Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2022-2026 bosturtekorako kupoa onartu du % 6,24ko egozte-indizearekin
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Espainiako Gobernuak osatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Kupoaren Bosturteko Legea berritzea onartu du. 2022-2026 bosturtekorako kupoak 1.472 milioi euroko urteko ekarpena ezartzen du, eta egozte-indizea % 6,24an mantentzen da.
Horrela islatzen da Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Ramiro Gonzalez (Araba), Unai Rementeria (Bizkaia) eta Markel Olano (Gipuzkoa) Euskadiko hiru ahaldun nagusiek ostegun honetan sinatu dituzten finantza arloko akordioetan.
Zenbateko hori gaur egun Estatuari ordaintzen ari zitzaion kupoaren oso antzekoa da. Oinarri-kupo horretan, enplegu-politika aktiboen balorazioa ez da nork bere gain hartutako karga gisa integratzen; izatez, urtero antolatzen da Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoaren konpentsazio gisa.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azpimarratu duenez, "garrantzi handiko akordioa lortu da gaur", eta "euskal autogobernua eta Kontzertu Ekonomikoa sendoago ateratzea lortzen duen akordioa dela" gaineratu du.
Guztira, eduki fiskaleko eta finantzarioko 15 akordio adostu dituzte. Behin betiko zenbatekoak honela banatzen dira: 2021eko kupo likidoa (1.403 milioi euro), finantza-konpentsazioak (2021erako behin betikoa eta 2022rako behin-behinekoa), eta enplegu-politika aktiboen balorazioa (2021erako behin betikoa eta 2022rako behin-behinekoa).
Era berean, Batzorde horrek bi zerga-figura berri ituntzea erabaki du, ingurumenaren kudeaketarekin zerikusia dutenak: berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia eta hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinak batera erraustearen gaineko zerga.
Horrela, bi zerga-figura berri horiek EAEko ogasunetatik bilduko dira. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergan egindako aldaketetara ere egokituko da Ekonomia Ituna.
Oraingoz akordioan sartu ez dena, berriz, bankuen eta energiaren gaineko zerga berriak izan dira, baina Pedro Azpiazu sailburuak esan du Pedro Sanchezen Gobernuarekin harremanak daudela aurrerago zehazteko.
Finantza arloko akordioen artean dago, baita ere, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketaren finantzaketaren instrumentazioa, duela hilabete batzuk Transferentzien Batzorde Mistoan Eusko Jaurlaritzari transferitu zitzaiona.
Halaber, Euskadik Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren zuzkiduretan eta osasun-arloko funtzioak finantzatzeko aparteko zuzkiduretan (13,4 milioi inguru) parte hartzea erabaki da, baita beken osagarria ere (23,9 milioi).
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.