Munduko biztanleen %80k gobernuen arteko lankidetza eta politika klimatiko aktiboagoak nahi dituzte
Munduko biztanleriaren %80 ez dago ados gobernuek bultzatutako klima-ekintzekin, hala erakutsi du orain arte egin den klima-aldaketari buruzko inkesta publiko independenterik handienak, 'People's Climate Vote'.
77 herrialdeetan banatuta 87 hizkuntza desberdin hitz egiten duten 75.000 pertsonak hartu dute parte (munduko biztanleen %87) Nazio Batuen Garapenerako Programak (NBGP), Oxfordeko Unibertsitateak, Erresuma Batuko Gobernuak eta GeoPoll inkestatzaileak elkarlanean egin duten ikerketa honetan.
NBGPren administratzaile den Achim Steiner-en arabera, herritarrek nahi dute "presaz eta ausardiaz jokatzea, klima-krisiari aurre egiteko". Hala adierazi dute parte-hartzaileen %86k, eta erantzun irmoa eman dute herrialdeek beren desberdintasun geopolitikoak utzi eta indarrak batzeko duten nahiari buruz.
Erantzunak zorrotzak izan dira gas igorle handienak diren herrialdeetan bizi diren partaideei dagokienean. Estatu Batuetan eta Errusian, iritzi publikoaren %66k ekintza klimatikoa babesten du; %67k Alemanian; %73k Txinan; %77k Hego Afrikan eta Indian; eta, azkenik, %85ek Brasilen.
'People's Climate Vote' inkestan laguntza gehien jaso duen neurrietako bat, erregai fosilen erabilera apurka-apurka ezabatzeko trantsizio azkar baten beharra da. Pertsonen %7 bakarrik agertu zen trantsizio horren aurka.
Klima-krisiarekin lotutako gaietarako NBGPren munduko zuzendaria den Cassie Flynn-ek helarazi duenez, argi geratu herritarrak klima-aldaketagatik arduratuta daudela: "Munduko liderrek 2025erako Parisko Akordioaren araberako konpromisoak hartzen dituzten heinean, inkestako emaitzek argi eta garbi erakusten dute mundu osoko pertsonek klima-aldaketari aurre egiteko neurri ausartak babesten dituztela".
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.