17.130,7 milioi euro bildu ziren 2022an EAEn zerga itunduen bidez, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago
Aurreikuspenak bete egin dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan zerga itunduen bidez bildutako diru kopuruak berriro gora egin du, aurreko urteko datuekin alderatuz. 2022an guztira 17.130 milioi euro bildu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek —2021ean 15.963,2 milioi euro bildu zituzten—, orain urtebete baino % 7,3 gehiago. Horrela, urrian egindako aurreikuspenean baino 21,4 milioi euro gehiago jaso ziren.
Finantzen Euskal Kontseiluko ordezkariak gaur bildu dira, iazko ekitaldiko diru-kontuak aztertu eta 2023rako erabakiak hartzeko. Batzarraren ondoren zabaldutako informazioaren arabera, Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergaren (PFEZ) bidez batutakoa % 6,3 igo zen (6.497.697.730 euro), eta sozietateen gaineko zergaren bidez bildutakoa (1.351.266.883 euro), % 17. Zeharkako zergei dagokienez, berriz, BEZaren bilketa osoa % 10,6 hazi zen iaz, 2021eko datuekin alderatuta.
Arabak 2.729,2 milioi euro bildu zituen zerga itunduen bidez (+ % 9,7), Bizkaiak 8.803,5 milioi euro (% 8,2 gehiago) eta Gipuzkoak 5.598,1 milioi euro (+ % 4,8).
Bestalde, kontsumo espezifiko jakin batzuen gaineko zerga bereziei dagokienez, bilketa % 1,7 jaitsi zen: alde batetik, argindarraren gaineko zerga bereziaren bilketak behera egin zuelako (-% 69,6), eta bestetik, erregaien gaineko zerga bereziaren ondorioz jasotakoa murriztu egin zelako (-% 3,1).
Kopuru horiekin, Egokitzapenerako Funts Orokorrak 98,3 milioi izango ditu, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da diru hori: 12.367.769 eta 85.929.333 euro dagozkie, hurrenez hurren.
Halaber, Espainiako Estatuari 932,3 milioi euroko kupoa ordaindu zion EAEk 2022an. Zerga bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, 2022ko ekarpenen likidazioa kalkulatu da, eta 11.598,9 milioi eurokoa da, hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 594,9 milioi gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.