Covid-19aren aldaera berriak
2022/04/21 - 22:21
Protokolo berria Hezkuntzan: ikasleek ez dute musukorik jarri beharko eta burbuilak ere desagertu egingo dira
Astelehenetik aurrera, ikasle eta irakasleek ez dute musukorik jarri beharko. Pandemiako talde burbuilak ere desagertu egingo dira, eskolei pandemia aurreko itxura emanez. Musukoa jantzi beharra soilik eskolako garraioan egongo da.
2022/04/21 - 20:13
Oier Manterola, Shanghain konfinatuta: 'Ezin gara urbanizaziora ere jaitsi, PCRrako bakarrik ateratzen gara'
Shanghain, 26 milioi lagunek berrogeialdian jarraitzen dute. Oier Manterola euskaldunak esan digu PCRa egiteko bakarrik irten daitezkeela etxetik, 'Janaria kontrolatu behar dugu, baina goserik ere ez dugu pasatzen'.
2022/04/21 - 20:02
Erresuma Batuko Parlamentuak Boris Johnson Downing Streeteko festengatik ikertzea onartu du
Ikerketa bozketarik egin gabe onartu dute; izan ere, Komunen Ganberako presidenteak ozen galdetu du inor kontra ote zegoen, eta inork ez du aurkako jarrerarik azaldu.
2022/04/21 - 17:10
Covid-19aren kontrako laugarren dosia jartzeko plana ari dira prestatzen osasun agintariak
Txertaketaren hurrengo dosia 80 urtetik gorakoek eta egoitzetako egoiliarrek jasoko dute, orotara, 170.000 lagun, EAEn.
2022/04/21 - 14:27
Ikastetxeetan ere maskara ez da derrigorrezko izango
Euskadin neurria indarrean sartu da jadanik. Nafarroan, aldiz, datorren astelehenera arte itxaron beharko dute.
2022/04/20 - 23:14
Maskararik gabe, irribarreak itzuli dira
Ia ahaztuta genituen aurpegi batzuk berriro ikusi ditugu. Edo sorpresaz, inguruko bati aurrez aurre lehen aldiz jarri diogu aurpegia. Lehengo modura elkar topatzeko eguna izan da. Gehienek aspaldiko gertukotasuna sentitu dute, bestaldean irribarre bat ikustean.
2022/04/20 - 22:40
Adituek diote enpresek zaila dutela maskararen erabilera derrigortzeko; gehienez ere, gomendatu dezakete
Dekretuak ez du zehazten ze kasutan derrigortu daitekeen langilea musukoa janztera. Beraz, enpresek eskuak lotuta dituzte eta berme juridiko gutxi dute lantokian modu orokorrean derrigortasuna ezartzeko.
2022/04/20 - 22:06
Epaileak Medinari ondasunak ezkutatzea egotzi eta 900.000 euroko fidantza ordaintzeko hiru egun eman dizkio
Bestela, ondasunak bahituko dizkiola ohartarazi du. Orain arte 325.515 euroko yate bat eta 250 euro inguruko kontu korronte bat soilik enbargatu dizkiote inputatuari.
2022/04/20 - 19:11
EAEko funtzionarioek ez dute musukoa derrigorrez erabili beharko
Hala ere, egoera eta inguruabar zehatzetan erabiltzeko gomendioa eman du Jaurlaritzak, "segurtasun distantzia mantendu barik pertsona anitz biltzen direnean, eta noizbehinka haien arteko harremana ematen denean".
2022/04/20 - 17:29
Herritar gehienek toki itxietan musukoa erabiltzen jarraitzeko hautua egin dute Nafarroan
Iruñeko tabernetan eta dendetan aurpegiaren erdia estalita ikusi ditugu bezeroak eta langileak. Volkswagengo fabrikan, musukoari eustea erabaki du zuzendaritzak.
2022/04/20 - 17:20
Garraiobideetako geltokietan jende gehienak maskara ipintzea erabaki du, nahitaezkoa ez bada ere
Garraiobide publikoetan derrigorrezkoa da musukoa janztea, baina geltokietan eta nasetan, ez. Dena dela, lehen egun honetan, maskara ez kentzea izan da gehienen hautua.
2022/04/20 - 17:11
Maskara kenduta zeukaten herritarrak eta jantzita eusten ziotenak, denetarik ikusi da gaur toki itxietan
Barnealdean musukoa derrigorrezkoa ez den lehen egunean, askotariko jarrerak topatu ditugu gimnasioetan, azokan eta museoetan. Batzuek lasai erantzi dute, beste batzuek, ordea, beldurrez, eutsi egin diote erabiltzeari.
2022/04/20 - 14:11
Osalan, musukoaren erabileraz: "Ikusi behar da tokiz toki zer eta nola egin, eta horrek denbora eramango du"
Erakundeko lan osasuneko arduradunak azpimarratu du berez lan esparruan maskara ez dela nahitaezkoa, baina prebentzio arduradunek hala ebazten badute, "neurriak momentuz bete" beharko direla erantsi du.
2022/04/20 - 13:54
Osalan, musukoaren erabileraz: ''Ikusi behar da tokiz toki zer eta nola egin, eta horrek denbora eramango du''
Aitor Gisasola OSALANen laneko osasunaren arloko Gipuzkoako arduradunak Euskadi Irratian adierazi duenez, musukoa lantokietan, oro har, ez da derrigorrezkoa, baina enpresa bakoitzeko prebentzio zerbitzuek izango dute aukera neurri hori edo beste batzuk hartzeko, lanpostuen arriskuak ebaluatu ondoren.
2022/04/20 - 12:34
Maskara lantokian ez da derrigorrezkoa eta enpresa bakoitzaren erabakia da, Dariasek nabarmendu duenez
Osasun ministroak argitu duenez, ebaluazioa lanpostuari dagokio, ez egoera epidemiologikoari, eta prebentzio-zerbitzu bakoitzak egoki dena egingo du. Enpresa txikien kasuan, arau orokorra ez erabiltzea dela azpimarratu du.
2022/04/20 - 11:29
Musukoa ez da derrigorrezkoa barrualde gehienetan
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da dekretu berria; beraz, indarrean dago neurria. Hala ere, oraindik nahitaezkoa da osasun zentroetan eta zerbitzuetan, adinekoen egoitzetan eta garraio publikoan.
2022/04/19 - 21:04
Musukoa erabiltzeko gomendatu die Nafarroako Gobernuak pertsona zaurgarriei
Halaber, ikuskizun handietan eta jendetza pilatzen den tokietan maskara erabiltzeko aholkatu du Osasun departamentuak.
2022/04/19 - 18:59
Non erabili behar dugu musukoa?
Barrualdeetan maskara erabiltzeko agindua bertan behera utziko duen araudi berriak zenbait salbuespen biltzen ditu.
2022/04/19 - 17:49
Almeidak idatziz eman zion bermea Luceñori musukoak eros zitzan
Hainbat emailetan Txinako Gobernuak Luceñori musukoak erosteko jartzen zizkion oztopoen aurrean, Alberto Luceñok Almeida alkatearen idatzizko bermea jasotzeko Madrilgo Udalak emandako pauso guztiak ageri dira.
2022/04/19 - 17:37
Nola erabili beharko genuke musukoa derrigortasuna bukatutakoan?
Kanpoaldean derrigortasuna bertan behera gertatu zen bezalaxe, oraingoan ere pertsona batzuek jarraitu behar izango dute musukoa eramaten. Alabaina, zein eraman beharko lukete? Noiz?