2022ko tenperatura ohikoa baino 1,8 gradu altuagoa izan da Euskal Herrian, eta 0,3 altuagoa mundu mailan
2022ko batez besteko tenperatura Euskal Herrian ohikoa baino 1,7-1,8 gradu altuagoa izan da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak, Nafarroako Gobernuaren Meteorologia eta Klimatologia Zerbitzuak eta infoclimat.fr web orriak emandako eta eitb.eus-ek jasotako datuen arabera. Mundu mailan, batez besteko tenperatura ohikoa baino 0,3 gradu beroagoa izan da, C3Sren txosten batek dioenez. C3S Copernicus programako Klima Aldaketako Zerbitzua da (Copernicus Lurra Behatzeko Europar Batasuneko Programa da); txosten horrek jasota du 2022 historiako urterik beroenetan bosgarrena izan dela, Europa mailan bigarren beroena.
Bildu ditugun datuetan sakonean sartu aurretik, azalduko dugu nola lortu ditugun. C3Sren txostena abiapuntu ("2022ko munduko klimaren datu esanguratsuak" du izenburu), Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko batez besteko tenperaturaren eta batez beste pilatutako prezipitazioaren gaineko adierazle batzuk jaso ditugu; hain zuzen ere, EAErako, Euskalmetek urtarrilaren 2an zabaldutako prentsa ohar bat baliatu dugu, bai eta 2022ko klimatologia txostenak ere, azken kasu horretan jakiteko zenbat bota duen amaitu berri den urtean eta aurreko bederatzietan Euskadiko sare automatikoko estazio adierazgarrietan, alegia, Arrasaten, Bilbon, Donostian, Paganosen (Guardia) eta Gasteizen; Nafarroako Gobernuak Iruñean duen estazioko tenperatura eta prezipitazio datuak ere jaso ditugu; eta, Ipar Euskal Herrirako, Biarritz-Angeluko estazioa izan da gure erreferentzia.
Aurkezpen hau bukatzeko, adieraziko dugu zer ondorioztatu dugun. Alde batetik, arestian esan bezala, Euskal Herrian 2022an izandako batez besteko tenperatura ohikoa baino 1,8 gradu ere beroagoa izan dela, eta 0,3 gradu beroagoa mundu mailan; eta, bestetik, C3Sk aipatutakoarekin bat eginda (txostenean dio prezipitazio eskasia "iraunkorra" izan dela, munduan), Euskal Herrian, 2022an, ohikoa baino % 38 gutxiago ere prezipitazio txikiagoa izan dela hainbat tokitan.
Batez besteko tenperatura: ohikoa baino 1,7-1,8 gradu gehiago Euskal Herrian, eta munduan 0,3 gradu egin du gora
2022an errekorrak hautsi ditu tenperaturak, eta hori ondo baino hobeto erakusten du Copernicuseko Klima Aldaketako Zerbitzuaren txostenak; izan ere, amaitu berri da munduan izandako bosgarren urterik beroena, Europako bigarrena, 2022ko udara inoizko beroena izan zen, eta udazkena hirugarren beroena. Mundu mailan, batez besteko tenperatura 1991-2020 erreferentzia periodoko tenperatura baino 0,3 gradu altuagoa izan da, eta 1850-1900 periodoari erreparatuz gero, igoera 1,2 gradukoa da (periodo hori industriaurreko arora gerturatzeko baliatzen dute adituek). Gogora ekarriko dugu herrialdeek, Parisko Klima Hitzarmenean, konpromisoa hartu zutela mende honetan ez gainditzeko, mundu mailan, 1,5eko igoera, 1850-1900 erreferentzia periodoarekin alderatuta.
Ez da zuzena, nolanahi ere, gure lurraldeak eta planetak izandako gorakadak alderatzea; izan ere, baldintzak ez dira berdinak Lurreko puntu guztietan.
Pilatutako prezipitazioa: munduan, eskasia "iraunkorra" izan da, Euskal Herrian ohikoa baino % 37 lehorragoa
C3Sk, txostenean, nabarmentzen du 2022an prezipitazio eskaria "iraunkorra" izan dela munduan; horrek, tenperatura altuekin eta beste eragile batzuekin batera, ekarri du lehorte orokortua egotea.
Egia esan, Euskal Herrian pilatutako prezipitazioa, berriki bukatu den urtean, jaso ditugun datuen arabera, ohikoa baino eskasagoa izan da. Biarritzen, 1981-2010 periodoa erreferentzia gisa hartuta, % 20 gutxiago bota du (ohikoa da metro koadroko 1.450,9 litro botatzea, eta 2022an, aldiz, 1.155 bota du); Iruñean, beherakada % 37,5ekoa izan da (482,4 2022an, eta batezbestekoa 771,1 da); eta Euskadin, estazio adierazgarrietan jasotako datuen arabera, Iruñean gertatutakoa errepikatu da, alegia, ohikoa baino % 37,7 gutxiago busti du (kasu horretan, batezbestekoa 2013tik 2021era bitartean jasotako datuak hartu ditugu kontuan).
C3Sko zuzendari Carlo Buontempok, baliatu dugun txostena aurkeztu duenean, azaldu du aukera dagoela 2023 ere urte beroa izan dadin, nahiz eta hori oraindik erabat argi ez egon. Mauro Faccinik, Europako Batzordeko Defentsa eta Espazio Industriako Zuzendaritza Nagusian Lurraren Behaketako arduraduna bera, adierazi du ekintza klimatikoa premiaz gauzatzea "inoiz baino garrantzitsuagoa" dela. Ondorengo hilabeteek zehaztuko dute zein den hasi berri dugun urtearen bilakaera.
Zure interesekoa izan daiteke
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak itxi ditu migratzaileen aurkako txioengatik
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak bere egin ditu "giza duintasunak pasaporterik ez" duela azpimarratuz.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.