Klima Aldaketa
2023/12/02 - 13:49
2050erako energia nuklearraren mundu mailako gaitasuna hirukoizteko adostasun zabala COP28 goi-bileran
"Negutegi efektuko gasen isuri garbia zerora jaisteko, tenperaturaren gorakada 1,5 ºC-ra mugatzeko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko" egin dute ituna 20 herrialdek baino gehiagok.
2023/12/02 - 06:00
Inuitak, muturreko baldintzetan bizi den herria
Inuit Artikoan bizi diren giza taldeen izen generikoa da. Inuitek milaka urtez jasan dituzte Artikoko tenperaturak, eta esperientzia handia dute klima-baldintza oso muturrekoetan bizitzen.
2023/12/01 - 14:40
Euskadik lehen aldiz parte hartu du COP 28 goi-bilera klimatikoan
Estaturik gabeko 40 naziotako gobernuek eskatu dute ekintza klimatikoa gobernantza-maila guztietan modu integratuan jorratzea. Aitor Aldasoro Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Dubain.
2023/12/01 - 09:01
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, bilera Michelinen eta su-etenaren amaiera Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/01 - 06:00
Norvegiako samiak beren lurraldeetan parke eoliko handiak eraikitzearen kontra daude
Norvegiako samiek zalantzan jartzen dute trantsizio energetikoa egiteko eredua, eta beren bizimodu tradizionala aldarrikatzen dute, ez dezaten energia berriztagarriko proiekturik abian jarri bertako herrien eskubideak errespetatu gabe.
2023/11/30 - 06:00
'Hazien Bobeda Globala', gizateria salbatuko duen Norvegiako hazitegia
Hazien Bobeda Globala mundu osoko milaka labore-landareren haziak biltzen dituen biltegi bat da. Planetako hazi guztien "segurtasun-kopia" moduko bat gordetzea da helburua. Horrela, hondamendi baten aurrean, laboreen biodibertsitatea salbu egongo da.
2023/11/30 - 06:00
COP28 goi-bilera mundu mailako ekintza klimatikoen lehen balantze etsigarriarekin hasiko da gaur Dubain
Herrialde bakoitzak CO2 isuriak murrizteko hartutako neurrien berri eman beharko du, besteak beste. Izan ere, gailur honen helburua da 2015. urtean ezarritako helburuarekin aurrera egiten jarraitzea, hau da, mende honen amaieran igoera termikoa 1,5 gradu zentigradutara mugatzea.
2023/11/30 - 06:00
Kostaldeko herriak egokitzea eta arrantzontzien deskarbonizazioa, etorkizun hurbilerako bi erronka
Uholdeak izateko arriskua handitzea izango da kostako herrietan biziko dugun eraginetako bat. Nola lortu kalteak gutxitzea? Bestetik, arrantzaleek urrunago joan beharko dute lanera eta horrek kutsadura handituko du. Konponbideak bilatzeko AZTIk hainbat erakunderekin lanean dihardu.
2023/11/29 - 09:15
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/29 - 06:04
Euskal hiriak klima-aldaketak eragindako ondorioetarako prestatzen ari dira
Tecnalia enpresak munduko hiri eta herriei laguntzen die klima-aldaketak dakartzan ondorioetarako egokitzen: bero boladetarako, uholdeetarako... Efren Feliuk nola egiten duten lan eta hiriburuetan dagoeneko hartu diren neurrietako batzuk aipatu ditu.
2023/11/29 - 06:00
Gero eta izotz gutxiago egoteak gizakiak erakartzen ditu Artikora
Turismoak ibilbide berriak topatu ditu itsasoan, izotza murriztearen ondorioz. Gainera, gero eta zientzialari gehiago datoz Ozeano Artikoaren berotzea ikertzera. Hori da Norvegiaren menpe dagoen Svalbard uhartediaren kasua.
2023/11/28 - 14:00
'Medicane' deiturikoak eta itsas mailaren igoera: Mediterraneoan bizi dituzten bi fenomeno
Mediterraneo itsasoa oso azkar ari da berotzen, bere ur batzuekin alderatuta. Ondorioz, inguruko herrialdeetan muturreko fenomenoak larriagotu egin dira.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/28 - 06:00
Artikoan gertatzen dena ez da Artikoan geratzen
Ozeano Artikoan, munduko beste latitudeetan baino azkarrago aldatzen ari da klima, eta itsaslasterretan eta izotzetan izaten ari diren aldaketek eragina dute Lurreko beste tokietan.
2023/11/27 - 15:20
Antxoa, txitxarro eta hegaluzearen ugaltze zikloak aldatu dira, berotze globalaren ondorioz
Kantauri itsasoan klima aldaketak izandako eraginak ertz anitz ditu: arrantza kanpaina aurreratzen ari da, eta iparralderago jo behar dute arrantzaleek. Gainera, gure uretan ezohikoak diren espezieak ikusten ari dira, limoi arraina esaterako, eta sardina kopurua gero eta murritzagoa da gurean.
2023/11/27 - 11:23
Zelan eragiten du klima-aldaketak Artikoaren biodibertsitatean?
Artikoko herrietan eta ekosisteman klima-aldaketak izan eta izango dituen ondorioen lekuko diren lau ahots bildu ditu EITB Mediak. Etorkizun ziurgabeak azidifikatutako ozeanoak dakartza, baina baita merkataritzarako eta tokiko arrantzaleentzako aukera ekonomiko bat ere.
2023/11/27 - 09:23
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/26 - 20:04
Donostiak 2024ra arte atzeratuko du Emisio Gutxiko Eremuaren ezarpena
Azaldu dutenez, hasiera batean, etiketarik gabeko ibilgailuei soilik mugatuko zaie sarrera oraindik zehazteke dagoen eremura, eta gehieneko murrizketa B etiketadun ibilgailuetara zabalduko da.
2023/10/25 - 13:45
Bilboko udal gobernuak emisio gutxiko eremua arautuko duen ordenantza proiektua onartu du
Bilbo erdialdea (Abando, Abandoibarra, Indautxu eta Zabalgunea) emisio gutxiko eremu izendatu dute. Behin betiko ordenantza datorren urteko lehen hiruhilekoan onartuko da, eta pixkanaka ezarriko da 2029. urtearen amaierara arte.
2023/10/24 - 12:18
Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planaren betetze maila ia % 50ekoa da
Eusko Jaurlaritzako Klima Aldaketako zuzendariaren arabera, oraindik lan asko dago egiteko, batez ere, energia berriztagarrien arloan. Izan ere, EAEn kontsumitzen den energiaren % 13-15 baino ez da berriztagarria.