari zen. AEBetako tanke batek nazioarteko kazetariak zeuden hotelaren aurka tiro egin zuen. Couso eta Ukrainainako lankide bat hil zituzten.
2023/04/01 - 00:48
Julian Assangeren estradizioak "kazetaritzaren etorkizuna" mehatxatzen du, haren emaztearen arabera
Stella Assange abokatuaren arabera, bere senarrak 175 urteko kartzela-zigorrari aurre egin diezaioke, AEBko Armadak egindako "gerra krimenak, zibilak hiltzea barne, zehatz-mehatz azaltzeagatik".
2023/03/30 - 18:28
Bi hilabeteko behin behineko espetxeratzea ezarri diote Evan Gershkovich kazetariari
The Wall Street Journal egunkariko kazetaria Errusian atxilotu dute, AEBetako gobernuarentzat espioitza lanak egitea leporatuta.
2023/03/19 - 16:39
Bushi zapata bota zion kazetaria milizien mehatxupean bizi da orain
20 urte beteko dira astelehen honetan Iraken inbasiotik. George Bush Estatu Batuetako presidenteari bi oinetako jaurti zizkion kazetari irakiar batek, Bushek Bagdadera egin zuen azken bisitan, 2008an. Muntazer Al zaidi kazetaria atxilotu eta preso sartu zuten orduan. Harekin egon da Mikel Ayestaran.
2023/03/13 - 22:01
Gary Lineker datorren asteburuan itzuliko da BBCra, aurkezle lanetara
Futbol jokalari ohiak ez du amore eman errefuxiatuen defentsan Twitterren.
2023/03/12 - 16:28
Pablo Gonzalezen defentsa juridikorako dirua bildu dute gaur Nabarnizen egin den ekitaldian
Pablo Gonzalezen aldeko ekitaldia egin dute gaur Nabarnizen, Polonian preso dagoen kazetariaren herrian. Hainbat jarduera egin dituzte goizean helburu batekin, dirua biltzea Gonzalezen defentsa juridikorako.
2023/03/12 - 16:09
BBCren inpartzialtasuna, ezbaian Gary Linekerren polemikagatik
BBCk Gary Lineker kirol aurkezle ezaguna baztertu du, Erresuma Batuaren migrazio politika plana gogor kritikatu ostean. BBC polemikaren erdian dago; izan ere, Sunaken gobernuari men egin izana leporatzen diote.
2023/03/12 - 15:38
Gonzalo Boye abokatuak lehen aldiz bisitatu du kartzelan Pablo Gonzalez
Gonzalo Boye Pablo Gonzalezen abokatuetako bat da. Ez du, ordea, duela gutxi arte Poloniaren aitorpena lortu haren defendatzaile izateko. Onarpen horrek aukera eman dio auziari buruzko dokumentazioa aztertzeko, baita kazetaria espetxean bisitatzeko ere. Hartu-eman hori nolakoa izan den kontatu digu.
2023/03/11 - 20:00
Gary Lineker baztertzearen erabakiak kritika publiko ugari eragin ditu, BBC hankaz gora jarriz
"Match of the Day" saioko esatariek eta Premier Leagueko jokalariek kateari boikota egitea erabaki dute, Erresuma Batuko immigrazio politika kritikatzeagatik futbolari ohiaren inguruan sortutako polemikaren ondoren.
2023/02/28 - 08:56
Pablo Gonzalez euskal kazetariak urtebete egin du Polonian preso
Gainera, espetxean jarraitu beharko du maiatzaren 24ra arte. Varsoviak "preso arriskutsutzat" du eta baldintza "bereziki gogorrak" ezarri dizkio kartzelan. Auzia argitzeko epaiketak ez du oraindik datarik. AI, Mugarik gabeko Kazetariak eta beste hainbat erakundek aske uzteko eskatu dute.
2023/02/27 - 13:14
Amnistia Internazionalak Pablo Gonzalez kazetaria aske uzteko eskatu dio Poloniari
Giza eskubideen aldeko erakundeak isolamendu erregimena bertan behera uzteko ere eskatu dio. Hiru hilabeteko atxiloaldia ezarri zioten hasieran, baina behin eta berriro luzatu diote, eta maiatzaren 24ra arte egongo da behin-behineko espetxealdian Errusiarentzat espioitza lanak egitea leporatuta.
2023/02/20 - 21:59
Otamendi: 'Min handia egin ziguten, baina jendearen berotasunak kalte hori sendatu zuen'
Egunkariaren itxierarekin abiatu zen bidea hizpide duen ekitaldia egin dute Errenterian. Gertatutakoagatik erreparaziorik ez dutela jaso gogoratu dute gaur Errenterian.
2023/02/20 - 11:34
Iñaki Uria: ''Inbasio bat izan zen gure hizkuntzarentzat''
Egunkariako kontseilari delegatuak "Egun on Euskadi" saioan azaldu duenez, "herritarren erantzuna oso garrantzitsua izan zen".