Covid-19aren aldaera berriak
2022/12/31 - 11:28
Txinatik iritsitako bidaiarien osasun kontrolak, indarrean
Lehenengo hegaldiak 18:00etan iritsiko dira Madrilera. Frantziako Gobernuak ere 48 ordu lehenagoko COVID-19 test negatiboa eskatuko die bidaiari txinatarrei.
2022/12/30 - 13:23
Txinako egoera "kezkagarria" dela eta, aldaera berriak zaintzea gomendatu du Bruselak
Europako Batzordeak estatu kideei eskatu die zaintza jarraibideak areagotzeko, adibidez hondakin urak aztertuz. Bestalde, Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak azpimarratu du Txinan hautemandako aldaerak "dagoeneko zirkulatzen" ari direla EBn.
2022/12/30 - 10:52
Txinatik datozen bidaiariek test negatiboa aurkeztu beharko dute Espainian sartzeko
Carolina Darias Osasun ministroak iragarri du test negatiboa edo txertaketa osoa eskatuko dutela. Neurri horiek hartuko dira Txinako kasuen gorakadari erantzuteko. Gaur, gainera, Alerten Ponentzia bilduko da, eskura dagoen informazioa partekatzeko.
2022/12/29 - 13:56
Orive: ''Txinakoa begiratzekoa da, aldaera berriren bat agertzen bada, baina mundu guztian gertatu dena da''
Gorka Orive ikertzailea eta EHUko irakasle titularraren ustez, herrialde askok hartutako neurriek, Txinak neurriak lasaitu ostean, gehiago dute geopolitikatik. Edozein kasutan, gizartea birusaren aurrean babestuta gaudela azpimarratu du.
2022/12/29 - 10:24
Zenbait herrialdek test negatiboa eskatuko die Txinatik iritsitako bidaiariei
AEB, Italia, Japonia eta Malasia hasi dira dagoeneko proba negatiboak eskatzen. Tailandia eta Australia, bestalde, murrizketak ezartzea aztertzen ari dira.
2022/12/29 - 08:37
Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, Hernaniko elkarretaratzea eta Covid-19a Txinan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/28 - 23:25
Txinak herrialdean sartzeko koarentena kenduko du, nahiz eta covid-19 kasuek gora egin
Txinak normaltasunera itzuli nahi du, eta covid-19aren aurkako neurriak lasaitzen ari dira jendeak bertara bidaiatzeko beldurrik izan ez dezan.
2022/12/27 - 11:58
Txinan sartzen diren bidaiariek ez dute berrogeialdirik egin beharko urtarrilaren 8tik aurrera
Osasun agintariek azaldu dute bidaiariek ez dutela osasun kode berderik beharko Txinan sartzeko (orain arte beharrezkoa zen); bai, ordea, 48 ordu lehenago egindako PCR negatiboa.
2022/12/26 - 15:13
Jonan Fernandez: ''Hemen hartutako erabaki guztiak baldintza zailetan hartu ziren, eta zientziaren eskutik''
Pandemia garaian Jaurlaritzak ostalaritzaren gainean hartutako erabakiak ez zirela egokiak ebatzi zuen joan den astean Espainiako Auzitegi Gorenak. Garai hartan LABIko arduradun zen Jonan Fernandezek, ordea, uste du neurriok eraginkorrak izan zirela, eta betiere zientziaren oinarripean hartutakoak.
2022/12/26 - 14:21
Astero ia 15 pertsona hil dira azken hilabetean Euskadin covid-19aren ondorioz
Azken astean 18 pertsona hil dira, aurreko astean baino bat gutxiago, eta ospitaleratzeak 183ra jaitsi dira. Zainketa intentsiboetako unitateetan, berriz, 12 pertsona daude ospitaleratuta.
2022/12/26 - 11:28
Txinak covid-19aren kutsatze berrien eguneroko datuak argitaratzeari utzi dio
Birusaren hedapen azkarrak zifra ofizialen fidagarritasunari buruzko zalantzak sortu ditu. Lehen kasuak izan eta hiru urtera, ospitaleak, gorputegiak eta errausketa labeak gainezka daude berriz ere herrialdean.
2022/12/22 - 15:07
60 urtez azpikoei laugarren dosia ematen hasi da Osakidetza
Laugarren dosi hau jaso nahi duen pertsona orok ohiko bideak erabilita eskatu ahal izango du txertoa jartzeko txanda.
2022/12/19 - 21:25
Berrikuntzak txertaketa egutegian
Batetik, koronabirusaren aurkako laugarren txertoa eskatzeko epea zabalik dago 60 urtetik beherakoentzat ere. Bestetik, datorren urteko txertoen egutegian beste lau txerto sartu dituzte.
2022/12/19 - 14:14
19 pertsona hil dira covid-19ak jota Euskadin, aurreko astean baino zazpi gehiago
Abuztuko bigarren astetik izandako kopururik altuena da hau. Zainketa intentsiboetako unitatean arreta berezia behar duten gaixoen kopurua 19tik 14ra jaitsi da, baina ospitaleratutako gaixoen kopurua 270etik 308ra igo da.
2022/12/15 - 19:22
60 urtetik beherakoek covid-19aren aurkako laugarren dosia jarri ahalko dute
Osasun Publikoko Batzordeak heldu guztiei zabaldu die txertoaren bigarren errefortzu dosia emateko aukera, eta arrisku faktoreak dituzten 5 urtetik beherakoentzako pediatriako txertoa jartzea gomendatu du.
2022/12/12 - 15:32
Covidaren ondorioz, 2022 urteak 2.020 heriotza utziko ditu, baina hilkortasun tasa txikiagoa
Hildakoen kopurua antzekoa da omicron aldaera sartu zenetik, kutsatuen kopurua asko hazi delako. Pasa den urteko urrtik 2022ko martxora arte 400.000 lagun baino gehiago kutsatu ziren eta pandemia hasi zenetik 800.000.
2022/12/12 - 14:09
Covid-19ak 12 hildako eragin ditu azken astean EAEn, eta ZIUn dauden gaixoak ia laukoiztu egin dira
Aurreko zenbaketan baino hiru hildako gutxiago izan dira, baina ospitaleratzeen eta ZIUetako pazienteen kopuruek gora egin dute.
2022/12/07 - 16:14
Frantziako Gobernuak argitu du ez duela musukoaren derrigortasuna berriro ezarriko
Azken egunotan indarra hartu du musukoa berriz derrigorra izateko aukerak, baina lehen ministro frantziarrak zurrumurruak isilarazi nahi izan ditu eta argi utzi hautazkoa izango dela.
2022/12/03 - 13:53
Txinako hiri handiak covidaren kontrako murrizketak arintzen hasi dira
Sun Chunlan ministroak azaldu duenez, birusaren patogenizitate baxuari esker eta herritarren txertatze tasa altuari esker, "pandemiari aurre egiteko neurriak malgutzea posible da, egoera ezberdina delako".
2022/12/01 - 21:55
Beñat Barberena, Txinan bizi den euskalduna: 'Jendearen haserrea eta nekea nabaritzen da'
"0 Covid" politika zorrotzak piztutako amorrua herrialdean ez da hainbat urtetan ikusi. Txinan bizi den euskaldun batekin egiaztatu nahi izan dugu. Beñat Barberena gorputz hezkuntzako irakaslearekin kontaktatu dugu. 3 urte daramatza han, eta bai, haserrea eta nekea badagoela onartu digu.