Lurreko hiru glaziarretik bi mende honetan desagertuko dira
Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, Lurreko hiru glaziarretik bi desagertuko dira 2100. urtean.
Ikertzaileek mendiko glaziar guztietarako proiekzioak egin dituzte hainbat agertoki kontuan hartuta: tenperatura 1,5 ºC, 2 ºC, 3 ºC edo 4 ºC igotzea. Ondorioztatu dutenez, eszenatoki baikorrenetan ere, aurrez adituek kalkulatu baino ur masa handiagoa galduko dute mendiko glaziarrek.
Adibidez, munduko tenperatura 1,5 ºC igoko balitz, ur masaren % 25 galduko lukete eta glaziarren % 50 desagertuko lirateke.
Europa Erdialdeko, Kanada mendebaldeko eta Ameriketako Estatu Batuetako glaziar txikienak izango dira kaltetuenak tenperaturak bi gradu igotzen badira. Gainera, munduko batez besteko tenperatura hiru gradu igoko balitz ia erabat desagertuko lirateke.
Egileek espero dute ikerketak balio izatea klima aldaketari aurre egiteko neurriak indartzeko. Izan ere, COP26 bileran herrialdeek hartutako konpromisoak betez gero, munduko batez besteko tenperatura 2,7 gradu igoko da 2100. urterako.
Glaziarrek ur masa galtzeak eragina du itsasoaren mailan eta ur gezaren kantitatean. Horren ondorioz, esaterako, 2.000 milioi pertsonak ur eskasia izan dezakete. Hori dela eta, glaziarrek zenbat masa eta zein erritmotan galduko duten kalkulatzea funtsezkoa da klima aldaketari eta horren ondorioei aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.