Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2021/11/17 - 12:54
Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era
"Hitzekin" leloak hitzetatik ekintzetara pasatzeko nahia adierazten du, AEK-k adierazi duenez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu Korrikak edizio honetan.
2021/10/14 - 14:23
Korrika-AEK kultur sorkuntzarako bekarako proposamenak aurkezteko epea, zabalik
2022ko urtarrilaren 31ra bitartean aurkez daitezke egitasmoak. Lanaren emanaldiek 2023ko azarotik 2024ko apirilera bitartean agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.
2021/03/28 - 17:07
Korrikak utzitako hutsunea "betetzen" saiatu dira 80 ekitaldi, Euskal Herri osoan
Euskararen lasterketa erraldoia egin izan balitz, gaur ospatuko zatekeen amaiera ekitaldia. Guztia ondo bidean, 2022an egingo da Korrika.
2021/03/28 - 15:43
22. Korrika, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era
Milaka herritar aldi berean Euskal Herriko 80 txoko baino gehiagotan elkartu dira igande honetan, eta euskararen lekukoa kalera atera dute, "Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!" aldarrikatzeko.
2021/03/28 - 12:26
AEK-k 80 ekitalditik gora egingo ditu gaur Korrikaren hutsunea betetzeko
Euskararen aldeko lasterketa bukatu behar zen egunean ekitaldi labur eta "xumeak" antolatu dituzte "aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin".
2021/01/21 - 13:28
Aurten ez da Korrika egingo, baina ekitaldi "xume" bat antolatuko du AEK-k martxoan
Martxoaren 28an, Euskal Herri osoa zeharkatu ohi duen lasterketa bukatu behar zen egunean, ekitaldi "xume" bat egingo dute "helduen alfabetatzeak eta euskalduntzeak duen garrantzia azaleratzeko".
2020/10/16 - 14:26
2022ra arte atzeratu dute Korrika, pandemiaren erruz
AEKk bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterketaren 22. edizioa 2021erako aurreikusita zegoen, baina koronabirusaren ondorioz urtebete atzeratzea erabaki dute.
2020/10/16 - 14:20
Korrika 2022ra atzeratu dute, pandemiaren ondorioz
AEK-k bi urtean behin egiten duen euskararen aldeko lasterketaren 22. edizioa 2021ean zen egitekoa, baina urtebete atzeratu dute koronabirusaren ondorioz.
2019/05/13 - 17:41
Hiru atxilotu Nafarroan, Korrikan presoen argazkiak eramatea egotzita
Hirurak aske utzi dituzte dagoeneko. Emakume bat eta bi gizon atxilotu dituzte, azken biak Berriozarren. "Terrorismoa goratzea" leporatzen diete.
2019/04/15 - 16:23
Jasotako babesarekin hunkituta azaldu dira Korrikaren antolatzaileak
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, aurtengo Korrikari esker ate berriak zabaldu zaizkio euskarari eta horrek poztu ditu gehien.
2019/04/15 - 14:16
Inoizko Korrikarik 'handiena' izan da 21.a
Antolatzaileek atzo Gasteizen bukatu zen lasterketaren balorazioa egin dute. 22. Korrikarako, “aurrerapauso esanguratsuak” nahi dituzte euskararen ezagueraren unibertsalizazioan.
2019/04/15 - 12:43
Korrika 21: 11 egun 11 irudi
11 egunez Euskal Herriko txoko ezberdinetan ibili eta gero, Arabako hiriburuan eman zaio amaiera Korrikari.
2019/04/14 - 22:26
Korrikaren irudiak eta soinuak, minutu batean
11 egun eta gau izan dira. Euskararen aldeko lasterketak une paregabeak utzi ditu. Hona hemen horiek jaso dituen laburpen bat.
2019/04/14 - 22:16
21. Korrika inoiz baino jendetsuagoa izan da
Marka guztiak hautsi ditu aurtengo edizioak. Milaka lagunek bat egin dute euskararen aldeko lasterketarekin Euskal Herriko bazter guztietan.
2019/04/14 - 16:45
‘Asko dugu irabazteko sistema eragilean ‘klika’ egitea lortzen badugu’
Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren antolatzaileak 'klika' egiteko konpromisoa eskatu dute, eta herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu diete.
2019/04/14 - 16:20
Onintza Enbeita: 'Euskara erdigunera eramaten jarraitu behar dugu'
Hamaika egun luzeren ostean, gaur ezagutu dugu zein den lekukoak gordetzen duen mezua. Onintza Enbeita, hunkituta agertu da Gasteizen, Korrikak azken metroak egin dituenean.
2019/04/14 - 15:50
Autismoa duten Iban eta Aitor bikiek lekukoa eraman dute, euren institutuaren izenean
Beti hitz egiten dute euskaraz euren artean, gurasoak erdaldunak diren arren. Euskararekin duten jarrera hori saritu nahi izan dute.
2019/04/14 - 15:45
Gorka Urtaran: 'Euskara da euskaldunok dugun altxorrik handiena'
Gasteizko alkatea "hunkituta" agertu da euskararen aldeko lasterketak hirian utzi duen irudiarekin. Dena dela, euskararen erabilera bultzatzeko "lanean jarraitu behar" dutela esan du.
2019/04/14 - 15:44
Maialen Lujanbiok idatzitako eta irakurritako mezuarekin amaitu da 21. Korrika
Amaiera-ekitaldi handia egin dute Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan. Hernaniko bertsolariak eraman du lekuko azken metroetan eta irakurri hark berak idatzitako mezu hunkigarria.
2019/04/14 - 15:31
Maialen Lujanbio: 'Ardura eta ohore handia izan da 21. Korrikaren mezua idaztea'
Maialen Lujanbiok idatzi eta irakurri du 21. Korrikaren lekukoak eskutuan eraman duen mezua. Milaka kilometro egin eta gero, Gasteizen entzun ditugu bertsolariaren hitzak.