Klima Aldaketa
2022/11/06 - 11:50
Abian da COP27, ''hartutako konpromisoak ezartzeko'' itxaropenarekin
200 herrialde inguru bilduko dira igande honetatik azaroaren 18ra bitartean, goi bilera klimatikoaren 27. edizioan, aurtengo testuinguru "zailean" eta erronka berriekin.
2022/11/04 - 17:26
8.000 milioi biztanle gara munduan: ba al ditu Lurrak behar adina baliabiderik?
Stefano Balbi Ikerbasqueko ikertzailea da, jasangarritasunaren gainean, eta eitb.eus-i bere iritzia azaldu dio. Esan duenez, planetan dugun eragina aztertzeko, biztanleria kontuan izan behar da, baina, halaber, beste eragile batzuk ere.
2022/11/02 - 15:15
Azken 30 urteetan tenperatura gradu erdi bat igo da Europan hamarkada bakoitzean
Europan tenperaturaren igoera 30 urteetan beste kontinenteetan baino bi aldiz gehiagokoa izan da. Europa lurraren beroketaren adibide garbia da. Muturreko fenomeno meteorologikoak gertatu dira, beroaldiak, lehorteak, suteak…
2022/11/02 - 15:05
Europako tenperaturak munduko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago igo dira azken 30 urteetan
Munduko Meteorologia Erakundearen txosten baten arabera, kontinente zaharreko tenperaturak nabarmen egin du gora 1991-2021 aldian, hamarkada bakoitzeko +0,5 °C inguruko batez besteko erritmoan.
2022/10/31 - 16:52
2030era arte C02 isurketek hazten jarraituko dutela iragarri du petrolio esportatzaileen erakundeak
Halaber, urteroko txostenean, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak azaldu du 2045. urtera bitarte hornidura arazorik izatea nahi ez bada, 12,1 bilioi dolarreko inbertsioa egin beharko dela munduko petrolio industrian.
2022/10/26 - 16:40
Nola egokitzen da gure gorputza tenperatura altuetara?
Eliteko kirolean beroari hobeto aurre egiteko entrenamendu espezifikoak egiten diren bezala, edozein gizakik tenperatura altuen eraginpean egonda hobeto egingo die aurre etorkizunean. Jon Irazusta Fisiologia katedradunak azaldu digu gizakiak tenperatura altuetara egokitzeko duen gaitasun fisikoa.
2022/10/26 - 16:33
Nola hiltzen gaitu beroak?
Jon Irazusta Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologia katedradunak beroak gure gorputzari nola eragiten dion azaldu digu, heriotza eragiteraino.
2022/10/26 - 16:16
2030erako airearen kutsadura erdira murrizteko hainbat neurri proposatu ditu Europako Batzordeak
Airearen kutsadurak eragindako heriotzak % 75ean murriztu nahi ditu Europako Batzordeak hamar urtean. 2019an, 300.000 heriotza goiztiar eragin zituen, Europako Ingurumen Agentziaren arabera.

2022/10/26 - 13:01
Bero boladak % 57 hazi dira azken hamarkadan Europan
'The Lancet' aldizkariak argitaratutako txostenaren arabera, egoera oso larria den arren, bada itxaropenerako zantzurik. Mundu mailako erantzun bateratu eta koordinatu batek energiaren krisia arintzea lortuko luke, erregai garbien aldeko apustua erdigunean jarrita.
2022/10/25 - 16:04
ECOncrete: hormigoirako teknologia bat, biodibertsitatearen alde egiteko
ECOncrete Tech enpresako Ingeniaritza buru Jorge Gutierrez Martinezek eman dizkio eitb.eus-i teknologia horren gaineko xehetasunak. Maila kimikoan aldatzen du hormigoia, gehigarri baten bidez. Karbonoa xurgatu egiten du.
2022/10/25 - 10:39
Zementuaren industriak atmosferara doazen CO2 emisioen % 8 sortzen du: nola murriztu haren eragina?
INGURUBIDE Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroak eman dizkio eitb.eus-i gakoak zementuaren industriak CO2 emisio gutxiago sortu ahal izateko; hori helburu oso garrantzitsua da klima aldaketaren aurkako borrokan.

2022/10/25 - 10:05
Ba al dakizu zer den 'ekodiseinua'?
Diana Garcia INGURUBIDEko proiektu arduradunaren esanetan, lehengaia erauzi aurretik ere kontuan izan beharreko kontzeptua da.

2022/10/25 - 10:00
Eraikuntza eredu berria, ordezko gaia erabilita: eraikuntza modularra, lastoa baliatuz
INGURUBIDEko koordinatzaile Javier Sanchezek eraikuntza modularraren onurak erakutsi dizkigu; gainera, lastoa eraikuntza gai gisa erabili da adibide honetan.
2022/10/25 - 10:00
Cementos Lemonak CO2ko emisioak murrizteko duen estrategia zehaztu dio eitb.eus-i
Carlos Moreno Polo zementu fabrikako zuzendariak azaldu duenez, enpresak ordezko lehengaien aldeko apustua du, bai eta ordezko erregaien aldekoa ere.
2022/10/25 - 10:00
Diana Garcia (INGURUBIDE): ''Produktu batek zenbat kutsatzen duen jakiteko, etapa guztiak aztertu behar dira''
Mundu mailan, zementu industriak atmosferara iristen diren CO2ko emisio guztietatik % 8-10 sortzen ditu. INGURUBIDEko proiektu arduradunak azaldu digu zergatik gertatzen den hori.

2022/10/24 - 23:12
Odile Rodriguez de la Fuente: 'Egungo ekonomia ereduarekin amaitu behar da klima-aldaketari aurre egiteko'
Hitzaldi bana ematera etorri dira Bilbora Odile Rodriguez de la Fuente eta Evelyn Segura biologo eta zientzia dibulgatzaileak. Herritarren ezagutza giltzarri dela uste dute, bai eta alderdikeria albo batera uztea ere.
2022/10/24 - 09:39
Albiste izango dira: Balmasedako sutea, EITB Data eta Klima Aldaketaren kontrako Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/21 - 09:43
10 urte, Gasteiz Green Capital izan zenetik: mugarriak, erronkak eta proiektu berriak
Aldez aurretik, abiatutako apustu berdea indartu zuen Arabako hiriburuan. Hiriaren eraldaketan sakondu zuen mugarriak.
2022/10/16 - 20:57
Milaka lagun kalera atera dira Frantzian bizitzaren garestitzearen eta aldaketa klimatikoaren kontra
Ezkerreko hainbat alderdik eta sindikatuk deitutako protestak Parisko kaleak hartu ditu. Nupeseko buruzagi Jean-Luc Melenchonek "ataka estuan" ikusten du Macron presidentea.
2022/10/16 - 19:25
Protestek ''arrakasta ukaezina'' izan dute Melenchonen iritziz
Jean-Luc Melenchon Frantziako ezkerreko buruzagiaren ustez, Emmanuel Macron Frantziako presidentea "kinka larrian" dago. Dozenaka mila manifestari bildu dira Parisen bizitzaren garestitzearen aurka protesta egiteko.