Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa
Urtarrila oso hilabete beroa izan da Euskal Herrian. Batez besteko tenperaturak ohi baino altuagoak izan dira Euskalmeteko estazio esanguratsu guztietan, eta ez Iruñekoan (Aemetekoa da).
Alde horiek batez ere Gasteizen eta Arrasaten (Gipuzkoa) nabaritu dira: Hurrenez hurren, batez besteko tenperaturak azken hamarkadakoak baino 2,9 eta 2,7 gradu altuagoak izan dira.
Euskalmetentzat "esanguratsuak" diren beste estazioak Bilbon, Guardian (Araba) eta Lasarten (Gipuzkoa) daude. Horiek guztiak hartu ditugu kontuan neurketa honetan. Bizkaiko hiriburuan batez besteko tenperatura 2,1 ° C altuagoa izan da, 1,8 ° C gehiagokoa Lasarten eta 1,7 ° C altuagoa Guardian.
Egunik beroena urtarrilaren 17a izan da estazio guztietan; Lasarten izan ezik: 28an izan da. Hilaren 17an, 18,8 ºC-ko batez besteko tenperatura erregistratu da Bilbon. Erabat ohiz kanpokoa urtarrilerako.
Izan ere, egun horretan izan hil osoko alderik handienak (azken hamarkadako datuekin alderatuta). Bizkaiko hiriburuan, Arabakoan eta Gipuzkoako bi udalerrietan, tenperatura azken hamar urteetako estatistikak markatzen duenak baino 9 gradu gorago egon da.
Gainera, hilaren beste hamar egunetan (2, 3, 15, 18, 22, 23, 24, 25, 28 eta 29), termometroak ohi baino 5-10 gradu gorago egon dira. Gainerako egunak ere ez dira freskoak izan: termometroak 3-5 gradu beroago egon dira.
Aldiei erreparatzen badiegu, beroa hiru momentutan nabaritu da: urtea hasi bezain laster (urtarrilaren 2tik 4ra), hilaren 14tik 18ra bitartean, eta azken astean, urtarrilaren 14tik aurrera.
Maximoek markatutako estatistika
Iruñeak azken hamar urteetan izan duen batez besteko tenperatura bera izan duen arren, tenperatura maximoetan aldea nabaritu da.
Nafarroako hiriburuan, termometroek ohiko tenperatura baino 5-10 gradu gehiago neurtu dituzte 8 egunetan: hilaren 17an eta 18an, eta 23tik 28ra bitartean.
Azken aste horretan, maximoak ohi baino askoz altuagoak izan dira. Alde handiena Guardian erregistratu da urtarrilaren 25ean: merkurioa 20,9 gradura iritsi da, hamarkadako batez bestekoa baino 11,6 gradu gorago.
Sare esanguratsuan erregistratutako tenperatura maximoak 22 gradutik gorakoak izan dira Arrasaten (22,5 ºC urtarrilaren 24an), Bilbon (22,4 ºC hilaren 28an) eta Lasarten (22,1 ºC egun berean). Urtarrilean Euskal Herriko batez besteko tenperatura maximoa 9 eta 13 gradu artekoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.