Kontsumoa
2022/12/27 - 11:19
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek krisiaren aurkako dekretuaren xehetasunak adostu dituzte
2022ko Ministroen Kontseiluaren azken bileraren ostean, Pedro Sanchez bera komunikabideen aurrean agertuko da, krisiaren aurkako hirugarren neurri sortaren laguntzak azaltzeko.
2022/12/27 - 08:10
Zer gertatuko da 2023an gerraren ondorioak arintzeko hartutako neurriekin?
Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako hirugarren plana onartuko du gaur, elikagaien prezioen igoera geldiarazteko neurri berriekin eta dagoeneko hartutako beste neurri batzuen luzapenarekin. Zalantza nagusia da erregaiaren hobaria handituko ote duen ibilgailu guztientzat.
2022/12/24 - 16:14
Goizean azken orduko opariak erosteko aprobetxatu dute askok
Larunbat goiza azken orduko Gabonetako opariak erosteko aprobetxatu dute askok. Kaleak beteta egon dira, eta eskuetan poltsak ikusi ditugu. Dena den, gehienek aitortu dutenez, detailetxoen bila ibili dira gaur.
2022/12/24 - 16:01
Merkatuak gainezka, Gabon gauaren atarian
Jende askok, urtero moduan, azken unera arte itxaroten du jaki freskoak erosteko; itsaskiak, batik bat. Eguberri bezperako goizean zehar, Bilbo eta Donostiako azoketan izan gara, azken orduko erosketa horiek ikusten.
2022/12/23 - 22:18
Carnicas Susaetak egindako txerri-burua merkatutik kendu dute listeriagatik
Oraingoz, ez dago jasota produktu horien kontsumoarekin lotutako listeriosi-kasurik.
2022/12/23 - 17:02
Legatz pieza handiak, txirlak eta otarrainxkak garestitu dira, Gabon gauaren bezperan
Lonjako prezioak aztertzen ibili da goizean EITB Media, Pasaian.
2022/12/09 - 16:39
Azukrea inoiz baino garestiago dago gozogileentzat; Arabako ibarretan uzta bilketan bete betean daude
EITB Media uzta horretan izan da, bai eta azukre lantegi batean ere. Azken datuen arabera, Estatu espainiarrean milioi bat tona azukre kontsumitzen da, eta erdia erremolatxatik ateratzen dute.
2022/12/08 - 21:13
Familia zaurgarrientzako elikagaien bonuak ezartzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua
PSOE eta Unidas Podemos inflazioari muga jartzeko neurriak negoziatzen ari dira. Tartean, elikagaien saskiari prezioa mugatzeko aukerak aztertzen ari dira. Urtea amaitu orduko zehaztu beharko ditu Exekutiboak.
2022/12/08 - 20:11
Espainiako Gobernua zortzi bat milioi familiarentzako 200-300 euro arteko txekea aztertzen ari da
Unidas Podemosek proposatu du, Pablo Iglesiasek Radio Euskadin aurreratu duenez. Espainiako Gobernuko bi alderdiak neurri hori eta beste batzuk ari dira negoziatzen; helburua da inflazioak erosketa saskian duen eraginari aurre egitea.
2022/12/07 - 18:41
Zenbat irauten dute gure etxetresna elektrikoek?
OCUk egindako ikerketa batek markaren eta iraupenaren arteko harremana aztertu du, eta etxetresna elektrikoen batez besteko bizitza baliagarria neurtu du.
2022/12/07 - 12:47
Etxetresna elektrikoen iraupena luzatzeko, ordezko piezak birziklatzea eta aldatzea gomendatzen du Cornejok
Ander Cornejo Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko kideak Egun On Euskadin azaldu duenez, kontsumo araudien bermeak aldatu egin dira, eta ordezko piezak 5 urtez gorde beharrean, 10 urtez gordeko dira. Ondorioz, kontsumitzaileak babestuago daudela dio, etxetresna elektrikoen iraupena luzatzen duelako.
2022/12/06 - 15:36
Inflazio krisi betean, kontsumoak gora egin du Euskadin
Ez krisi energetikoak ez inflazio energetikoak ez dituzte kontsumo ohiturak aldatu Euskadin. Dena dela, adituek uste dute egoera honek ez duela luzaroan iraungo, eta epe motzera kontsumoa Euskadin ere murriztu egingo dela, estualdiak ere iritsiko direlako.
2022/12/01 - 22:18
35 atxilotu, horietako bat Nafarroan, kontsumorako egokia ez den zaldi-haragia merkaturatzea leporatuta
Guardia Zibilak eta Europolek sarea desegin dute, Valentziako harategi batean saltzeko prest zegoen produktu horren tona erdi bat baino gehiago konfiskatu dute, eta erkidego horretan 100 bat zaldik tratu txar latzak jasotzen zituzten abeltzaintza-ustiategia aurkitu dute.
2022/12/01 - 19:25
Jostailu-saltzaileek ezin izango dute genero-bereizketarik egin iragarkietan
Indarrean sartu da jostailuen publizitate ez-sexistari buruzko kode deontologikoa. Kontsumo Ministerioak haur eta nerabeentzako jokoen eta jostailuen publizitatearen edukia arautuko du.
2022/12/01 - 16:07
EAEko herritarren %22k gutxiago gastatu nahi dute Gabonetako erosketetan
Prezioaren igoera dela eta, batez besteko gastua %35 igotzea aurreikusten da aurten: 681 eurora iritsi arte.
2022/11/23 - 22:08
Black Fridayko eskaintza faltsuak identifikatzeko zenbait tresna
Aplikazio hauekin, nahi duzun produktuak benetako beherapena duen jakingo duzu.
2022/11/23 - 21:41
OCUren arabera, Black Fridayko eskaintzen % 99 ez dira errealak, beherapenik ez daukatelako
Elkarteak 16.000 produktu aztertu ditu, denak online. Gehienak elektronikako produktuak eta elektrotresnak izan dira, baina beste batzuk ere aztertu dituzte, umeentzako aulkiak esaterako. % 25eko deskontuak iragartzen dituzte, baina gehienetan oso deskontu txikiak daude.
2022/11/23 - 15:27
Ekonomia zirkularrean egindako 175 produktu ikusgai daude Irungo Ficoban
Arlo honetan aritzen diren 500 profesional elkartu dira Irungo Ficoban. Asko Europatik etorritakoak dira eta 175 produktu zirkular ikusgai daude. Erabilitako lehengaiekin egindako produktuak dira, denak ere.
2022/11/20 - 15:27
Etxetik egindako itzulketa zerbitzua kobratzen hasi dira denda-arropa handi batzuetan
Itzulketen kostu ekonomikoa aurrezteaz gain, ingurumenagatik ere egiten dutela diote enpresek. Izan ere, hirietako trafikoaren % 20a suposatzen dute merkantzia hauek.
2022/11/20 - 08:59
Pakete bat heldu zait eta ez nago etxean, zer egin dezaket?
Kepa Loizaga OCUren Euskadiko ordezkariak pakete bat jasotzean izan daitezkeen egoera desberdinak azaldu dizkigu. Auzokideak niretzako paketea jaso dezake?