Kontzertu Ekonomikoa
2024/02/12 - 18:55
Euskadik 18.212 milioi euro bildu ditu 2023an, aurreko urtean baino % 6,3 gehiago
Ekitaldiaren itxieran, ekarpenen likidazioa 12.074,9 milioi eurokoa izan da, hasieran aurreikusitakoa baino 173,8 milioi gehiago.
2023/04/04 - 14:23
Kupo berria eta Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketak argitaratu ditu BOEk
Lege horien aldaketak Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak hitzartu zituzten iazko azaroan. Aurten, otsailean, hiru lege proiektuak onartu zituzten Kongresuan, eta hilabete geroago jaso ditu Estatuko Aldizkari Ofizialak.

2023/02/23 - 14:05
Pedro Azpiazu, Kupoaren onarpenaren ostean: ''Oso pozik gaude''
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak adierazi duenez, "gaurko bozketa oso garrantzitsua da EAEko herritar guztientzat". Gainera, alderdi batzuek gai honi buruz egin duten erabilera kritikatu du.

2023/02/23 - 12:19
Kongresuak EAEko Kontzertu Ekonomikoa, bosturtekorako Kupoa eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa onartu ditu
Hiru lege proiektuak goi ganberan onartu ziren atzo, eta gaur bide berean joan da bozketa Kongresuan, gehiengoak babestu baitu. Voxek eta Ciudadanosek aurka bozkatu badute ere eta osoko zuzenketa bana aurkeztu, Ganberako gainerako kideek atzera bota dituzte.
2023/02/23 - 09:11
Albiste izango dira: Donibane Lohizuneko hilketa, Kontzertu Ekonomikoa eta EITB Ukrainan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/02/15 - 21:18
17.130,7 milioi euro bildu ziren 2022an EAEn zerga itunduen bidez, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago
Estatuari 932,3 milioi euroko kupoa ordaindu zion Eusko Jaurlaritzak iaz. Hala, ekitaldiaren itxieran ekarpenen likidazioa 11.598,8 milioi eurokoa izan zen, aurrekontuan jasotako baino 594,9 milioi gehiago.
2023/01/31 - 19:04
Zertara bideratzen dira gure zergak?
Helburu nagusien artean, osasuna, herritarren segurtasuna, hezkuntza eta gizarte-ongizatea nabarmentzen dira. Lau ardatz horiek gastu publikoaren % 67 dira.

2022/12/27 - 09:30
Gaur arratsaldean bilduko da Itun Ekonomikoaren batzorde mistoa, akordioa erdiesteko asmoz
Bileraren ondoren, prentsaurrekoa eskainiko dute batzordean lortutako akordioen berri emateko. Telematikoki egingo dute batzarra, 17:30ean.

2022/11/17 - 13:12
Azpiazu: ''Akordioak euskal autogobernua eta Kontzertu Ekonomikoa indartuago ateratzea lortu du''
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak —Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Gobernu Zentralak osatua— oinarri-urteko behin-behineko kupoa 1.472 milio eurotan finkatzen duen 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartu du gaur.
2022/11/17 - 13:00
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2022-2026 bosturtekorako kupoa onartu du % 6,24ko egozte-indizearekin
Oinarrizko urteko kupoa 1.472 milioi eurokoa izango da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko ogasunek ingurumena kudeatzeko bi zerga berri bilduko dituzte.

2022/11/17 - 08:51
Albiste izango dira: Euskaraldia, Kupoa onartzea eta Arte Ederren Museoaren erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/17 - 08:25
Batzorde Mistoa gaur bilduko da Kupoaren Legea onartzeko
Bileran Kupo Likidoa eta 2022-26 bosturtekoko finantza-konpentsazioak onartuko dira. Azpiazu Ogasun sailburuaren hitzetan, lortutakoa "akordio ona" da.
2022/10/27 - 13:40
Maria Jesus Monterok Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitzeko konpromisoa hartu du
"Ahal badgu datorren astean Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deituko dugu norabide horretan urrats sendoak emateko, eta urtea amaitu baino lehen araua onartuta izateko", adierazi du ministroak.
2022/10/21 - 16:23
EAJk akordioa lortu du Kupoa berritzeko, eta ez die osoko zuzenketarik egingo Espainiako aurrekontuei
EAJk ez die osoko zuzenketarik egingo Estatuko Aurrekontu Orokorrei, Kupoa berritzeko akordioa lortu ostean, Aitor Estebanek prentsaurrean jakitera eman duenez.
2022/10/21 - 16:10
Kupoa berritzeko akordioa lortu du EAJk, eta ez die osoko zuzenketarik egingo Espainiako aurrekontuei
Aitor Esteban Kongresuko EAJren bozeramaileak eman du akordioaren berri.

2022/10/07 - 15:37
Espainiako Gobernuak 385,6 milioi euro bideratuko ditu Abiadura Handiko Trenaren lanetara
Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren arabera, inbertsio erreala 558,8 milioi eurokoa izango da eta horri zeharkako inbertsioa (153,7 milioi) gehitu behar zaio. Diru gehiena azpiegituretara bideratuko da: 510 milioi euro trenbideetarako eta 61 milioi Bilboko eta Pasaiako portuetarako.
2022/10/07 - 13:49
Azpiazuren ustez, Euskadik 2023an ordaindu beharreko kupoaren zenbatespena "ez da oso altua"
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak kritikatu du Espainiako Gobernuak Euskadin egindako inbertsioak "oso txikiak" izan direla beti.

2022/10/07 - 11:54
Atutxa: "Kupoa berritu behar da, eta Euskadirentzat ona izaten jarraitzea espero dut"
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Kontzertu Ekonomikoa defendatu du, gehiago ordaindu arren autonomia handiagoa jasotzen delako.
2022/10/06 - 22:48
Euskal Autonomia Erkidegoak 558 milioi euro hartuko ditu inbertsioetan; Nafarroak, 103 milioi euro
Euskal Autonomia Erkidegoak 558 milioi euro hartuko ditu inbertsioetan; partidarik handiena trenen azpiegituretara bideratuko da. Nafarroaren kasuan, 103 milioi euro izango dira.
2022/10/06 - 18:10
Euskadik % 19 gehiago ordainduko dio Estatuari 2023an, eta % 14 gehiago jasoko du aurrekontu orokorretatik
2023an 1.680 milioi euroko kupoa ordainduko dio EAEk Espainiako Estatuari. Bestalde, Nafarroak 645 milioi ordaindu beharko ditu 2023an. Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak, ostera, 103,84 milioi euro bideratuko ditu Foru Erkidegora.