Albiste dira
22. Korrika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amurrion abiatu, eta Ugaon bukatuko du lehen eguna Korrikak

Korrikaren 22. edizioa Amurriotik abiatuko da, 16:30ean, "HitzEkin" lelopean. Amurrio, Zalla, Laudio, Ugao, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao eta Durango udalerriek hartuko dituzte korrikalariak lehen orduetan.
21. Korrika, Gasteizen.
21. Korrika, Gasteizen.

Urtebeteko atzerapenarekin bada ere, itzuli da Korrika Euskal Herrira. Ohi bezala, aurreko edizioa amaitzen den lurralde berean hasiko da hurrena. 2019an, Gasteiz izan zen 21. edizioaren helmuga, eta, aurten, Amurriotik irtengo dira korrikalariak martxoaren 31n, 16:29an.

"HitzEkin" lelopean abiatuko da AEK-k antolatutako Korrika. Antolatzaileen arabera, Euskal Herria "gogotsu" dago irteeratik helmugara arte euskararen alde egiteko. Lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramango dute korrikalariek, helmugara itsi arte barruan gordeta mezu sekretu bat daramala.

22. edizioaren lehen egunean, Aiaraldeko eta Enkarterriko herrietatik ibiliko dira korrikalariak. Amurriotik irtenda, Arespalditza eta Artziniegatik igaro, eta Enkarterri zapalduko du: Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Gordexola. Gau aldean, Arabara itzuliko da, eta Bizkaira sartuko da ondoren.

Gauerditik aurrera, gautarrek Hego Uribetik egingo dute korrika; Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakao aldean. Durangaldera igaroko dira ondoren, Zornotzatik.

Lehen bi egunetan, herri hauetatik igaroko da Korrika:

Martxoak 31, osteguna

Amurrio 16:30

Arespalditza 17:19

Artziniega 18:15

Balmaseda 19:29

Zalla 20:18

Gueñes 21:02

Gordexola 21:36

Okondo 22:06

Laudio 22:38

Ugao 23:51

Apirilak 1, ostirala

Arrigorriaga 00:20

Basauri 01:03

Etxebarri 01:54

Galdakao 02:27

Zornotza 03:29

Iurreta 04:44

Durango 05:11

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X