Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maskara kenduta zeukaten herritarrak eta jantzita eusten ziotenak, denetarik ikusi da gaur toki itxietan

Zarauzko gimnasio honetan maskara kentzearen alde egin dute. EITB Media
18:00 - 20:00
Maskara kenduta zeukaten herritarrak eta jantzita eusten ziotenak, denetarik ikusi da gaur toki itxietan
Barnealdean musukoa derrigorrezkoa ez den lehen egunean, askotariko jarrerak topatu ditugu gimnasioetan, azokan eta museoetan. Batzuek lasai erantzi dute, beste batzuek, ordea, beldurrez, eutsi egin diote erabiltzeari.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu