Klima Aldaketa
2024/02/21 - 20:07
Espainiako Gobernuak nazioarteko loturarik gabeko bi ordu eta erdiko hegaldien murrizketa bultzatuko du
PSOEk eta Sumarrek legez besteko proposamena adostu dute Kongresuko Batzordean. Era berean, Espainiako Gobernuak jet pribatuak murrizteko eta kerosenoa zergapetzeko Europako marko legala aztertuko du.
2024/02/21 - 12:38
EBk airearen kutsaduraren mugak gogortuko ditu 2050ean zero emisio lortzeko
Erdietsitako akordioaren arabera, arau zorrotzagoak ezarriko dira 2030era bitartean, airea kutsatzen duten partikulak murrizteko eta mende erdirako ezarrita dagoen erronkari, hau da, kutsadura erabat ezabatzeko helburuari, bidea errazteko.
2024/02/17 - 22:05
Ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak negu epelaren ondorioz
Azkenaldiko tenperaturak direla eta, ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak. Neguko izotzak harrapatzen ez baditu, bi aste iraungo du loraldiak. Paisaia ederra ikus daiteke egunotan inguru horretan.
2024/02/15 - 11:43
Tapia: "Klima aldaketaren borrokak ezin gaitu eraman sektore denak desagerraraztera"
"Ez da gauza bera nekazaritza toki batean edo bestean egitea. Horregatik, garrantzitsua da Europatik datozen politikak egokitzea, alegia, tokian tokiko neurriak ezartzea", esan du.
2024/02/10 - 13:29
Elkarrekin Podemosek Trantsizio Energetikoaren Legea kritikatu du eta lege propioa proposatuko du
Gorrotxategiren hitzetan, hauteskunde-programan sartuko du proposamena, eta nekazaritzarako balio handiko lurrak babestea izango du ardatzetako bat, elikagaien subiranotasuna lortu eta ingurunea babesteko.
2024/02/08 - 13:42
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Trantsizio Energetikoaren legea betetzeko konpromisoa agertu dute
Gainerako alderdietako ordezkariak, berriz, oso kritiko agertu dira; Elkarrekin Podemos-IUrentzat anbizio gutxiko legea den bitartean, PP eta Vox taldeek uste dute bete ezin diren helburuak dituela arauak.
2024/02/08 - 12:08
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea onartu du Eusko Legebiltzarrak
Arau berriak 2030erako energia berriztagarriak bultzatzeko helburuak zehazten ditu, eta besteak beste, energia berriztagarrien instalazioei kanon bat ordainaraziko zaie. Halaber, Jaurkaritzak erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du.
2024/02/08 - 09:10
2024ko urtarrila izan zen inoizko hilabete beroena erregistroak daudenetik
Planeta osoko batez besteko tenperatura 13,14 °C-koa izan zen, 2020ko urtarrilean ezarritako markaren gainetik 0,12 °C.

2024/02/02 - 19:52
Etxetresnak eta sakelakoak konpontzeko eskubidea aitortu eta bultzatuko du Europar Batasunak
Parlamentuak eta 27 estatuek akordioa lortu dute, baina Ganberaren osoko bilkurak eta Kontseiluak babestu behar dute. Behin onartuta, kontsumitzaileak produktua konpontzeko eskubidea izango du, berria erosi beharrean, eta aukera hori baliatuz gero, 12 hilabetez luzatuko diote bermea.
2024/02/01 - 13:27
Kataluniak larrialdi egoera ezarriko du bihartik aurrera, lehortea dela eta
Aurrekaririk gabeko egoera da, eta Bartzelonako eta Gironako 6 milioi pertsonari eragingo die. Kontsumoa gehienez ere 200 litrora mugatuko da biztanleko eta eguneko.
2024/02/01 - 08:05
Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa
Batez besteko tenperaturak ohi baino altuagoak izan dira 2024ko lehen hilabeteko egun gehienetan. Kasu gehienetan, 5 eta 10 gradu artean igo dira neurketak.
2024/01/30 - 11:20
Bero-marka berria baieztatu dute Europan: 48,8 gradu Siziliako uhartean, 2021eko abuztuaren 11n
Marka hori Munduko Meteorologia Erakundeak osatutako zientzialari espezializatuen talde berezi batek berretsi du. Aurreko langa 1977ko uztailaren 10ean ezarri zen, Greziako Atenas eta Elefsina hirietan (48 gradu).
2024/01/29 - 14:18
Trantsizio energetikoaren legeak azken-aurreko izapidea gainditu du, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren babesarekin
Proiektuak Ingurumen Batzordearen oniritzia jaso du, Elkarrekin Podemos-IUren eta PPren aurkako botoarekin. Legea behin betiko onartuko da Legebiltzarraren hurrengo osoko bilkuran.
2024/01/28 - 12:22
Klima-ekintzaileek zopa bota dute 'Gioconda' margolanaren kristalezko babesaren aurka Louvre museoan
"Zer da garrantzitsuagoa: artea ala elikadura osasuntsu eta jasangarrirako eskubidea? Gure nekazaritza sistema gaixorik dago", esan dute oihu artean ekintzaileek, museoko segurtasun-langileek bionboak erabiliz estali aurretik.
2024/01/27 - 15:06
Eneko Andueza: ''Gure konpromisoa da Euskadi borroka klimatikoaren buruan egotea''
Horrela mintzatu da PSE-EEko idazkari nagusia, klima-larrialdiari buruz EAEko sozialistek larunbat honetan Donostian egindako solasaldian.
2024/01/25 - 10:50
Klima aldaketa izan zen Amazoniako lehortearen bultzatzaile nagusia 2023an, eta ez El Niño fenomenoa
Gizakiak eragindako klima-aldaketa Amazoniako lehorte gogorraren bultzatzaile nagusia izan zen iaz, eta ez El Niño fenomenoa, World Weather Attribution erakundeak egindako ikerketa baten arabera. 2023ko erdialdetik, Amazonas ibaiaren arroa aparteko lehorte-egoeran dago.
2024/01/19 - 14:58
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Energetikoaren Legearen inguruan
Adostutakoaren arabera, 2030erako energia berriztagarriak bultzatzeko helburuak zehaztu dituzte, energia berriztagarrien instalazioei kanon bat ordainaraziko zaie, eta Jaurkaritzak erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du.
2024/01/19 - 14:07
Eroso sentitzen dira akordioa lortu duten hiru taldeak Trantsizio Energetikoaren Legearen testuarekin
Zuzenketak eginda, lege on bat adostu dutela eta lan giro onean aritu direla azpimarratu dute Unai Grajales (EAJ), Mikel Otero (EH Bildu) eta Alberto Alonso (PSE-EE) legebiltzarkideek.
2024/01/09 - 14:44
Planetak berotzen jarraitzen du: 2023 inoiz izan den urterik epelena izan da
Klima aldaketa aztertzen duen Coppernicus txostenaren arabera, 2023. urteak albiste txarrak ekarri ditu. Egunen erdia industriaurreko mailan (1850-1900) baino 1,5 gradu gehiago izan ditugu. "Seguruenik 100.000 urtean izan diren tenperaturarik altuenak izan dira", adierazi dute.
2023/12/18 - 16:45
Klima Aldaketaren Legeak erregai fosilen amaiera ekarri beharko lukeela dio Anduezak
Anduezaren esanetan, klima aldaketari aurre egiteko, ezinbestekoa da zenbait erabaki hartzea: erregai fosiletan egiten diren inbertsioak bertan behera uztea, Euskadiko hidrokarburoen elkartea garatzea, eta energia berriztagarriak bultzatzea, besteak beste.