Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2022/03/31 - 21:19
Korrikaren 22. edizioa
Amurriotik Donostiara hamaika egun eta 2180 kilometro izango ditu Korrikak. Hemen daude Korrika 2022ko argazkirik onenak.
2022/03/31 - 19:17
Horrela abiatu da Korrika Amurriotik
Martxan da Korrikaren 22. edizioa. Euskararen aldeko lasterketa 16:30ean abiatu da Amurriotik. Udalerri horretako AEK euskaltegiko sei irakasleek egin dute Korrikaren lehen kilometroa.
2022/03/31 - 19:13
Korrikaren lehen kilometroak Amurrion
Arratsaldeko 16:30ean abiatu da Korrikaren 22. edizioa Amurriotik, apirilaren 10ean, hamaika egun eta 2.180 kilometro geroago, Donostiara iristeko.
2022/03/31 - 18:32
Jendetza, ilusioa eta zirrara, Korrikaren lehenengo kilometroetan
16:30ean abiatu da Korrikaren 22. edizioa Amurriotik, eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiako helmugara. Lekukoaren zuzeneko irudiak eskaintzen ari gara eitb.eus-en.
2022/03/31 - 18:18
3 urteren ondoren, iritsi da Korrika abiatzeko eguna
Amurrioko AEK-ko egoitzatik jaurti duten txupinazoarekin eman diote hasiera Korrikaren festari. Lasterketa 16:30etan abiatuko da, eta lehen kilometroak Aiaraldean eta Enkerterrian barrena egingo ditu.
2022/03/31 - 11:35
Amurrion abiatu, eta Ugaon bukatuko du lehen eguna Korrikak
Korrikaren 22. edizioa Amurriotik abiatuko da, 16:30ean, "HitzEkin" lelopean. Amurrio, Zalla, Laudio, Ugao, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao eta Durango udalerriek hartuko dituzte korrikalariak lehen orduetan.
2022/03/31 - 08:27
Amurriotik Donostiara, hankei eragiten eta hitzez ekiten
Martxoaren 31n, ostegunarekin, abiatuko da Korrikaren 22. edizioa Amurriotik, apirilaren 10ean, hamaika egun eta 2.180 kilometro geroago, Donostiara iristeko.
2022/03/30 - 15:22
Korrika: ''HitzEkin''
Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era. Aurtengo kantuaren musika Nerea Urbizuren lana da, eta Sustrai Colinak jarri dizkio hitzak.
2022/03/28 - 20:45
Amurriok egun osoko jaia prestatu du Korrikari hasiera emateko
Hasiera ekitaldia herriko plazan izango da 16:00etatik aurrera, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte hartzearekin.
2022/03/25 - 10:35
Dobaran: "DBH bukatzean B2 lortzea ezinbestekoa da ikasketa prozesua ondo egiteko eta erabileran eragiteko"
Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako sailburuordearen esanetan, helburu hori ezinbestekoa ez ezik, lorgarria ere bada. "Orain bikaintasunari begira jarri gara eta hori da akordioaren gauzarik garrantzitsuena hizkuntzari dagokionez", gaineratu du.
2022/03/24 - 12:45
Korrika
Ikusi Korrikak Amurriotik Donostiarako bidean utzitako irudi hunkigarri eta ikusgarrienak.
2022/03/23 - 15:44
Ikasi ''Hitzekin'' Korrikako kantuaren dantza
Kukai dantza-taldeak "Hitzekin" kantuaren koreografia sortu du. Ikasi, jantzi petoa eta irten kalera Korrikarekin batera!
2022/03/17 - 21:54
22. Korrikaren aurkezpen soziala Iruñean egin dute
Antolatzaileen arabera, ilusioa eta gogoa dira Korrika honen ardatzak. "Hitzekin" lelopean, Amurriotik Donostiara, 2.575 kilometro korrika.
2022/03/12 - 22:09
Korrika Parisko kaleetan barrena, euskarari bultzada emateko
Frantziako hiriburuan, Korrika kalera atera da laugarren urtez. 60 bat lagunek hartu dute parte larunbat arratsaldean Parisko kaleetan zehar egin duten ibilbidean. Montmartreko Jesusen Bihotzetik Euskal Etxera, ia hiru kilometroz, lekukoa eskuz esku pasa dute, euskara Parisen bultzatzeko mezuarekin.
2022/02/09 - 13:42
"Hautsi da Anphora" ikuskizuna edo "eRRe" eta "Antigone" antzezlanak, Korrika Kulturalean
Asier Amondo Korrikako arduradunak azaldu duenez, aurtengo edizioa "trantsiziotzat" dute; izan ere, hemendik aurrera AEK-k eskainitako kultur sorkuntzarako bekaren inguruan garatuko da.
2022/02/02 - 15:49
EITBk eta Korrikak lankidetza-hitzarmena berritu dute
Hitzarmenari esker "HitzEkin" lelopean egingo den Korrikak jarraipen zabala izango du EITBko hedabide guztietan. Martxoaren 31n abiatuko da euskararen aldeko lasterketa Amurrion, eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Bi une horiek zuzenean emango dira irratietan, telebistan eta webgunean.
2022/01/19 - 12:49
Amurriotik Donostiara, 2.180 kilometroko bidea du euskarak Korrikaren 22. edizioan
Araba izango da Korrikak aurten zapalduko duen lehen lurraldea. Martxoaren 31n 2.000 kilometrotik gorako ibilbideari ekin, eta Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, Gipuzkoako hiriburuan entzungo da euskararen aldeko azken aldarria apirilaren 10ean.
2022/01/19 - 12:26
eitb.eus-en ikusgai daude jada Korrikaren ibilbidea eta bilatzailea
22. Korrikak herriz herri egingo duen bidea eitb.eus webgunean ikus daiteke gaurtik aurrera. Gainera, tokian tokiko bilaketak egiteko aukera dago bertan, bilatzaileari esker. Korrika zuen herritik noiz eta zer ordutan pasatuko den jakin nahi al duzue?
2021/12/16 - 19:50
Nerea Urbizuk jantzi du doinuz Korrika
"HitzEkin" 22. Korrikaren abestiaren hitzak Sustrai Colinak idatzi ditu, eta Ane Garciak, Anarik eta Nerea Urbizuk kantatu dute.
2021/11/17 - 19:06
Korrikaren 22. edizioaren bideoklipa
Korrikaren 22. edizioa Amurrion martxoaren 31n hasi, eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean. Euskal Herria zeharkatuko duen lasterketaren leloa "Hitzekin" izango da.