Intzidentzia altua erregistratu du Nafarroak, baina ospitaleetan ez da igarri
Covid-19aren intzidentzia altua erregistratu du azken astean Nafarroak, Santos Indurain osasun kontseilariak azaldu duenez. Positibo kopurua gorabehera, ospitaleetako eta ZIUetako gaixoen tasak baxua izaten jarraitzen du.
Indurainen esanetan, positibo kopuruan izan den gorakada ez da harritzekoa izan, urteko sasoi honetan, eguraldi onagatik, mugikortasun handitu izanagatik eta harreman sozialak ere handitu direlako, baina, edonola ere, intzidentziak "indar handia galdu du", herritarren immunitate tasagatik.
"Kasuen larritasuna" da osasun sistemak aztertzen duena, Santosen arabera eta, alde horretatik, azken astean Nafarroan erregistratu den tasa autonomia erkidegoen artean izandako baxuenetakoa izan da. Tasa hori da, hain zuzen ere, "guk jarraitzen duguna", azpimarratu du.
"Zuhurtziaz jarraitu behar dugu, birusa hemen dagoelako, eta zabaltzen ari delako", esan du Indurainek. Gainera, gogorarazi duenez, pertsona zaurgarrien kasuan, metro t'erdiko segurtasun tartea gorde ezin den lekuetan, eta aireztatze desegokia dagoen lekuetan zein pertsonak pilatzen diren lekuetan musukoa "arduraz erabiltzeko gomendioa" eman da.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda